Albisteak

4 Uzt 2024

Aukeratu zure abonua

Dagoeneko salgai daude BOSen Denboraldi Sinfonikorako 5 abonu-motak. Aukeratu ezazu hobekien datorkizuna eta zatoz prestatu dugun denboraldi zoragarriaz gozatzera. Abonu-motak Denboraldi osorako abonua Denboraldirako 17 kontzertuak ikusteko aukera ematen du, ezertxo ere gal ez dezazun. Neurrira egindako abonuak Denboraldi osoan zehar eskainiko diren 6 edo 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen du. Hastapeneko abonua 3, 7, … Jarraitu irakurtzen “Aukeratu zure abonua”

Leer más
31 Mai 2024

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAK HIRU HITZORDU HANDI DITU PIANOAREKIN 2023-2024 DENBORALDIARI AMAIERA EMATEKO

BOSen 2023-2024 denboraldia pianoaren munduari eta zuzendari handi baten presentziari lotuta dauden hiru hitzordu handirekin itxiko da. Gure lehen hitzordua igande honetan, ekainaren 2an, izango da, Yuja Wang piano-jotzaile txinatarrak eskainiko digun errezitaldiarekin. Pianista honen ezaugarri nagusiak bere teknika liluragarria, interpretazio espresiboa  eta presentzia eszeniko karismatikoak dira. Errezitaldian S. Barber, D. Xostakovitx eta F. Chopinen … Jarraitu irakurtzen “BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAK HIRU HITZORDU HANDI DITU PIANOAREKIN 2023-2024 DENBORALDIARI AMAIERA EMATEKO”

Leer más
22 Mai 2024

Agur maitagarria

Judith Rhind, kontrabaxuen ilarako kidea , erretiroa hartu du 42 urtez BOSen parte izan ondoren. Zorterik onena opa diogu hasi berri duen etapa honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diogu zortzi bosturteko pasatxo hauetan egindako lana, izan ere, eskaintzeko zuen onena eman baitigu Orkestra hazten laguntzeko.

Leer más
24 Api 2024

Erik Nielsen. Laster arte

Aste hau berezia da Erik Nielsenek orkestraren zuzendaritzan bederatzi denboraldi egin ondoren gure zuzendari titular moduan zuzenduko duen azken abonu-programa izango delako. Egia esan, eskertuta egoteko arrazoi asko ditugu bere kalitate artistikoagatik, bere lan bikainagatik eta bere inplikazioagatik. Adibidez, orkestraren errepertorioa berritzeko bere ezagutza eta jakin-mina eskaini dizkigulako, musika-esparru berriak aztertuz, edo belaunaldi-errelebuko funtsezko unean … Jarraitu irakurtzen “Erik Nielsen. Laster arte”

Leer más
22 Api 2024

PRENTSAURREKOA BOSEN 2024-2025 DENBORALDIAREN AURKEZPENA

Eguna: Apirilak 23 Ordua: 10:30 Tokia: 3A aretoa – Euskalduna jauregia (sarrera 2. atetik) Apirilaren 23an, asteartea, 10:30etan, Eukalduna Jauregiko 3A aretoan BOSen 2024-2025 denboraldia aurkeztuko da prentsaurrekoan. Prentsaurrekoan honako hauek izango dira: Leixuri Arrizabalaga, Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua eta BOSen presidentea Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa Prentsaurrekoa … Jarraitu irakurtzen “PRENTSAURREKOA BOSEN 2024-2025 DENBORALDIAREN AURKEZPENA”

Leer más
8 Api 2024

BOSen musikari berria

Pozarren adierazten dizuegu 2023-2024 denboraldiaren 13. egitarau honetan BOSen  musikari berri bat izango dugula, Javier Castaño, tuba bakarlaria. Energia berria ekarriko dio gure orkestrari. Arrakasta handia opa dizugu BOSekin hasiko duzun etapa berri honetan.

Leer más