ELISABETH LEONSKAJAK BERTAN BEHERA UTZI BEHAR IZAN DU EMANALDIA. NIKOLAI DEMIDENKOK ORDEZKATUKO DU.

Osasun-arazoak direla eta, Elisabeth Leonskajak bertan behera utzi behar izan du bakarlari moduan eskaini behar zuen emanaldia, BOSek aste honetako ostegun eta ostiralerako antolatutako kontzertuetan. Bere ordez, Nilolai Demidenko piano-jotzaile errusiar ospetsuak joko du gure denboraldi sinfonikoko programa honetan.
 
Nilolai Demidenkoren biografia
Nikolai Demidenkok Dimitri Bashkirovekin ikasi zuen Moskuko Kontserbatorioan. 1976an, Montrealgo Nazioarteko Piano Lehiaketan saritu zuten, eta, 1978an, Tchaikovsky Lehiaketan. Gaur egun, Surreyko Unibertsitateko irakasle gonbidatua da, eta 2008. urteaz geroztik bizi da Espainian.
Nikolai Demidenkok munduko orkestra nagusiekin jo izan du, eta, euren artean, honako hauexek nabarmentzen dira: Londresko Filarmonikoa, Londresko Sinfonikoa, Israelgo Filarmonikoa, Eskoziako BBCko Sinfonikoa, Danimarkako Errege Orkestra, Sao Pauloko Sinfonikoa, Singapurreko Sinfonikoa, Suediako Irratiko Sinfonikoa, San Petersburgeko Filarmonikoa, Salzburgeko Kamerata Akademikoa eta Varsoviako Sinfonikoa. Horrez gain, honako zuzendari hauen zuzendaritzapean lan egin du: Sir Andrew Davis, Andrey Boreyko, Vladimir Fedoseyev, Thierry Fischer, Daniel Harding, Manfred Honeck, Mariss Jansons, Gianandrea Noseda, Gerad Schwarz, Yuri Termikanov eta Osmo Vanska.
Era berean, honako hiri hauetan eskaini ditu emanaldiak: Amsterdam, Toronto, Virginia, Praga, Hong Kong, Sydney, Adelaida, Brisbane, San Francisco, San Petersburg, Vancouver eta Zagreben, besteak beste. Bestetik, honako leku hauetako jaialdietan parte hartu du: Salisbury, Sintra, Cambridge, Hanty Mansijsk, Pariseko Chopin, Dusznicki eta Valldemossa, baita Osloko Ganbera Musikaren Jaialdian ere. Gainera, Nikolai Demidenkok Municheko Herkulessaalen jotzen du urtero. 2001. urtean, errezitaldiaren bidez egin zuen New Yorkeko debuta, eta Los Angeles Performing Arts Centerren eskaini zuen emanaldia. Londresen, ordea, sarritan jotzen du Wigmore Hallen. Bertan, hainbat emanaldi egin ditu, eta, euren artean, “Gramophone Sarietako Irabazleen Jaialdian”, “Chopin Zikloan” eta Barbicanen eskainitakoak nabarmentzen dira.
Nikolai Demidenkok honako musikagile hauen lanen diskoak grabatu ditu Hyperion disko-etxearekin: Bach-Busoni, Chopin, Clementi, Liszt, Medtner, Mussorgsky, Prokofiev, Rachmaninov, Schubert eta Schumann. Horrez gain, Chopin, Medtner, Scriabin, Chaikovski eta Weber musikagileek piano zein orkestrarako sortutako kontzertuak ere grabatu ditu, baita Prokofieven kontzertuen integrala ere, Londresko Orkestra Sinfonikoarekin. Beethovenen Diabelli bariazioak. Bere grabazioek Grammophone Saria (Medtner, piano eta orkestrarako 2. kontzertua) eta Classic CD Saria (Tchaikovsky eta Scriabinen kontzertuak) irabazi dituzte. Chopinen lanen inguruan egin duen grabazioak Diskoen Kritikako Sari Alemaniarra jaso du. 2008. urtean, Chopinen 24 preludioak eta si minorreko 3 sonata grabatu zituen Onyx Classicsentzat, eta Grabazio Berrirako Chopin Sari Berezia eman diote horregatik.
Bere azken konpromisoen artean, honako emanaldi hauek nabarmentzen dira: Salzburgeko Kamerata, Deutsche Kammerphilharmonie, Royal Philarmonic, Frantziako Orkestra Nazionala, Galesko BBC, Londresko Orkestra Sinfonikoa, Sao Pauloko Orkestra Sinfonikoa, Hallé Orchestra eta Erromako Santa Zezilia Orkestra. Era berean, honako hauexekin eman ditu kontzertuak: Bournemoutheko Sinfonikoa, Israelgo Filarmonikoa, Helsinkiko Filarmonikoa, Royal Liverpool eta San Petersburgeko Filarmonikoarekin, Termikanovekin batera.
Denboraldi honetan, honako hauexekin jo du: BBC Walesko Orkestra Nazionala, Budapesteko Jaialdiko Orkestra, Danimarkako Sinfoniko Nazionala, San Petersburgeko Filarmonikoa, Melbourneko Sinfonikoa, Frantziako Orkestra Nazionala eta Singaporeko Sinfonikoarekin, besteak beste. Halaber, Ingalaterran eta Irlandan egin du bira, Pragako Sinfonikoarekin.
 
Nikolai Demidenko – Chopin Piano Concerto No.1 in E minor Op. 11 (Mvt 2)