Kontzertuak
Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean
Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.
BOSbaroque
Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak
Pedro Gandía, biolina eta zuzendaria
Tim Mead, kontratenorra
I
JEAN MARIE LECLAIR (1697 – 1764)
Scylla et Glaucus, Tragediaren suitea*
I. Ouverture
II. Sarabande
III. Air en Rondeau
IV. Air
V. Airs de Demons (Lent-Viste-Viste)
GEORGE FRIDERIC HANDEL (1685 – 1759)
Giulio Cesare in Egitto, Va Tacito e nascosto [I. Ekitaldia, IX. Eszena] HWV 17*
Tim Mead, kontratenorra
ANTONIO VIVALDI (1678 – 1741)
Il Giustino, Vedró con mio diletto [I. Ekitaldia, VII. Eszena IX.zk] RV 717*
Tim Mead, kontratenorra
GEORGE FRIDERIC HANDEL (1685 – 1759)
Orlando, Fammi combattere [I. Ekitaldia, IX. Eszena] HWV 31
Tim Mead, kontratenorra
FRANCESCO GEMINIANI (1687 – 1762)
Concerto Grosso re minorrean “La Follia” H. 143
Tim Mead, kontratenorra
II
ANTONIO VIVALDI (1678 – 1741)
L’Olimpiade, Sinfonia RV 717*
I. Allegro
II. Andante
III. Allegro
GEORGE FRIDERIC HANDEL (1687 – 1762)
Giulio Cesare in Egitto, Al lampo dell’armi [II. Ekitaldia, VIII. Eszena] HWV 17*
Tim Mead, kontratenorra
ANTONIO VIVALDI (1678 – 1741)
L’Olimpiade, Mentre dormi, amor fomenti [I. Ekitaldia, VIII. Eszena] RV 717*
Tim Mead, kontratenorra
GEORGE FRIDERIC HANDEL (1685 – 1759)
Rodelinda, regina de’ Longobardi, Vivi, tiranno, io t’ho scampato [III. Ekitaldia, VII. Eszena] HWV 19*
Tim Mead, kontratenorra
LUIGI BOCCHERINI (1743 – 1805)
Sinfonia re minorrean G. 506 “La casa del Diavolo”*
I. Andante sostenuto – Allegro assai
II. Andantino con moto
III. Andante sostenuto
IV. Allegro con moto
DATAK
- 16 maiatza 2024 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 17 maiatza 2024 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Aizu, opera bat daukat etxean
Non egiten dira operak? Antzokietan. Eta a zer zalaparta! Kontzertu sinfoniko baterako tarimak, perkusio-instrumentuak, harpak, aulkiak, atrilak eta beste gauza batzuk kudeatu eta jarri behar izaten diren bitartean, opera baterako egin behar dena izugarria da. Dekoratuak, atrezzoa, atzealdeko oihalak, argiak… eta hori eszena-taldeari ez bazaio okurritzen bizikleta batzuk, Renault 4L zahar bat, gainean jainkosa bat oihuka eramateko koadriga bat, elefante bat, auzo-zinema bat edo jacuzzi bat jartzea.
Imajinazioa mugagabea eta mukurua da. Eta imajinazio hori kudeatu behar dutenen desesperazioa ere mugagabea eta mukurua da. Ozta-ozta, baina azkenean dena lortzen da. Badirudi bi edo hiru orduko eldarnio eszenikoa zelai eguzkitsu batetik igarotzen den errekatxo errugabea dela. Inork ez du pentsatzen nola iritsi diren behiak bertara (zelaira eta agertokira). Guztiek egiten dute ahaleginik handiena. Etsaitasunak eta hauts pika-pikak ziruditenak konplizitate profesionalaren eta oihal atzeko besarkaden artean urtzen dira.
Opera da.
Eta horregatik egiten dira operak antzokietan.
Baina batzuetan etxean egiteko gogoa izaten dugu.
Scylla et Glaucus izan zen Jean-Marie Leclair (Lyon 1697, Paris 1764) ospetsuak konposatu zuen ahozko obra garrantzitsu bakarra, eta Parisko Académie Royale de Musiquen estreinatu zen 1746ko urriaren 4an. Egiaz, inork ez zuen pentsatzen Leclairrek –biolinerako obrak konposatzeagatik ospetsua zenak– musika hain zoragarria idatziko zuenik. Baina publikoak presionatu egin zuen eta beste obra batzuk jarri zituen karteldegian. Scylla armairura.
Edo ez.
1746-12-19. Luynesko Dukeak honela idatzi zuen egunerokoan:
“Madame de la Mark musikari zoragarria da: klabea bikain jotzen du. Gainera, ahots ona du eta gehiago gustatzen zaio abestea teklatua jotzea baino, nahiz eta talentu hori [abestearena] bestea bezainbesteko bikaina ez izan. Monsieur de la Markek, bere senarrak, zango-biola jotzen du. Madame de la Markek operak antolatzen ditu bere etxean, operako abeslaririk gabe. Abeslariak sexu bietako bere lagunak izan ohi dira. Besteak beste Brancasko Dukesa, Ayengo Dukea, La Salleko Jauna eta Autingo Dukea. Orkestra ere orojakileek osatzen dute, baina operako bi edo hiru biolinistek zuzentzen dute. [Pancrace] Royer musika-maisu ospetsuak konpasa markatzen du. Abesbatzan Sainte-Chapelleko abeslariak daude; baina apaizak direnez, edo gutxienez abitua daramatenak, bastidore artean egoten dira eta ezin dira ikusi. Opera hauetan jantziak eta makinak daude, eta gastuak elkarrekin ordaintzen dituzte: agertokian eta orkestra-pezoian dauden abeslari guztiek [eta profesionalak ez diren instrumentistek] ekarpenak egiten dituzte”.
Bada, De la Mark senar-emazteek eta laguntxo batzuek Scylla et Glaucus egin zutela etxeko egongelan, dekoratu eta guzti. Eta nola dakigu Scylla zela? Egiaz, sinpleki, obra Madame de la Marki dedikatuta zegoelako, eta ziurrenik bera izan zelako argitalpena ordaindu zuena.
Eta horrela, garai horretan, opera hori arrakastatsu bihurtu zen.
Irakur ditzagun Europako eskola guztietan ikasi duen musikari baten memoriak; bertan, musika italiarrari eta frantsesari buruzko ohar historikoak eta kritikoak aurkituko ditugu eta, bereziki, Bi Nazioen Operari buruzkoak. 1746 bukaerako edo 1747 hasierako testu batek honela dio:
“Londresen egon nintzenean oso hurbiletik ezagutu nuen Hendel ospetsua. Operaren zuzendaritza, Ingalaterrako sufragioa eta Europaren estimua zituen. Bisitatzen nuenean Arte Ederren maitale sutsu gisa agertzen nintzen eta, bereziki, musikarena. Musikari famatuak halaxe hartu ninduen, eta bere harrera goxoarekin bere inguruan zegoen guztia ikustera animatu ninduen.
Hitz gutxi nahikoak dira Artearen inguruan izan genituen elkarrizketak deskribatzeko. Bere liburutegian geunden; ez zen oso handia, baina aparta zen genero guztietan. Bere Maisuarentzako zatirik arraro eta erabilgarriena eskuz idatzi eta Italian taularatu ziren opera guztien bilduma zen, eta oso ordenatuta zuen. Lehendabizi, konpositore bakoitzaren bizitzaren ezaugarri adierazgarrienak irakurri zitezkeen, zein eskolatan ikasi zuen, obra-kopurua, bere errepresentazioen garaia eta lekua, arrakastak eta lortutako merezimenduaren balorazio doia. Urrunago, izkina batean, apalategi erdi hutsak zeuden. Hortxe aurkitu nituen Lullyren eta Campraren opera guztiak; beraien ondoan zeuden Rameaurenak, eta gero, ongi ordenatuta, Pièces de Clavecin liburuak eta Arteari buruzko Tratatuak [musikari buruzkoak]. Aurrerago, eta nolabaiteko zuloaren ondoren, Le Clairren Symphonies eta bere Scyllako Opera zituen. Ez nuen ezagutzen, gainetik irakurri nuen eta talenturik handienaren zantzuak ikusi nizkion; beharbada estimulu txiki bat besterik ez zuen behar izango efekturik zoragarrienak lortzeko”.
George Frideric Handel (1685 – 1759) garai horretan oratorioetan buru-belarri lanean zebilen, eta bitartean, operen liburutegia gordetzen eta handitzen jarraitzen zuen. Italiar konpositore ohorezkoa zenez, aurreko hiru hamarkadetan liburutegia sortzen lagundu zuen. Bere sorkuntzarik maitatuenetako bat Giulio Cesare in Egitto izan zen; 1724ko otsailean estreinatu zen, urte horretan bertan argitaratu zen eta hainbatetan eman zuten berriz ere.
Egiaz, gutxi batzuen esku zegoen norbere etxean opera bat taularatu ahal izatea, baina argitalpen horiei esker, askok hautatutako aria batzuk interpretatzearen plazer zintzoaz gozatu ahal izan zuten. Batzuetan senideren batek abesten zuen, eta besteetan, itsulapikoa apurtu eta abeslari ospetsuren bat kontratatzen zuten. Edonola ere, pozgarria zen. Aria horien barneko birtuisismoak askotariko bideak aurkitzen zituen, besteak beste, arintasun maltzurra, tessitura izugarria edo, horietako askotan, elokuentzia. Trikimailurik gabeko kantu bat abestea baino gauza zailagorik ez zegoen ia-ia. “Al lampo dell’armi” lehenengo kasua da: abiadura, biolin-tropel bat batera (opera-generoan oso ohikoa den zerbait) eta abeslari bat koloraturak zabaltzen, horietako bat bailitzan. Beste alde batetik, “Va Tacito e nascostok” birtuisismo intimista adierazten du. Aria lasaia, tronpa bakarrarekin partekatutako protagonismoarekin (normalean bi izaten dira). Bi orriak Senesinorentzat konposatuak (Handelek bakarlari handi horrentzat idazteko zortea izan zuen).
Handel, britainiarren bihotzen konkistatzaile handia. Errepresentazio eder hauek ikustea zoragarria da operaren zale guztientzat. Baina hemen eta han, bihotz britainiarreko jende gogorra ere bazegoen.
John Byromek hauxe idatzi zion bere emazte Elizabethi 1724ko martxoaren 3an.
“Larunbatean Vlieger andrearen etxera afaltzera joatera gonbidatu ninduten, eta bertatik denak joan ginen Julius Caesarren operara, ni izan nintzen lehenengoa. Leycester jauna nire ondoan eseri zen galeriaren lehen lerroan (biok ere goiz iritsi ginen, leku ona hartzeko). Bizitzan ikusi dudan mota horretako lehen ikuskizuna izan da eta espero dut azkena izatea, hirian dauden gauza dibertigarri guztietatik, hau gutxien interesatzen zaidana baita”.
Baliteke Mister Byromentzat azken opera-ikuskizuna izatea, baina Londresen ez zen hala izan, jakina. Urtebete beranduago, 1725eko otsailean, Rodelinda estreinatu zuten. Bertatik entzungo dugu “Vivi, tiranno, io t’ho scampato”, ziurrenik gure Senesinorentzako beste aria bat. Eta hurrengo hamarkadan, 1733n katalogora gehitu zen Orlando, hau ere Senesinorentzat sortutako opera, garai horretan berrehungarren urtebetetzea betetzear zegoen testua oinarri hartuta pentsatutakoa: Ludovico Ariostoren Orlando amorratua, 1532an idatzia.
Leclairrek bezala, beste biolinista garaikide batek ahots-musikari eskaini zion bere lanaren zati handi bat, eta, horrela, XXI. mendea Antonio Vivaldiren (Venezia 1678 – Viena 1741) opera kontaezinen ezagutzan sartzen joan zen pixkanaka. Arraroa den arren, badirudi errepertorio hori ez zela Bretainia Handira iritsi. Gutxik gordetzen dute Vivaldiren ariaren bat; horien artean, Berkleyko gazteluan dagoen eskuz idatzitako liburukia nabarmentzen da.
Il Giustino 1724an bertan idatzi zen obra bat izan zen, eta “Vedró con mio diletto” aria gozoa gordetzen du. Maitasun-abestia da. Gaur egun biolin, oboe edo flauta kontzertuen adagio bezala ezagunagoa dugun kantinela horietako bat, bere erreferente argiak izan ziren ahots-lan horiengatik baino gehiago.
Eta hamarkada bat geroago, 1734an, Vivaldik L’Olimpiade konposatu zuen. Ziurrenik gaur egun ezagunenetakoa den bere operetako bat da. “Mentre dormi, amor fomenti” ariak berriz ere elokuentziaren birtuisismo lasaia hedatzen du eta sonoritate-laguntzaile gisa tronpa bat du berriz ere. Beste gauza bat Obertura da, entzungai izango duguna baita ere. Autorearen karikaturazko arketipoa diruditen lau mugimendu oso bereizgarri: forteak, pianoak, bostunen zikloak, itxurakeriazko pastoral-estanpak aipatzen dizkiguten pordoiak… Hain da Vivaldirena, non badirudien Pisendelek edo Dresdeko bere ikasleren batek egina dela. Vivaldi bera baino vivaldiarragoa.
1734an bertan, urtarril hasieran, Londresko prentsan iragarki hau argitaratu zuten:
“Hainbat pertsona goraipagarrik nahi dutelako, His Majesty ‘s Revelseko Komedianteen Konpainiaren eskutik… Larunbat honetan bertan, urtarrilaren 5ean, Haymarketeko Antzoki Berrian Ben Johnsonek idatzitako The Silent Woman komedia aurkeztuko da. […] Ekitaldien artean Pieces of Musick egongo dira, Signor Corelli, Signor Vivaldi, Signor Geminiani, eta Mr. Handel maisuen obretatik aukeratuak”.
Nor zen bada, handiputz guztiekin programa partekatzen zuen Geminiani hori? Francesco Geminiani (Lucca 1687 – Dublin 1762) biolinista garaikidea izan zen baita ere eta 1714an iritsi zen Ingalaterrara –ia-ia Handelekin batera– eta bizirik zegoela bere iragarki-kideek izan zutenaren antzeko aitorpenaz gozatu zuen. Pertsonaia berezia zen, jokaera ere batzuetan berezia izaten zuen eta bere epaiak ere arraro samarrak ziren zenbaitetan. Thomas Twiningek hauxe idatzi zion Charles Burney musika-historialariari 1773an:
“Geminianiren musikari eta musikariei buruzko iritziari dagokionez, uste dut askotan gutiziatik edo aurreiritzietatik egiten zituela; noski, Handelen ingurukoak horrelakoak ziren, bere abesti eta oberturetatik aparte, ez baitzion inolako meriturik aitortzen. Askotan esaten zuen bere koruak nahaste hutsa zirela”.
Baliteke Francescoren iritziak eztabaidagarriak izatea, baina musikan zuen maisutza sekula ere ez zen zalantzan jarri. Beste batzuen artean, Concerto Grossoren eremuan egin zuen lanak aitortza handia jaso zuen. Genero hori oso ezaguna izan zen XXI. mendean, Barrokoaren bereizgarria izan zen, baina dozena batzuk besterik ez ziren argitaratu. Kasu bitxia da 1729ko Geminianiren edizioa, concerti horien corpusa handitu baitzuen Corelliren Op.5en hamabi sonatak bakarlari eta ripienoarentzat (akonpainamendua) moldatzean, Follia ospetsuarekin amaituz.
Gauaren bukaerarako belaunaldi bat geroago osatutako orkestra-pieza bat dugu, Luccako Luigi Boccherini (1743 – Madril 1805) biolontxelo-jotzailearen obra: “La casa del Diavolo” 506 sinfonia Re minorrean. Goitizen polita.
Legendak Boccherini gaztea Vienako orkestraren parte izatea nahi du, zeinak, 1761ean, Christoph Willibald Glucken (1714-1787) Don Juan Balleta estreinatu zuen. Zalantzarik gabe, Gluck bere belaunaldian itzal handienetakoa izan zuen operista izan zen. Pergolesirekin batera ibilbidea hasi zuen eta Mozartek baino ia-ia lau urte lehenago bukatu zuen. Ospe ukaezina lortu zuen. Beno, beharbada ukatu daiteke: “[Gluckek] nire sukaldari Waltzek bezainbeste daki kontrapuntuaz”, esan zuen ustez Handel geminianikoak berari buruz.
Baina itzul gaitezen Don Juanen mitora eta Harrizko Gonbidatua kontu eske etortzen zaion eszena izugarrira. Boccherini hain liluratuta geratu zen musikarekin, non, hamar urte geroago, gaurko sinfonia hau konposatu baitzuen, non finaleak bere frantsesezko edizioan hauxe zioen: “Chaconak Infernua irudikatzen du, eta Gluck Jaunaren Harrizko Banketearena imitatu du”. Bestalde, Milanen gordetako partitura autografoak “Diavoloaren Etxea” izenburu paraleloa du.
Europan, mendeetan zehar eszenan, ahotsetan, drametan eta komedietan egon izan dira musikaren erdigunea eta justifikazioa. Batzuetan profesionalen eskutik, beste batzuetan etxeko egongela txikian, eta beste batzuetan dutxan edo igogailuan. Oihu biziz edo ahopekako kantu soil gisa. Noski baietz.
Joseba Berrocal
Tim Mead.
Kontratenorra
Tim Mead kontratenorra bere interpretazio “liluragarriengatik” eta “beti bikainengatik” goraipatzen dute (New York Times). Bere “soinu aberats eta eztitsuarekin” (Guardian), belaunaldi guztietako kontratenor onenetakoa da.
2022/23 denboraldian Madrilgo Errege Antzokira itzuli zen Achilleko Ulisse interpretatuz In Sciron eta Obreron A Midsummer Night’s Dreamen Glyndebourne Festivalerako. Europan bira egingo du Haendelen Mesias interpretatuz RIAS Kammerchorrekin, Jeptha Internationale Bachakademie Stuttgartekin, Handelen Ode For The Birthday Of Queen Anne Les Violons Du Royrekin eta Wigmore Hallera itzuliko da.
Bere opera-arrakasta berrienen artean honako hauek daude: Amadigi Garsington Operarentzat, Heriotza Venezian Royal Opera House – Covent Gardenen, Achille in Sciro Madrilgo Errege Antzokian, Semele Filadelfiako Operarentzat, Rinaldo Glyndebournen, La Calisto Madrilgo Errege Antzokirako eta Bayerische Staatsopererako, Rodelinda Lilleko Operarako, Udako Gau Bateko Ametsa Opera Philadelphiarako, Glyndebournerako eta Bergen National Operarako, Jhtepha Parisko Opera Nationalen, Hnaten eta Agrippinaren paper nagusia Opera Vlaanderenerako, Written on Skin Bolshoin, Rodelinda English National Operan, eta Xerse Le Concert d’Astréerekin Lilleko Operan, Theater an der Wienen eta Caengo Théâtren.
Kontzertuen artean honako hauek nabarmendu behar dira: Haendelen Mesias Royal Scottish National Orchestrarekin eta Wrocław Baroque Orchestrarekin; Bachen San Mateoren Pasioa Collegium Vocale Gentekin Europako bira batean; Pergolesiren Stabat Mater BBC Promsetan; Haendelen Jephtha Scottish Chamber Orchestrarekin BBC Promsetan; Emmanuelle Haim eta Le Concert d ‘Astreerekin errezitaldien Europako bira; Bachen San Juanen Pasioa Jonathan Cohenekin eta Saint Paul Chamber Orchestrarekin; Los Angeles Philharmonicekin errezitaldia Hollywood Bowlen eta Walt Disney Concert Hallen; Asiako bira Harry Bicket eta The English Concertekin, Athamas Semele CBSOrekin eta Handel and Haydn Societyrekin, Didymus Theodora Akademie fur Alte Musikekin, Theo Loevendie Spinozaren estreinaldi mundiala Amsterdameko Concertgouwn; Haendelen Mesias Robin Ticciatirekin eta Berlingo Deutsches Symfonie- Orchesterrekin, New York Philharmonicekin, Orchestra of the Age of Enlightenmentekin, Gabrieli Consortekin, Handel & Haydn Societyrekin, Academy of Ancient Musicekin eta Le Concert d ‘Astreerekin; Bachen meza si minorrean The English Concertekin eta Les Arts Florissantsekin eta William Christierekin; Bachen Magnificat Le Concert d’ Astreerekin; Bachen San Mateoren Pasioa London Handel Festivalekin eta Nederlandse Bachigenverenerekin; Haendelen Theodora English Concertekin; Haendelen Solomon Akademie für Alte Musikekin, Haendelen Judas Maccabaeus OAErekin eta Haendelen Joseph and his Brethern International Händel Festspiele Göttingenekin.
Meaden diskografia garrantzitsuaren artean daude azken hauek: Purcell Songs and Dances Les Musiciens de Saint-Julienekin Alpha etxearentzat eta Pergolesiren Stabat Mater eta Bachen Cantatas La Nuova Musicarekin Harmonia Mundirentzat.
Estudioan besteak beste “scholar” egin zuen Cambridgeko King’s Collegen, Royal College of Musicen ahots-ikasketekin jarraitu baino lehen.
Pedro Gandía.
Biolina eta zuzendaria
Erregulartasunez aritzen da ganbera-musikari, bakarlari edo kontzertu-zuzendari gisa Europa, Asia, Estatu Batuak, Kanada, Argentina, Txile, Brasil, Maroko eta hainbat herrialdeetako jaialdi eta kontzertu-areto ospetsuetan, eta interpretazio historikoan aditu ospetsuenen zuzendaritzapean egoten da, besteak beste hauek: G. Leonhardt, E. Onofri, Ch. Coin, M. Huggett, S. Kuijken, J. Ogg, M. Minkowski, B. Sargent, R. Goodman, R. Podger, A. Bernardini, F. Bonizzoni, F. M. Sardelli, W. ten Have… 2001etik 2021era Sevillako Orkestra Barrokoaren zuzendari artistikoa izan zen (Musikaren 2011ko Sari Nazionala jaso zuen).
Talde hauetan jo izan du: Passamezzo Antico, Les Musiciens du Louvre, Lyra Baroque Orchestra Minnesota, Café Zimmermann, European Union Baroque Orchestra, Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoa, Leipzigeko Chürsasische Capelle, Bilboko Propitia Sydera… Eta hainbat talderekin grabaketak egin izan ditu etxe hauentzat: Harmonia Mundi France, Archiv Produktion, Warner-Erato, ALPHA, Deutsche Harmonia Mundi, Passacaille, OBS-Prometeo, Arsis, Columns Classics, ONA Digital, Alma Musik, BBC, Radio France, Poliniako eta Danimarkako irratiak, RNE, Radio Euskadi…
Gaur egun Passamezzo Anticoko kidea da, Bilboko Propitia Syderako musika-zuzendaria, eta Musikeneko eta Salamancako Unibertsitateko Antzinako Musika Akademiako irakaslea da baita ere.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
BOSeko Hari Laukotea
Lekua: Sestao Musika eskola
M. Ravel: Cuarteto para cuerda
L. van Beethoven: Cuarteto n. 4, op.18 en do menor
Azer Lyutfaliev, biolina
Iñigo Grimal, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea
J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako la minorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria