Kontzertuak
Musika, femenino singularra
Programa honetako hiru emakume protagonistak emakumeek musika klasikoan izan duren goraldi geldiezinaren isla dira. Esther Yoo biolin-jotzaileak Prokofieven bigarrenari egingo dio aurre, konpositore errusiar horren kontzertuei aurtengo denboraldian eman diegun arreta bereziari amaiera bikaina emateko. Yue Bao etorkizun handiko gazteak Mendelssohnen Eskoziarra obra oroitarazlea zuzenduko du, eta Unsuk Chin konpositore ospetsuak energía eta umorea zabalduko ditu Beethovenen Egmont oberturaren omenaldi berezi batekin.
Charla preconcierto
2024/03/07 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza
Yue Bao, zuzendaria
Esther Yoo, biolina
I
UNSUK CHIN (1961)
Subito con forza*
II
SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)
1. kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 19
I. Andantino
II. Scherzo: Vivacissimo
III. Moderato
Esther Yoo, biolina
III
FELIX MENDELSSOHN (1809 – 1847)
3. sinfonia la minorrean Op. 56 “Eskoziarra”
I. Andante con moto – Allegro un poco agitato (attacca)
II. Vivace non troppo (attacca)
III. Adagio (attacca)
IV. Allegro vivacissimo – Allegro maestoso assai
DATAK
- 07 martxoa 2024 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 08 martxoa 2024 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Musika pertsonala eta transferiezina
Urteetan zehar musikak historia eta kultura bilakaeraren erresonantzia kutxa gisa jardun du. Horrela sortu ziren musika “estiloak”. Baina musika hizkuntza konposatzailearen adierazpen intimoenaren eramailea ere bada. Soinu pentsamenduaren bi dimentsioek —soziala eta pertsonala— hainbat generotan kokatutako eta estetika anitzez betetako konposizioen zerrenda bat osatu dute. Entzuteko luxu hutsa. Gaur arratsaldean aniztasun horretaz gozatu ahal izango dugu segidakoak —baina ezberdinak— diren hiru mendeetan idatzitako hiru partituren bitartez. Berrienetik hasi eta zaharrenera joanez, programak alderantzizko ibilbide historikoa proposatzen digu.
Energiarekin, zentzugabekeriarekin, lotura eta hausturarekin, umorearekin eta haraindikotasunarekin jolasean, Unsuk Chinen (Seul, 1961) estetika agerian jartzen da Subito con forza piezan, zeina, Beethovenen hezurmamitutako tradizioa omenduz (beti izan zen bilatzaile ausarta eta abangoardista) tradizio horretatik desbideratzen den, soinu unibertso guztiz berriak sortzeko ahalegin ikaragarriak bultzatuta. “Nire musika nire ametsen isla da” baieztatzen du Unsuk Chinek, ezohiko talentua duenak soinu eta testura sorta zabal eta interesgarria biltzeko eta horri guztiari kolore, keinu eta birtuosismo lerro musikala emateko.
Unsuk Chinek lortu duen nazioarteko ospeari (ospe hori irabazitako sarietan, bere musika interpretatzen dutenetan eta editatzen dutenetan hezurmamitzen da) bere komunikazio gaitasuna gehitu behar zaio. Bere nahia da egungo musika ahalik eta entzule gehienetara iristea, eta askotariko iturrietan inspiratzen da, Europako zein Asiako musika kulturan, horrela, aldi berean pertsonala eta mundukoa den konposizio estiloa garatzeko. “Musika garaikidea entzuten dugunean, ez du zentzurik konpartimentu estankoetan pentsatzeak —modernoa, postmodernoa, tradizionala…—, kasu guztietan orokortzeak baitira”, dio konpositoreak.
Perkusioaren orkestrazioa aberatsa eta askotarikoa da eta zati batzuen estridentzia bilatzen laguntzen du, eta zatien, keinuen eta aipuen segida egituratu gisa planteatzen da, eta horiek guztiek konpas gutxitan orientazioa aldatzeko diseinatuta dagoen partitura bat antolatzen dute, entzulea ustekabean harrapatuz. Norabide moztu hori metrikaren bat-bateko aldaketekin, testurarekin, dinamikarekin eta tinbre kolorearekin lotzen da, eta hori guztia oso erakargarria da konpositore korearraren paletan. Musikaren norabide aldakor horrek zenbait pasarte beren bidetik ateratzen ditu eta izenburuan agertzen den “bat-batekoarekin” (subito, jatorrizkoan) lotuta dago.
2020an konposatu zuen Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena oroitzeko, eta Subito con forzak bost minutu intentsu eta atseginetan kondentsatzen ditu Beethovenen katalogoko zenbait motiboetatik hartutako zelula energia sortzaileak.
Hastean, Beethovenen “Coriolanoren” hasierako akordeak bibrafonoaren eztandarekin, marinbarekin eta perkusio txikiarekin txikitzen dira. Konpas batzuk geroago “Enperador” kontzertuaren txanda iristen da, eta piezaren azken zatian Beethovenen —eta beharbada, musika literatura osoaren— motiborik ospetsuena agertzen da, konpositore alemaniarrak askotariko generoetako hainbat konposizioetan erabili zuena, baina nagusiki, bere, Bosgarren Sinfoniarekin lotzen dena. Chinek diskurtsoan bere kontzertu propioari egindako aipua ere sartzen du, Beethovenen “kontzertu izugarria” aipatu eta gero. Partitura omenaldi honetan sortutako indar horren guztiaren arnasketa bukaera trinko eta ilunean amaitzen da, hasierarekin modu koherentean konektatuz.
Musika alaia da, omenaldia egitearen nahian eta garaikidetasunean kokatuta trama azkarra ehuntzen duena, zeinak betierekoa iragankorrarekin eta haraindikoa entretenigarri hutsa denarekin lotzen dituen. Konpositoreak honela azaldu zuen elkarrizketa batean: “Bereziki erakartzen nauena kontraste ikaragarriak dira, su mendien erupzioak zein muturreko lasaitasunak”. Zalantzarik gabe, emaitza indartsua eta atsegina da.
Sergei Prokofiev (Sontsovka-Ukraina, 1891 – Mosku, 1953) talentu goiztiarrekoa izan zen: bere amarekin ikasi zuen pianoa jotzen, eta hamahiru urte zituela San Petersburgoko Kontserbatorioan ikasten hasi zen. Berekin eraman zituen opera baten eskuizkribuak, sinfonia bat, bi sonata eta hainbat pieza labur. Pianista gisa lehen aldiz aritu zen hemeretzi urte zituela bere konposizio propioekin, jada estilo dinamikoa, boteretsua eta ikonoklasta agerian utzi zutenak. Prokofiev musika errusiarraren enfant terriblea izan zen, eta asko gustatzen zitzaion hala izatea: “Nire bizitzako bertute —edo bizipoza, nahia baduzue— kardinala originaltasunaren bilaketa izan da beti. Gorroto ditut imitazioa eta askotan erabilitako metodoak. Ez dut nahi besteren baten maskara erabili. Ni neu izan nahi dut beti”. Helburu horrekin eta bizikidetza alaian elkartu zituen antagonikoak ziruditen estilo elementuak: erritmo bultzada indartsua eta lirika iradokitzailea; musika klasikoaren berrasmatzea eta berrikuntzaren bilaketa eta, hori guztia bere obran josi eta barneratu zuen, bere hitzetan, “scherzositatea, txantxaren, barrearen eta isekaren arteko gradazio batean”.
Prokofievek 1917an bukatu zuen Biolinerako Kontzertua Re Maiorrean; urte zurrunbilotsua eta asaldatua izan zen konpositorearentzat, Europako azken inperioa erori zen, eta Kaukason babesturik lan hau sutsuki idatzi zuen Sinfonia Klasikarekin, bi sonatarekin, pianorako Visions fugitivesekin eta abesbatza, bakarlari, eta orkestra baterako kantata batekin batera. Aurkako inguruabarrengatik, kontzertua ezin izan zen 1923ra arte estreinatu. Parisen izan zen; une horretan bertan bizi zen konpositorea, bere sorterritik “aire freskoaren” bila eta “kontzertu bira labur bat” egiteko asmoz atera eta gero. Tournée hori 1918tik 1938ra arte luzatu zen, eta denbora horretan, agintari sobietarrek Errusiara gonbidatu zuten kontzertuak ematera eta bere obren errepresentazioak ikustera joateko. Frantziako hiriburuan garai hartan abangoardia borbor zebilen, non margolariek, koreografoek, poetek eta musikariek bizi artistiko pindartsuari bide ematen zioten. Kontzertuaren aurkezpenak kritikoak banandu zituen: zenbaiten ustez partitura ausartegia zen, eta beste batzuen ustez, kontserbatzailea. Eta estreinalditik ehun urte igaro zirela kontuan hartuta, ziurrenik bi iritziei ez zitzaien arrazoirik falta.
Andantino solistaren bitartez entzungo dugu (mugimenduan duen protagonismoa ia-ia nonahikoa da), zeinak XIX. mendeko erromantizismoaren arrasto luzean kokatutako fraseatze luzeko eta nolabaiteko aire rapsodikoko gai liriko bat abesten duen. Garai hartan oraindik ere oso gaztea zen konpositorearen asmaketa gaitasunaren zantzu erabatekoa, baina bere hizkuntzaren beste alderdi batengatik izan zen goraipatua beti: alderdi garratz eta indartsuagoa, XX. mendeko lehen hamarkadetan nazioartean ezagutarazi zuena. Ideia nagusiaren berotasuna aldatu egiten da motibo labur, temati eta indartsu batzuek bakarlariaren esku hartzea egituratzen dutenean, ondoren, berriro ere soinu paisaia etereoan eta enigmatikoan urtu aurretik.
Scherzo. Vivacissimo beste gauza bat da: distiratsua eta benetan zorrotza bere mugimendu betierekoaren itxuran. Are dardarati eta lehergarriagoa den erdiko parentesi labur batek elikatzen du bere talentuaz konbentzituta hazi den horrek konposizioak bulkadez, disonantziez, azentu zorrotzez eta konfiantzaz elikatzen dituen mutiko bihurriaren irudia elikatuz.
Eta jada aipatu ditugun ezaugarriei gehitu beharreko beste bat koherentzia da, kontzertua lehen mugimenduko materialaren zati bat erabiltzen duen Moderato batean bukatzen baita, oraingo honetan, bikain antolatuta. Eta horrekin lotuta, gogorarazi beharra dago Prokofievek bere estiloaren ezaugarriei buruz egindako analisi batean hauxe esan zuela: “Denbora luzez nire lirismoari estimua ukatu zitzaionez, oso astiro hazi da. Hala eta guztiz ere, arreta geroz eta handiagoa jartzen joan natzaio lirismo horri”.
Felix Mendelssohn (Hanburgo, 1809 – Leipzig, 1847) musikari zorionekoa izan zen ikuspegi guztietatik: gaitasun asko zituen, familia ilustratu eta aberats batean (ezaugarri horiek biak beti ez dira batera joaten) hazi zen, eta heziketa saiatua jaso zuen, tentu handiz hautatuak izaten ziren irakasleez eta bidaien estimuluez lagunduta. Zori on hori musikan arintzeko askatasun dosi handiak indartu zuen. Bere gizarte eremuko gazte guztiek beren prestakuntza osatzeko nahitaez egin behar zuten “Bira Handiaren” parte gisa, hogei urte eskas zituela ia hiru urteko bidaia hasi zuen Erresuma Batua, Italia, Suitza eta Frantzia bisitatuz. Periplo horretan, eta biltzen ari zen inpresioen oroigarri eta ilustrazio gisa, hainbat akuarela margotu zituen, zeintzuek erakusten duten gaitua zegoela paisaiaren tonalitateak gustu eta inspirazio handiz irudikatzeko, orkestra kolore ederrenak eskaintzeko gaitua zegoen bezala.
Artista peto-petoa eta musikari landua izan zen, eta bi bedeinkapen horiek benetako talentuarekin eta lan handiarekin batuta, gaur gozatuko dugun Sinfonia la minorrean Op. 56 piza konposatu zuen. Bertan, nolabaiteko nostalgia neurritsua eta bere klase jatorriari uko egin ezin zion konpositore baten espiritu klasizista elkartzen dira. Izan ere, adierazpen erromantikoa gorabehera, Mendelssohnek ez zuen abandonatu bere aurreko klasikoen argitasuna. Gustu bikaina, soinu argitasunerako grina eta orkestrazioaren bikaintasuna loratzen dira obran, eta Eskoziak harengan sortu zuen hunkiduraren deskribapen espiritualaren zerbitzura jartzen dira.
Zehatz mehatz antolatutako bere “ikasketa bidaiaren” lehen etapan, Mendelssohn Ingalaterran eta Eskozian egon zen. Maria Estuardoren gazteluko kaperara egindako bisitak eta bere istorio gorabeheratsuak bultzatu zuten sinfonia hau idaztera, “Eskoziarra” ezizenarekin ezagutzen dena. «Kapera honetan, gaur egun zerura irekita dagoena, belar eta huntzez inguratua, hondatuta eta gainbeheran dagoen inguru honetan…Uste dut hementxe aurkitu nuela nire sinfonia eskoziarraren hasiera», idatzi zien bere gurasoei. Egiaz, Mendelssohnek hantxe bertan zirriborratu zituen sinfoniaren lehenengo konpasak, baina hamabi urte baino gehiago behar izan zituen bukatzeko, eta bidez batez, beste erregina bati eskaintzeko: Victoria Ingalaterrakoa, zeina konpositorearen laguna eta bere musikaren jarraitzaile sutsua izan zen.
Hasiera-hasieratik Mendelssohnek paisaia misteriotsu edo amestu baten nostalgia lanbrotsuan murgiltzen gaitu, la minorraren tonalitate intimistan fraseatze luze bat eginez, zeinarekin irekitzen den Andante con moto. Baina lanbro hori desagertu egiten da sarreraren ondorengo Allegro un poco agitaton sartuta dagoen motiboa sortzen duen energiarekin. Orain, suhartasuna erritmo errepikakor eta bortitz baten irmotasunaren eta lekuak eta narrazio historikoak konpositore sentikor, liriko eta sakonean sortu zuten liluraren artean kulunkatzen da. Mugimenduaren bukaeran, hasierako bilketaren atmosfera itzultzen da.
Vivace non troppoak giro burbuilatsu, bizi eta landatar batera garamatza, non ideia nagusia —Eskoziako abesti herrikoi kutsua duena— margotzen duten askotariko instrumentu tinbreek, eta beti eusten dio oinarri harmoniko geldiezin batek, zeinak dardaratzen, murmurikatzen eta astintzen duen eta frenesia lortzen duen testura beti aldakor baten bidez.
Adagio sentikor eta fraseatua gidatzen du melodia leun batek, pizzicatoaren arintasunean babesten dena eta ilun bihurtzen dena instrumentu baxuen dentsitate sakonera jaisten den bakoiztean.
Azken mugimendua irekitzen duen gaiaren sutsu borrokalarian, zenbait komentaristek Eskozia iparraldeko dantza tribalen bat ikusi nahi izan dute, baina egia dena da Mendelssohnen inspirazioak ideia hori beste batzuekin kontrastatzen duela, eta horien artean dago, berriz ere, melankolia mingarri baterantz makurtutako inspirazio eder bat. Ideia horiek guztiak saretzen ditu orkestrazio batek, handia ez den arren, Mendelssohnek instrumentuen aukeren gainean zuen ezagutza sakona agerian uzten duena. Allegro vivacissimo Allegro maestoso assain amaitzen da, eta azken horrek ixten du «la minorraren» tonalitate malenkoniatsuarekin hasi zen eta nolabaiteko handitasun solemnearekin bukatzen zen diskurtso sinfonikoa, hain britainiarra, «la maior» alai eta irmoan.
Mendelssohnek konposizioa diseinatu zuenean mugimenduen artean ohiko etenaldirik ez egotea nahi izan zuen, hala, entzuleak bere adierazpen nahitik ez distraitzeko, eta horrela adierazi zuen baita ere: “Ez dakit sinfonia hau egunen batean ospetsua izango ote den, baina sentitzen dut zati bakoitzarekin ikasten dudala arimatik ateratzen zaidan hori idazten, eta horixe da, azken finean, onartzen dudan jokaera arau bakarra”.
Gozatu ezazue beti musikaz. Kantitatez eta aniztasunez gainezka egiten du.
Mercedes Albaina
Esther Yoo.
Biolina
«Ahoskera argitasun zoragarriarekin» (Scherzo) eta «samurtasun hunkigarriarekin» (BBC Music Magazine), «garai modernoko biolin bakarlariaren eredu» (The Strad) gisa deskribatu dute. 2010ean, Jean Sibelius Biolineko Nazioarteko Lehiaketaren irabazle gazteena bihurtu zen, eta bi urte geroago, Isabel Erreginaren Lehiaketarena. 2014an BBC Radio 3en Belaunaldi Berriko Artista izan zen, eta 2018an Classic FMn «30 urte baino gutxiagoko 30 artista hoberenen» artean hautatu zuten.
2023-2024an, Estherrek Melbourneko Sinfonikoarekin, Zeelanda Berriko Sinfonikoarekin, Turkuko Filarmonikoarekin, Ozeano Bareko Sinfonikoarekin, São Pauloko Estatuko Sinfonikoarekin eta RTVE Orkestra Sinfonikoarekin debutatu zuen. BBCko Orkestra Sinfonikoarekin eta Andrew Davisekin batera lan egin zuen Raymond Yiuren Biolinerako Kontzertuaren mundu mailako estreinaldian, eta horretaz gain, Philharmonia Orquestrarekin bira bat egin zuen eta Amsterdamgo Wigmore Hall eta Concertgebouwera itzuli zen.
Estherrek zuzendari ospetsuekin lan egin du, besteak beste, Gustavo Dudamel, Esa-Pekka Salonen, Vladimir Ashkenazy, Vasily Petrenko, Santtu-Matias Rouvali, Dalia Stasevska, Myung-Whun Chung, Thierry Fischer eta Karina Canellakis. Duela gutxi kontzertuak eman ditu Los Angelesko Filarmonikoarekin, Minnesotako Sinfonikoarekin, Deutsche Radio Philharmonierekin, Eskoziako Sinfoniko Nazionalarekin, Liverpooleko Errege Filarmonikoarekin, Hong Kongeko Filarmonikoarekin, Seulgo Filarmonikoarekin, KBS Sinfonikoarekin eta BBC Proms eta Aspengo Musika Jaialdi ospetsuetan baita ere. 2018an Royal Philharmonic Orchestraren lehenengo artista erresidente izendatu zuten Yoo.
Ganbera musikari gisa, Estherrek errezitaldiak jotzen ditu eta Trio Z.E.N. taldeko kidea da Zhang Zuo eta Narek Hakhnazaryanekin batera. Mundu osoan zehar birak egin ditu beraiekin, eta bi disko kaleratu ditu Deutsche Grammophonentzat: «Brahms & Dvo, Piano Trios» eta «Burning Through the Cold», Shostakovich, Babadjanian, Rachmaninov eta Khachaturianen pianorako hirukoteak barne dituena.
Deutsche Grammophonen artista esklusiboa da, eta bere azken grabaketak izan dira Barber eta Bruchen biolin kontzertuak Royal Philharmonic Orchestrarekin eta Vasily Petrenkorekin, eta aurretik Sibelius, Glazunov eta Tchaikovskyren biolinerako kontzertuak grabatu ditu.
Esther Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen eta bertan igaro zituen bere bizitzako lehen urteak, eta gero Belgikan, Alemanian eta Erresuma Batuan ikasi zuen, baina bere familiaren nortasun korearra harro gordetzen du. Hiru kontinentetan errotuta dagoenez, aldakortasun eta adierazpen maila zabalak ditu eta, zalantzarik gabe, musika klasikoan komunikatzaile egituratu eta talentudunenetako bat izatea eragiten duten faktoreak dira.
Trebetasun horiek erakutsiz, bi orduko programa bat aurkeztu du BBC Radio 3n, eta kolaboratzaile ohikoa da BBC Music Magazine, Gramophone, The Arts Desk eta The Straden. Errepertorioari eta praktika teknikei buruz ez ezik, gai zabalagoei buruz ere idazten du, hala nola, osasun mentalari eta ongizateari buruz.
Yue Bao.
Zuzendaria
Yue Bao orkestra zuzendariak Houston Symphonyrekin debutatu zuen 2020/2021 denboraldiko inaugurazio kontzertuan, eta orkestra zuzendu du bai Jones Halleko egoitzan, bai Houstongo Miller Theatre aretoan emandako udako kontzertu sortan ere. Chicago Symphony Orchestrarekin debutatu zuen 2021ean Raviniako Jaialdian.
Duela gutxi, Baok debuta egin zuen Municheko Sinfonikoarekin, Singapore Symphony Orchestrarekin (Jan Vogler biolontxelo jotzailearekin) eta Orchestra of St Luke’sekin (Hélène Grimaud pianistarekin). Laster debutatuko du Indianapolis Symphony Orchestrarekin eta Espainian baita ere.
Azken denboraldietan, Baok Baltimore Symphony Orchestra, Seattle Symphony eta Calgary Philharmonic zuzendu ditu. Debuta egin du baita ere San Francisco Symphonyrekin, Detroit Symphony Orchestrarekin eta Minnesota Orchestrarekin.
Bao bekaduna izan zen Bruno Walter Memorial Foundationen, Cabrillo Festival of Contemporary Musicen. 2018an, David Effron Conducting Fellowko bekaduna izan zen Chautauqua Music Festivalen, eta 2022ko denboraldian zuzendari gonbidatu gisa itzuli zen. Lan handia egin du Ameriketako Estatu Batuetan eta nazioartean. Eroso sentitzen da errepertorio sinfonikoan zein operistikoan, Tchaikovskyren Eugene Onegin, Bizeten Carmen, Kurt Weillen Mahagonny: Ein Songspiel eta Giancarlo Menottiren The Medium zuzendu ditu.
Curtis Institute of Musiceko Artista Diplomaz gain, Rita E Hauser Conducting Fellowko bekaduna izan zen eta Yannick Nezet-Sèguinekin ikasi zuen. Bao Orkestra Zuzendaritzan eta Opera Akonpainamenduan lizentziaduna da Shanghaiko Musika Kontserbatorioan, eta masterra du Mannes School of Musicen Orkestra Zuzendaritzan. Ting Tsung eta Wei Fung Chao Fundazioaren zuzendari laguntzailea izan da Houstongo Sinfonikoan.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
BOSeko Hari Laukotea
Lekua: Sestao Musika eskola
M. Ravel: Cuarteto para cuerda
L. van Beethoven: Cuarteto n. 4, op.18 en do menor
Azer Lyutfaliev, biolina
Iñigo Grimal, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea
J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria