Kontzertuak

Ganbera 2


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.


BAKARLARI HANDIAK ERREZITALDIAN

CAÑIZARES FLAMENCO TRIO

Juan Manuel Cañizares, gitarra
Ángel Muñoz, flamenko dantzaria
Charo Espino, txalo-jolea

DATAK

  • 11 azaroa 2024       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak


Juan Manuel Cañizares.

Gitarra

2023ko Musika Sari Nazionala (interprete arloa) irabazi berri duen Cañizares gitarrista eta konpositorea da, eta, zalantzarik gabe, mundu osoko artista flamenko garrantzitsu eta eragingarrienetako bat. Errepertorio klasikoarekin bezain eroso sentitzen da bere konposizioekin. Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Gitarra Sari Nazionala (1982), Musikaren Saria (2008) eta Flamenco Hoy Saria (2000, 2011 eta 2013), baita disko flamenko onenaren MIN Saria ere (2019).

Cañizaresek Berlingo Filarmonikak, Sir Simon Rattleren zuzendaritzapean, Madrilgo Errege Antzokian Aranjuezko Kontzertua interpretatzeko gonbidatu duen gitarrista flamenko bakarra izateko ohorea du. Mundu mailako orkestra garrantzitsuekin kolaboratu du. Ondoko hauek dira, besteak beste: Staatskapelle Dresden, NHK-ko Orkestra Sinfonikoa, Birmingham Hiriko Orkestra Sinfonikoa, eta beste anitz. Duela gutxi, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin album bat grabatu eta argitaratu du, Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean.

Paco de Luciarekin harreman estua izan zuen hamar urtez. Azpimarratzekoa da Albenizen “Suite Iberia”ren transkripzioa eta interpretazioa Paco de Lucíaren Aranjuezko Kontzertuaren diskoan. Horrezaz gainera, artista askorekin kolaboratu du, besteak beste, Enrique Morente, Camarón de la Isla, Serrat, Alejandro Sanz, John Paul Jones, Peter Gabriel, Leo Brouwer eta beste askorekin.

Zinemaren arloan ere parte-hartze nabarmenak izan ditu, Carlos Sauraren “Flamenco” (1995) eta “Jota de Saura” (2016) filmetan, eta bai Arantxa Agirreren “El amor y la muerte. Historia de Enrique Granados” (2020) filmean ere.

Konpositore gisa, Cañizaresek Espainiako Ballet Nazionalerako obrak eta hainbat filmetarako soinu-bandak sortu ditu, Rocio Jurado eta Francisco Rabalen “Lola se va a los puertos” barne. Halaber, Igeriketa Artistikoko talde nazionalerako musika ere konposatu zuen, igerilariok Tokioko 2020ko JJOOetara eta 2023an Fukuokako Munduko Igeriketa Txapelketan Urrezko domina irabaztera eraman zituena. Bere ibilbide oparoan zehar, 100 album baino gehiagotan kolaboratu du eta 15 disko propio argitaratu ditu.

Bere garrantzi bereziagatik, enkarguzko 3 konposizio sinfonikoak azpimarratu behar dira: “Concierto Al-Andalus a la memoria de Paco de Lucía” (OCNE 2016); “Concierto Mediterráneo a la memoria de Joaquín Rodrigo” (OBC 2018), eta “Concierto Mozárabe” (Cordobako Gitarra Jaialdiaren 40. urteurrena).

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
09
Abe
2024
>Ganbera 3

Ganbera 3

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea

J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea

A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak