Lang Langen errezitaldirako sarrerak agortuta daude
BOSek urriaren 1erako antolatutako ezohiko errezitaldiak “Ez dago sarrerarik” kartela eseki du txarteldegietan irailaren 16az geroztik.
Lang Lang piano-jotzaile txinatarraren errezitaldia ezohikoa eta abonutik kanpokoa da. Errezitaldiak bat egiten du artistak BOSen denboraldian egindako aurreko agerpenaren hamargarren urteurrenarekin. Orduan, etorkizun bikaineko bakarlari gaztea zen, eta Rachmaninoven Hirugarrena lan ahaztezina interpretatu zuen. Orain, berriro izango da gure artean, munduko artista garrantzitsuenetakoa bihurtuta.