Bartzelonarako bidaiaren zozketaren emaitzak
Manuel López Pardiñas Euskal Herriko Elkargoko notario jaunak egindako zozketan, “Bidaiatu Bartzelonara BOSekin” promozioaren irabazlea eta hiru ordezkoak zehaztu dira.
Emaitzak honakoak izan dira:
• Sariaren irabazlea: Natividad Buruaga Larrauri andrea (parte-hartzaileen zerrendako 104. zenbakia)
• Lehenengo ordezkoa: José Ramón Urrutia Aguirre jauna (parte-hartzaileen zerrendako 503. zenbakia)
• Bigarren ordezkoa: Joseba A. Irusta Goietxe jauna (parte-hartzaileen zerrendako 264. zenbakia)
• Hirugarren ordezkoa: María del Carmen Larburu Sánchez jauna (parte-hartzaileen zerrendako 284. zenbakia)
BOS irabazlearekin harremanetan jarriko da, eta irabazleak sariari uko egiten badio, ordezkoekin jarriko da harremanetan, hurrenkerari jarraituz, bidaia honetan gurekin etorriko den pertsona aurkitu arte.
Promozioaren baldintza nagusiak gogorarazten dizkizuegu:
Sari bat (1) zozketatuko da. Bartzelonarako bi lagunentzako bidaia bana izango dira, hiru egun eta bi gauekoak. Saria BOSeko abonatuentzat izango da soilik.
Hauek dira bidaiaren ezaugarriak:
• Joan-etorriko 2 txartel, turista-mailan, Bartzelonarako hegaldi erregularrean, Bilboko aireportutik irtenda.
• 2 gau Bartzelonako NH PODIUM hotelean, ohe eta gosari erregimenean, gela bikoitzean.
• 2 sarrera BOSek Bartzelonako L’Auditorin emango duen kontzerturako (maiatzaren 29an, 19:00etan).
Hauek dira bidaiaren baldintzak:
1) Bidaia 2010eko maiatzaren 28tik 30era bitartean egingo da.
2) Titular irabazleak eta bidaide gisa berak izendatutako pertsonak baino ez dute izango bidaia egiteko aukera.
3) Sarian sartutako kontzeptuetatik at dagoen eta sariarekin erlazionatuta dagoen beste edozein gastu gehigarri irabazleak berak ordainduko du.
4) Irabazleak bere identitatea egiaztatu beharko du BOSen aurrean, hala eskatzen badiote.
5) BOS salbuetsita geratzen da parte-hartzaileek bidaian izan dezaketen edozein ustekaberen gaineko erantzukizunetatik.
6) BOSek hegaldiaren erreserba edota ostatu mota aldatzeko eskubidea dauka.
7) Irabazleak, hala nahi izanez gero, sariari uko egin ahal izango dio. Irabazleak sariari uko egiten badio, ez du inongo konpentsaziorik jasoko horren truke.
8) BOSek erabakiko du sariak ekitaldi publikoan emango diren eta gertakari hori grafikoki jasoko den. Kasu horretan, ekitaldiko irudiak www.bilbaorkestra.com webgunean edo beste komunikabide edo komunikazio-euskarri batzuetan argitaratu ahal izango lirateke (BOS arduratuko litzateke horretaz), eta irabazleak onartu egin beharko luke hori.
9) Irabazleari modu nominalean emango zaio saria. Titular irabazleak eta laguntzaile gisa berak izendatutako pertsonak baino ez dute izango sarirako aukera. Sariaren titularrak ezin izango dio saria beste inori laga edo trukatu.
10) Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra baino ezin izango du irabazi, formularioa behin baino gehiagotan bete badu ere.