Kontzertuak

BOSen DENBORALDIA 5-2014-2015


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

B. Martinu: La bagarre
E. Elgar: Sarrera eta Allegroa, hari laukote eta orkestrarako
B. Martinu: Kontzertua hari laukote eta orkestrarako
A. Dvorák: 8. sinfonia Sol maiorrean

Juilliard String Quartet
Erik Nielsen, zuzendaria

DATAK

  • 20 azaroa 2014       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 21 azaroa 2014       Euskalduna Jauregia      19:30 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

 

Originaltasuna eta Jatorria
 
“Originala” terminoak obra baten berritasunari egiten dio erreferentzia, eta jatorriarekiko duen loturarekin ere zerikusia du; bada, gutxitan izango dugu aukera gaurkoa bezain programa "originala” entzuteko. Originaltasun horren jabe izan ziren Edward Elgar britainiarra eta Bohuslav Martinu txekiarra obra bat konposatzerakoan, XX. mendearen lehen erdian, oso ezohikoa zen musika-formazio batentzat –hari laukotea eta orkestra-; gainera, jatorrira itzuli ziren, eredu gisa erabili baitzuten concerto grosso barrokoaren forma musikala, bakarlari talde txiki baten eta orkestraren arteko kontrajartzean oinarrituta. Elgarrek Sarrera eta Allegroa idatzi zituen bitartean –kutsu galestar nabarmena eman zien–, Martinuk hari laukote eta orkestrarako Kontzertua konposatu zuen, eta, hain izan zen esperientzia atsegina, Martinuk berak esan zuenez, bere forma musikal gustukoena izan zen handik aurrera. Gainera, gaur gaueko kontzertua hasi eta amaitzeko, BOSek beste bi konposizio txekiar interpretatuko ditu: “La bagarre”, Martinurena hori ere, eta historia osoko musikagilerik liluragarrienetakoa den Antonin Dvoraken 8. Sinfonia.
 
Pariseko kafetegi batean, 1926ko arratsalde batean, Bohuslav Martinu Bostoneko Sinfonikoko zuzendariari hurbildu zitzaion, Koussevitzkyri, bere azken konposizioa erakusteko: “La bagarre”. Maisu errusiarra aho zabalik gelditu zen partitura harekin, eta 1927. urteko azaroaren 18an estreinatu zuen; halaxe hasi zen Martinuk bizitza osoan zehar orkestra amerikar harekin izan zuen harreman arrakastatsua. Musikagile txekiarra Parisen bizi zen garai hartan, Debussyren musika inpresionistan eta une hartako abangoardiako kmusikagileen musikan -esaterako, Stravinsky- murgilduta. “La bagarre” mugimendu azkar eta bakarrean konposatu zuen. Hilabete batzuk geroago, Charles Lindberghek Parisen lur hartu zuen 1927an, eta norbaitek Atlantikoa hegan eta bakarrik zeharkatzen zuen lehen aldia izan zen; horregatik, pilotu amerikarrari eskaini zion obra. Martinuk berak hauxe idatzi zuen estreinaldiko esku-orrietan: “La bagarre”-n, mugimendu, zalaparta eta eragozpen giroa da nagusi. Masa handien mugimendua da, kontrolik gabeko olde biolentoa. Bagarre subjektu analogoa da, baina biderkatuta dago, eta kalera eramanda. Boulevard bat da, estadio bat, jende-masa bat, eldarniozko kopuruetan, gorputz bakar batekin jantzita dagoena. Kaos bat da, era guztietako sentipenek sortutakoa; gogo biziak, borrokak, pozak, tristeziak, galderek… sentipen partekatu batek gobernatzen du, lotura ikusezin batek; guztia aurrerantz bultzatzen du, eta masa ugari moldekatzen ditu, elementu bakar bihurtuta, ustekabeko gertakari kontrolaezinez betetako elementua… Gai nagusi bat du, giza masak bere gogo biziaren gaia duen bezala, eta gai horrexek zuzentzen du mugimendua. Triptiko bat da, zeinetan bitarteko esaldia, askea izan ohi dena, ordezkatu egiten baita mugimendu melodikoago batekin, tempo azkarrago batekin, eta koda biolento batekin amaitzen baita, presto batean.”
 
Purcellekin hasita, 1899an Elgarren Enigma Bariazioak agertu ziren arte, Ingalaterran ez zen nazioartean ospetsu egin zen musikagilerik sortu. Konposizioaren alorrak bi mendeko beherakada izan zuen, baina, azkenean, Edward Elgar agertu zen, eta munduari iragarri zion Ingalaterra prest zegoela musika-berpizkunde baterako. Sei urte geroago, lagun mina zuen A.J. Jaegerrek partitura berria eskatu zion, Londresko Orkestra Sinfoniko sortu berriko hari sekzioaren bikaintasuna agerian uzteko. Hala, Sarrera eta Allegroa konposatu zituen, eta orkestra hark estreinatu zituen, hasieratik bukaerara Elgarren konposizioak eskaini zituen kontzertu batean. Biolin-jotzaile bikaina izan zen, eta Samuel Sanford piano-jotzaile amerikarrari eskainitako concerto grossoa sortu zuen. Elgarrek Galesen egindako opor batzuetan entzundako abesti folkloriko melankoliko batean inspiratuta zegoen; obraren hasieran, orkestrak beheranzko banda-soinua bat jotzen du, eta, ondoren, abestiaren gaia hasten da, biolak interpretatuta. Trantsizio alai baten bitartez, Allegroa entzuten da, zeinetan izaera nostalgikoa desagertu egiten baita, interpretazio-eskakizunak areagotzen diren neurrian. Tarteka, laukoteko bakarlarien parte-hartzeak entzuten dira, eta, tarteka, laukoteak orkestrarekin bat egiten du. Abesti galestarraren oihartzunak berriro agertzen dira obra amaitu aurretik, eta obraren amaieran kadentzia perfektu bat entzuten da, bai eta pizzicato bat ere, Sol maiorreko akordean. 
Parisko beste kafetegi batean edo, beharbada, kafetegi hartan bertan, 1931ko udan Martinuk Bruselako Pro Arte Laukoteko kideekin topo egin zuen. Parisen kontzertu bat eman berri zuten.Haietako batek adierazi zion laukoteari orkestra batekin jotzeko aukera emango zion obra bat eduki nahi zuela errepertorioan. Martinuk erronka hura onartu zuen, eta, urtebete geroago, 1932ko urriaren 10ean, Pro Artek eta Londresko Filarmonikoak hari laukote eta orkestrarako Kontzertua estreinatu zuten, Malcolm Sargentek zuzenduta. Huraxe zen kmusikagile txekiarrak concerto grosso bat konposatzen zuen lehen aldia, eta, gerora, forma hura askotan erabiliko zuen; are gehiago, bere forma kutuna izatera iritsi zen. Hauxe idatzi zuen 1945ean: “Egia esateko, concerto grosso erakoa naiz. Testuliburu gehienetan aurki daiteke forma horren deskribapena, baina oso modu azalekoan beti; beharbada, instrumentu bakarlariak orkestrarekin tartekatzen direlako. Berez, askoz ere gauza sakonagoa da. Forma horren egitura osoak kontzepzio erabat desberdina adierazten du, jarrera desberdin bat. Forma sinfoniko horrek, izan ere, elementu emozionalak kontzepzio eta adierazpiderik anitzenetan erabiltzeko aukera ematen du, eta hala egitea eskatzen du, gainera. Forma horretan, dinamika eta katarsiaren klimaxa nahitaezkoak dira, eta gaiak dimentsio amaigabeetaraino garatu daitezke. Concerto grossoaren formak ordena zorrotz eta murriztaile bat onartzen du, elementu emozionalak kontrolatuko dituena, dinamiken intentsitateak eta disposizio tematikoak orekatu eta mugatuko dituena; azken batean, mundu erabat desberdina da.”
Hiru mugimendutan idatzita dago, Corelliren concerti grossiak ez bezala, eta, bertan, laukoteak etengabeko elkarrizketa du orkestrarekin; instrumentu bakar bat balitz bezala da, gaiak bariazio polifoniko askeen modura garatzen dituen instrumentu bat. Lehen mugimenduan (Allegro vivo), hari sekzioa da nagusi, eta motibo bakar baten garapenean eta bariazioan oinarritzen da. Bigarrena, Adagio, aiene kromatiko ezin ederragoa da; laukotearen solo batekin hasten da, eta, gero, pixkanaka, hari sekzioaren gainerakoak batzen dira. Obra Tempo moderato batekin amaitzen da, eta ez tempo azkarbatekin, espero litekeen bezala; hori oso erakargarria izan ohi da, eta, bakarlariei protagonismoa emateaz gain, amaiera alaia eskaintzen du.
Dvorakek 1889ko abuztutik azarora bitartean konposatu zuen bere Zortzigarren Sinfonia, Bohemian zuen landetxean. Une ezin hobea zen bere ibilbidean; Burdinazko Gurutzearen Ordena jasotzeaz gain, honoris causa doktore egin zuten Pragako Unibertsitatean, eta aulki bat eskuratu zuen Txekoslovakiako eta Berlineko Zientzia eta Arte Ederren Akademietan. Zortzigarren Sinfoniaren sorrera oso azkar joan zen: lehen mugimendua bi astetan idatzi zuen, bigarrena aste bakarrean eta azken biak, egun batzuetan. Aurreko sinfonia egin eta lau urtera sortu zen; garai hartan 4. zenbakia jarri zioten, eta, berrogeita hamarreko hamarkadan ordura arte galduta egon ziren lehen sinfoniak argitaratu ziren arte, ez ziren gaur egungo numerazioa erabiltzen hasi. Ordutik aurrera izango zen Zortzigarren Sinfonia.
1890eko otsailaren 2an estreinatu zuen Txekiako Orkestra Nazionalak, Dvorak bera zuzendari zela. Konposizioak Txekiako folklorea ekartzen du behin eta berriz gogora, eta haren edertasun melodikoa erabat apartekoa da. Sol maiorrean konposatuta badago ere, lehen mugimendua –Allegro con brio- Sol minorreko melodia oso hunkigarri batekin hasten da; txeloek interpretatzen dute, eta gai nagusia garatu aurretik eta errekapitulazioaren aurretik berriro agertzen da. Txirularen parte-hartzearen ondoren, bigarren gai bat entzuten da, oso energikoa, obra klimax batera eramaten duena. Klimax horretatik sortuko da hirugarren gaia. Bigarren mugimenduan –Adagio–Do maior eta do minorreko tonalitateak tartekatzen dira, eta ideia eta aldarte ezin ugariagoak adierazten ditu. Hirugarren mugimendua, Allegretto grazioso-Molto vivace, scherzo originala da, zeinetan hirukotearen gai nagusia berreskuratu baitzuen Dvorakek bere “Maitale tematiak” opera komikotik. Amaiera, Allegro ma non troppo, tronpeten banda-soinu batekin hasten da. Ondoren, txeloek gai berri bat sartzen dute, aurreko banda-soinuarekin eta lehen mugimenduko txirularen melodiarekin lotuta; gai hori zazpi bariaziotan entzungo da. Garapeneko sekzio aztoratu batek txeloen gaia ekarriko du bueltan, eta, horren ondoren, amaiera zaratatsu eta zalapartatsua etorriko da, Sinfoniaren amaiera.
 
Patricia Sojo
 
 
 
JULLIARD STRING QUARTET, hari laukotea
 
Juilliard hari laukotea Ipar Amerikako aretorik onenetara itzuliko da denboraldi honetan; besteak beste, Cleveland, Philadelphia, Detroit, San Frantzisko, Boston, Toronto eta Buffalon joko du, eta urteko bi kontzertuak emango ditu New Yorkeko Alice Tully Hallen. Laukoteak kolaborazio berri bati ekingo dio Txinan, udaberriko biran zehar, eta, horrez gain, 2 bira egingo ditu Europan.
1946an sortu zen, Ameriketako Estatu Batuetan Bartóken laukoteen integrala estreinatu zuen, eta, Schoenbergen lanekin egin zituen interpretazioei esker, obra horiek bere gaur egungo errepertorioko oinarri bihurtu ziren. 2011n, Juilliard Laukotea izan zen Recording Academyk (Grammy Awards) ibilbide osoagatik ematen duen Saria jaso zuen lehen hari laukotea.
Zazpi hamarkadatan zehar, Laukoteak bere sortzaile Robert Mann eta William Schumannen sinesbidea jarri du agerian: “Obra berriak errepertorioko obra ospetsuak balira bezala interpretatzea, eta, halaber, errepertorioko maisulan handiak berriak balira bezala interpretatzea”.
Laukoteko kideek eskolak eta jendaurreko entseguak eskaintzen dituzte biretan. Juilliard Schooleko laukote egoiliarra da. Urtero, maiatzean, nazioarteko laukoteekin lan egiten dute Juilliard String Quartet Seminar izeneko mintegian.
Emanaldietan, grabazioetan eta gure garaiko laukoterik onenak trebatzen eta prestatzen egin duen lan bikainari esker, Juilliard hari laukoteak mundu osora zabaldu du Estatu Batuen eta Juilliard Schoolen izena.
 

ERIK NIELSEN, zuzendaria
 
Orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Philadelphiako Curtis Institutuan, eta oboe eta harpako diplomak eskuratu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen. Frankfurteko Operaren partaide izan zen 2002tik aurrera, eta 2008tik 2012ra Kapellmeister izendatu zuten. Baseleko Antzokiko musika-zuzendari izango da 2016/17 denboralditik aurrera. Frankfurteko Operan hainbat lan sartu zituen errepertorioan; besteak beste, Figaroren Ezkontzak, Bahiketa Harenean, Tosca, Aingeruak Amerikan, Curlew River, La bohème, Lucia di Lammermoor, Lohengrin, Hartmannen Simplicius Simplicissimus eta Reinmannen Medea lanaren Alemaniako estreinaldia.
 
Konpromiso ugari izan ditu, eta izango ditu etorkizunean, besteak beste, hauek: Txirula Magikoa Erromako Operan; Simplicius Simplicissimus, Gisela de Henze, We come to the River eta Lohengrin Dresdeko Semper Operren; La Traviata Berlineko Operan; Così fan tutte Teatro Sao Carlosen; Reimannen Lear Malmöko Operan; Otello eta Ariane et Barbe-Bleue Frankfurten, Peter Grimes Opernhaus Zürichen, Dai Fujikawaren Solaris lanaren munduko premierea Parisko Théâtre des Champs Elyséesen, Korngolden Die Tote Stadt Bilbon, Eugene Onegin Baselen eta Carmen Welsh National Operan, baita Europan eta AEBetan eman beharreko beste kontzertu ugari ere.
 
 

JULLIARD LAUKOTEA ETA DVORÁKEN 8.a
Julliard Laukote historikoa, 1946an New Yorkeko musika eskola ospetsuan sortu zenetik jardunean ari dena, bisitan etorriko zaigu, denboraldiko egitaraurik interesgarrienetako batean. Hari laukoterako eta orkestrarako bi obra, Martinuren kontzertua (concerto grosso barrokoaren formaren eraginez inspiratutakoa) eta Elgarren pieza ederra entzun ostean, bigarren zatian, askoren ustez Dvoráken sinfoniarik politena dena entzun ahal izango dugu. Bohemiotasunaren espiritu osoa, orkestraren doinuan.
 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
09
Abe
2024
>Ganbera 3

Ganbera 3

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea

J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea

A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak