Hackerrek eraso egin diote BOSen web orriari
Ostegunean, azaroaren 11n, BOSen webgunearen zerbitzariak hacker kurdu batzuen erasoa jasan zuen. Eraso horrek, Orkestraren webguneaz gain, beste webgune askori eragin zien, eta, hain zuzen ere, ekintza hauek egin zituzten:
• Webgune horietako guztietako artxiboak hondatu zituzten, eta, ondorioz, erabiltzaileak ezin ziren orrialdeetara sartu.
• Hackerrek log-artxibo guztiak ezabatu zituzten, arrastorik ez uzteko.
Log-artxiboak eta beste artxibo kritiko batzuk ezabatzerakoan, zerbitzariaren sistema eragilea ezin erabiltzeko moduan utzi zuten, eta, beraz, zerbitzuek ez zuten funtzionatzen.
Erasoa gertatu zen unetik, webgunearen arduradun teknikoak lanean aritu izan dira sortutako arazoak konpontzeko, eta atzo, asteazkena, hilaren 17an, BOSen webgunearen zerbitzua berriz jarri zen martxan.
Horrelako eraso gehiago gerta ez dadin, beste zerbitzari bat prestatzen ari gara, webgunearen migrazioa egiteko; izan ere, oraingoa ezin da segurtasun osoz konpondu, eta laster beste zerbitzari horretara eramango ditugu edukiak. Une horretara arte, gure webguneak ezegonkortasun eta moteltasun arazoren bat izan dezake, baina gure bisitariek ez dute inongo segurtasun arazorik izango.
Gure webgunera sartzen diren erabiltzaileei barkamena eskatzen diegu, azken egunotan gure web orria “desagertu” egin delako eta, webgunea zerbitzari berrian instalatu arte, zerbitzuak zenbait gorabehera izan ditzakeelako.
BOSen webguneak 23.598 bisita izan ditu aurten, eta 75.000 orrialde baino gehiago bistaratu dira. Atzo, lineatik kanpora 5 egun igaro ostean, zerbitzua berriz martxan jartzen hasi zenean, bisiten kopurua 120ra heldu zen.