Denboraldi bakoitzeko doako bi sarrerak eskuratzeko jarraibideak
Denboraldi bakoitzeko doako bi sarrerak eskuratzeko jarraibideak
Aukera hau denboraldi osorako abonua dutenentzat soilik dago eskuragarri.
Adi: denboraldi osorako abonua dutenek eskuragarri dituzten bi gonbidapenak aukeratu behar dira, eta kontzertu bererako izan behar dute.
Gonbidapen bakarra aukeratzen baduzu, erosketa egiten duzun bitartean ondorengo mezua agertuko da:
Sartu zure eremu pertsonalean eta egin klik “Ekitaldia” (1) aukeran. Ekitaldien zerrenda ikusten duzunean, aukeratu erosi nahi duzun ekitaldia. Adibidean, (2) duena aukeratu da.
Sarrera zer egunetarako erosi nahi duzun adierazi behar duzu.
Hori egitean, ekitaldi horretarako sarrerak erosteko orrira bideratuko zaitugu. Bertan aukeratuko dituzu erosi nahi dituzun sarrerak (1). Adibidean A+ eremuko bi sarrera aukeratu ditugu.
Eserleku bat aukeratzen duzun bakoitzean leiho bat irekiko da. Leiho horretan aukeratu “abonatuen gonbidapena” (1) eta ondoren “Tarifa aldatu” (2).
Behin bi sarrerak aukeratu dituzunean, aukeraketa orrian (1) ikusiko dituzu eta prezioa “zero” izango da.
Aurrera egiteko, egin klik “Jarraitu” (2) aukeran eta “Sarrerak erosi” orrira eramango zaitugu.
Orri honetan promozio-kode bat erabiltzen ari zarela adieraziko dizugu. Kasu honetan, “abonatuen gonbidapena” tarifa dela adieraziko da.
Pauso honetan, sartu erabiltzailea eta pasahitza (1) “Tarifa Balioztatu” atalean eta egin klik “balioztatu” (2) aukeran (errepikatu prozesua sarrera bakoitzarekin).
Datuak modu zuzenean sartu ondoren, egin klik “Balioztatu” aukeran. Orain zure eremu pertsonalean erabiltzen duzun helbide elektronikoa aterako da orrian.
Aurrera egiteko, “Kontratazio baldintzak” (1) onartu beharko dituzu. Hala, “Onartu” (2) botoia aktibatu egingo da, eta sakatu ahal izango da.
“Onartu” botoia sakatu ondoren, erosketa bukatutzat emango da (dohainik), eta sarrerak agertzen diren orria bistaratuko da.
Orri horretan, sarrerak deskargatu ahalko dituzu PDF formatuan edo mugikorrerako formatuan.