Kontzertuak

BOS 3


Euskalduna Jaureguia.   19:30 h.

Erik Nielsen, zuzendaria

CHARLES IVES (1874 – 1954)

Three places in New England, S. 7 4. bertsioa
I. The “St, Gaudens” on Boston Common
II. Putnam’s Camp
III. The Housatonic at Stockbridge

 

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

Kontzertua fagot eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 191
I. Allegro
II- Andante ma adagio
III. Rondó: Tempo di menuetto


Santiago López, fagota

CHARLES IVES (1874 – 1954)

2. sinfonia, S. 2
I. Andante moderato
II. Allegro
III. Adagio cantabile
IV. Lento maestoso
V. Allegro molto vivace

DATAK

  • 20 urria 2016       Euskalduna Jaureguia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 21 urria 2016       Euskalduna Jaureguia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

MUNDU BERRIAREN BESTE BI SINFONIA

Catherine Barjansky (1890-1965) emakume ospetsua izan zen, inondik ere. Errusiarra zen, baina ez zuen sobietarra izan nahi, eta Viena, Paris, Londres, Erroma, Brusela eta New Yorken bizi izan zen. Oso gaztetatik izan zuen tratua dozena erdi herrialdetako artista, intelektual eta aristokratekin. Eskultorea izanik, dohain berezia zuen erretratuetarako, eta gaitasun horrek areto eta jauregi ugaritako ateak zabaldu zizkion. Argia, ikusnahi handikoa, arduratsua eta zaintzailea zen, eta Barjansky Collette, D’Anunzzio eta belgikar errege familiaren adiskidea izan zen, benetako adiskidea, gutxi batzuk aipatzeagatik. Lehen pertsonan eta protagonistekin ukondoz ukondo bizi izan zituen XX. mendeko lehenengo hamarkadak, eta horren arrastoa utzi zuen memoria liburu batean: Portraits with Backgrounds (1948an argitaratua).

Oroitzapen bilduma horretan, Catherinek Estatu Batuetara egin zuen lehenengo bidaia –bidaia berantiarra– kontatzen du:

“1930. urtean joan nintzen lehenengo aldiz Amerikara, nahiz eta denbora asko zen herrialde hura bisitatu nahi nuela, izan ere, elkarren kontrako kronika ugari entzun nituen hari buruz, eta iritzi bitxi asko irakurri nituen…

Garai hartan Europan oraindik nagusi zen ideiaren arabera, iparramerikarrek ez zuten arteari buruzko informaziorik, ez zuten tradiziorik, ez zuten artea lantzen eta ez zuten hari buruzko irizpiderik. Ez nuen denbora asko behar izan konturatzeko errealitatetik zein urrun zeuden sinesmen horiek.

Estatu Batuetan duten musika, esate baterako, Europan amets liteke, baina ezin da halakorik espero. Ez dute orkestra bakarra, baizik eta dozena bat orkestra, eta munduko onenak dira, gainera; eta zuzendari onenak eta musikari trebeenak dituzte. Beraz, iparramerikarrek etengabe dute musika handia entzuteko aukera, modurik onenean interpretatua, gainera. Eta, ondorioz, gai izan dira beraien gustuak eta gaitasunak europar pobretuek baino bizkorrago garatzeko; izan ere, europarrek modu inperfektuagoan aurkeztutako musika entzuten dutenez gehienetan, beren kabuz ezagutu dituzte musikaren edertasunak eta asmatu dute haren esanahia”.

Tira, ezjakintasunaren axolagabetasun alaiaz hitz egiten duen eskultore baten iritzia baino ez litzateke.

Ez balitz Alexander Barjansky biolontxelo-jotzailea zelako senarra: harentzat idatzi zuen Blochek Schelomo. Stradivariusen txelo onenetako bat jotzeko zortea izan zuen, eta Ysaye biolinista handiaren etxean egoten zen, emaztearekin batera. Deliusen sukaldean sartuta ere egoten zen, haren adiskide minak baitziren, eta haren Txelorako kontzertua estreinatu zuen, hain zuzen ere.

Laburbilduz, Catherina Barjanskyk bazuen irizpide musikala aski eta sobera, eta hark esaten bazuen Estatu Batuetan ez zirela gizagajo batzuk kontu horietan, izango zuen arrazoirik.

Ai, noski! Etorkinak! Horrek dena azaltzen du. Europako musika-munduaren erdia Amerikara abiatu zen Boltxebikeen Iraultzaren eta Lehen Mundu Gerraren ondoren (eta beste erdia II. Mundu Gerraren ondoren). Hau da, Suitzan sartu ez zirenak, edo sartu baziren ere, aspertuta amaituta zutenak. Rachmaninov, Bartok, Schoenberg eta Stravinskyk ingelesez hitz egiten amaitu zuten.

Alabaina, kontua da aurretik ingelesez mintzatzen zen gizon bat zegoela haien zain Amerikan. Zehazki, sehaskatik zegoen zain, Connecticuten. Ingelesez mintzatzeaz gainera, musika idazten ere bazekien. Charles Ives (1874-1954).

Ives gaur egun oso pertsonaia goratua bada ere bere herrialdean, ezkutaturik egon zen bere karreraren parte handi bat.

Charles, haur miraria izanik eta mundu horretan gurasoak estres iturri beldurgarria izan litezkeela kontuan hartuta, Charles gaztetxoak izugarrizko zorte ona izan zuen. Aitak, George Ivesek, alde batera utzi zituen familiaren negozioak musikan jarduteko –klaneko gainerako kideen ondoezari eta atsekabeari aurre eginez–, eta musikarako gaitasun hori bera zuen seme bat eman zion probidentziak. Izatez, aitak baino askoz ere gaitasun musikal handiagoa zuen semeak. George mentore idilikoa izan zen Charlesentzat. Laguntza eman zion semeari hark egindako esperimentu guztietan, alboan izan zuen, eta animatu egin zuen musikarekin jolastera, sentitzera eta harekin nahastera. Charles loratu egin zen. Organoa eta pianoa jotzen zituen, eta konposizioko ikasketak amaitu zituen Yaleko Unibertsitatean; kontinente osoari erakutsi zion musikari itzela zela.

Eta, orduan, 1906. urtean, aseguru-etxe bat sortu zuen, eta agur esan zion, betiko, musikari profesionalaren bizitzari.

Ives & Co. sortu zuen, ikerketa federal baten ondorioz aseguru-etxeen sektorean finantza eskandalu izugarria gertatu zen garaian. Eskandalu hark sektore hartako enpresa gehienak ukitu zituen, eta, bost urtean, begirune handiko exekutiboa bihurtu zen Charles Ives New Yorken. Dena dela, seguru asko, lankide gehienek ez zuten pentsatu ere egingo Charlesek, etxera itzultzen zenean, musika-lanak osatzen zituela. Hala izan zen 1927. urtera arte, hau da, Ivesek enegarren osasun krisia izan –erdiak koronarioak, erdiak burukoak–, eta musika idazteari utzi zion arte.

Bi ezaugarri hauek nabarmentzen ziren bere katalogoan: lehenaren arabera, Ivesek txandakatu egin zituen, arazo estetikorik gabe, estilo erabat abangoardista eta estilo tradizionala, eskolastikoa eta herritarra. Beste alde batetik, aurrekoari lotua beharbada, lan haietako bakar bat ere ez zen erregulartasunez interpretatu. Egiaz, gehienak ez ziren estreinatu ere egin. Mendebaldea ikuspegi musikaletik hain asaldatuta zegoen garaian, Ivesen lanek denboran zehar gora eta behera egiten zutela ematen zuen. Hona hemen adibide bat: Ivesen Hirugarren Sinfoniari Pulitzer saria eman zioten 1947an, lan horren espiritu modernoa aintzat hartuz. Ez da txantxetako kontua, kontuan hartuta 1911. urte inguruan osatu zela lan hura. Eta horrela gertatu zen ia lan guztiekin.

Three Places in New England lan zoroaren osaerari eta harrerari buruzko arrastorik ez da aurkitu. Orkestra handirako lana da, mendearen lehenengo hamarkadan idatzia, baina baditu aurretik idatzitako atalak ere. Lana kutxa batean sartuta egon zen, 1929an agertu zen arte, estreinatzeko aukera izan zenean. Hala ere, proiektuaren zuzendariak ganbera orkestrarako berridatz zezan eskatu zion. Eta esan, eta egin. Hirugarren bertsio bat ere izan zuen lanak, 1935ekoa, lehenengo argitalpena zela-eta; hura ere orkestra txikirako. 1974an, azkenik, orkestra handirako jatorrizko sonoritatea berreskuratzeko ahalegina egin zen, eta materialik ezaren ondorioz (txantxa bat ematen du), lehenengo bertsioa izan bide zenaren berreraikuntza hipotetiko bat argitaratu zen. Eromena.

Gauzak bestelakoak dira gaur egun. Astiro-astiro, lana errepertorioan sartu da, eta entzuleak nahasketa berezi batez gozatzen dute –Ivesen berezko ezaugarria–, eta, halaber, baliabide eskolastikoez eta esperimentalez gozatzen dute. Herri doinuak, elkarren gainka jarritako tonalitateak, goi eta behe mailako kultura errespetu berberaz landuak… Mendearen bigarren erdialdeko zenbait maisu-ildo modu harrigarrian aurreratzen dituen musika, inondik ere. Ivesen musika ez da intenporala, baizik eta XX. mendekoa; horrela da, gehiago zehaztu ezinik eta zehaztu gabe.

Gauza bera esan zitekeen Bigarren Sinfoniari buruz: Three Places in New England lanaren aurrekoa da, XIX. mendearen amaieran osatua, baina hurrengo mendeari dagokio erabat. Brahms artean bizirik zela idatzi zituen zenbait atal, eta ematen du Dvoraken Mundu Berriko Sinfoniari emandako erantzun abangoardista eta zero kilometrokoa dela, aitzinekoa baitzuen hura, bost urte eskasengatik.

Hala ere, bi ahizpen arteko elkarrizketa ez zen inoiz gertatu, non eta ez zen Ivesen garunean izan; izan ere, hura izan zen 1951n estreinatu aurretik entzun zuen pertsona bakarra. 1897. eta 1951. urteen bitartean, Europak eta Ipar Amerikak mintzamoldeak trukatu zituzten. Txantxek, emulazioek, lilurek eta denboren espirituek zeharkatu zuten itsasoa.

Charles Ivesek irratian entzun zuen bere lanaren estreinaldia, Leonard Bernsteinen zuzendaritzapean. 30 urteko gazte hark bere egin zuen Bigarren Sinfonia hura, bai munduari aurkezteko bai manipulatzeko. Elezaharraren arabera, Lennyk mila eta bat atrebentzia izan zituen musika lanarekin, eta egia izango da. Baina egia izango da, halaber, Charles Ives bera izan zela, laurogeitaka urterekin, azken akordea ere berridaztearen arduraduna. Loturik dagoenaren bihurrikeria bat. Itxaron eta ikusiko duzue.

Gaur gaueko emanaldia hemezortzi urteko gazte baten pieza eder batekin osatuko da. Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791). Hau ere inoiz haur izan ez zen eta, aldi berean, haur izateari utzi ez zion pertsonaia.

Fagot eta orkestrarako Kontzertua Si bemol maiorrean lanari buruzko gauza gutxi dakigu. Tira, badakigu Salzburgen amaitu zela, 1774ko ekainaren 4an, Wolfgang Colloredo Artzapezpikuaren zerbitzura zegoela. Garai hartan, Italian egonaldi luze bat egin berria zen Mozart, eta ahotsaren gaitasunei buruzko haren ezagutzak oso modu nabarmenean osatu zituen han. Orduz geroztik, Mozart ez zen, jadanik, tresnetarako musika idazten zuen pianista bat. Tresnetarako idazten zuen opera-egile bat izango zen. Eta Fagoterako Kontzertu hau bere buruari zein besteei hori horrela zela erakusteko lehenengo aukeratako bat izan zen. Gauza horiek ikasi egiten dira eta ez dira ahazten; bizikletaz ibiltzea bezala da. Eta elkarren segidan sortu ziren Txirularako Kontzertuaren cantabileak, Oboerako Kontzertuarenak, Piano eta haizetarako Kintetoarenak, Partita Handiarenak, Txirula Magikoaren arietakoarenak eta, agur esateko, Kintetoarenak eta Klarineterako Kontzertuarenak.

Zenbat denbora behar izan zuen Wolfgangek Fagoterako Kontzertu hau osatzeko? Nolako elementua zen jakinda, egun bakar bat, seguru asko.

Pertsona bat gai bada eserialdi bakar batean lan amaigabe bat idazteko, goiz eta arratsalde bakarrean, bazkaltzeko etenaldia eta siesta barne hartuta… pertsona horrengan musika bizi da; musika eta maitagarriak. Eta horietakoa izan zen Mozart.

Joseba Berrocal


SANTIAGO LÓPEZ

Fagota

Comienza sus estudios en su ciudad natal,  Santiago de Compostela, con Sally Albaugh y los continúa en la Escola de Altos Estudios Musicais de Galicia con Juan Carlos Otero. Perfecciona  su formación con el profesor Marco Postinghel (Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks) en el Richard-Strauss Konservatorium de Múnich, becado por la Deputación de A Coruña y por la Fundación Pedro Barrié de La Maza, y también recibe lecciones de Sergio Azzolini.

Ha  tocado como primer fagot en la Joven Orquesta Nacional de España y ha asistido a la Gustav Mahler Academy en Italia. Como  fagot solista es invitado  en orquestas como la Orquestra Simfònica del Gran Teatre del Liceu de Barcelona y la Orquesta  Sinfónica de Galicia, y colabora entre otras con la Orquesta Sinfónica de Munich y la Real Filarmonía de Galicia, realizando conciertos en Europa y Asia, con directores como Fabio Luisi,  Bertrand de  Billy, Rafael Frühbeck de Burgos, Sir Mark Elder, Reinhard Goebel, Carlo Rizzi o  Vasily Petrenko. Como  profesor imparte cursos en Galicia, EIO Gazte y en la Joven Orquesta de Castilla y León.

Desde 2004 es fagot solista de la Orquesta Sinfónica  de Bilbao, actividad que compagina con una intensa labor en la música de  cámara.


Erik Nielsen

Zuzendaria

Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da 2015eko irailaz geroztik.

Filadelfiako Curtis Institutuan ikasi zuen orkestra zuzendaritza, eta oboe eta harpa diplomak lortu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen. Frankfurteko Operan parte hartu zuen 2002. urteaz geroztik, eta 2008tik 2012ra Kapllmeister izendatu zuten. Basileako Antzokiko musika zuzendaria izango da 2016/2017 denboraldiaz geroztik. Frankfurteko Operako errepertorioaren barruan honakoak zuzendu zituen: Figaroren ezteiak, Bahitura serrailoan, La Clemenza di Tito, Tosca, Angels in America, Curlew River, La bohème, Lucia di Lammermoor, Lohengrin, Hartmannen Simplicius Simplicissimus eta Reimannen Medearen estreinaldi alemana.

Hitzartuta dituen emanaldien artean honakoak daude: Txirula Miragarria, Erromako Operan; Simplicius Simplicissimus, Henzeren Gisela eta We come to the River eta Lohengrin, Dresdengo Semper Operren; La Traviata, Hedelandeko Opera Jaialdian, Danimarkan eta Berlingo Operan; Così fan tutte, Sao Carlos Antzokian; Reimannen Lear, Malmöko Operan; Otello eta Ariane et Barbe-Bleue, Frankfurten; Peter Grimes, Opernhaus Zürichen; The Merchant of Venice, Bregenzeko jaialdian; Dai Fujikawaren Solaris-en munduko premierea, Parisko Théâtre des Champs Elyséesen; La forza del destino, Luxenburgon; Korngolden Die Tote Stadt, Bilbon; Eugene Onegin, Baselen; eta Carmen, Welsh National Operan. Horiez gainera, hainbat kontzertu eskainiko ditu Europan eta Estatu Batuetan.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

03 - 04
Urr
2024
>Beethovenen Enperadorea

Beethovenen Enperadorea

Lekua: Euskalduna Jauregia

L. van Beethoven: Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Op. 73 “Enperadorea”
A. Dvorák: 8. sinfonia Sol Maiorrean Op. 88

Vadym Kholodenko, pianoa
Nuno Coelho, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
10 - 11
Urr
2024
>Klasikoak gazteak dira

Klasikoak gazteak dira

Lekua: Euskalduna Jauregia

W.A. Mozart: Bahiketa harenean, Obertura K. 384
F.J. Haydn: Biolontxelorako eta orkestrarako 1. kontzertua Do Maiorrean Hob. VIIb:1
Caroline Shaw: Entr’Acte
F.J. Haydn: 60. sinfonia Do Maiorrean Hob. I:60 “Il Distratto”

Julia Hagen, biolontxeloa
Lorenza Borrani, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
17 - 18
Urr
2024
>Arrosaren zalduna

Arrosaren zalduna

Lekua: Euskalduna Jauregia

D. Shostakovich: Piano eta orkestrarako 1. kontzertua Op. 99
A. Leng: Alsinoren heriotza
R. Strauss: Der Rosenkavalier, Suite Op. 59

Sergei Dogadin, biolina
Luis Toro, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
28
Urr
2024
>Ganbera 1

Ganbera 1

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Hari-kuartetoa Fa Maiorrean
BOSen hari-laukotea

G. Gershwin/L. Sauter: Rhapsody in blue, hari eta piano boskoterako
BOSen boskotea pianoarekin

Gehiago ikusi