MUSIKA HURBILETIK

Ikastaroaren edukia
 
Bidaiatzen dugunean, bisitatzen ditugun paisaiei edo hiriei begiratzen diegu eta argazkiak egiten ditugu.
 
Hitzaldi-ziklo honetan, ibilbidea egingo dugu hainbat herrialdetako musiketatik, aditasunez entzutea soinu-begirada bihurtu dadin.
 
Gure bidaia-koadernoan, etxera itzuli aurretik, Italia, Frantzia, Erdialdeko Europa eta Estatu Batuetatik heltzen zaizkigun soinu atsegineko irudiak jasoko ditugu, gure herrikideen soinu-sormenaz gozatzeko.
 
Soinu eta lekuen inguruan egindako behaketa islatzen duten musika-postalak toki bakoitzean sortutako genero eta estiloen adierazgarriak izango dira, eta hiri batzuei betiko lotutako konpositore batzuen piezak bilduko dituzte.
 
Gure ibilbidean bisita gidatuak egingo dira entzumen-pautetatik, eta edozein musikazalerentzat izango dira eskuragarriak, nahiz eta musika-prestakuntzarik ez izan.
 
Datak, ordutegia, lekua eta prezioa
·       6 saio, astearteetan: 2013ko urriak 22 eta 29, azaroak 12, 19 eta 26 eta abenduak 3.
·       19:00etatik 20:15era.
·       Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriuma.
·       Izena emateko data: urriaren 7tik (astelehena) aurrera.
·       Prezioa: 45 € (BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lagunak)
65 € (Jendearentzat oro har)
 
Plaza-kopurua bete arte.
 
Informazio gehiago eta izen-emateak:
BOSen bulegoak. Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea 4
Tel.: 94 4035 205 – 09:00etatik 14:00etara.