BOS-EK UDAKO BIRA HASIKO DU BIZKAIAN ZEHAR
“Kontzertuak Bizkaian” jarduerak Lurraldeko bost udalerritara eramango du Orkestra abuztuan eta irailean
Orkestra Lurralde Historiko osora hurbiltzeko filosofiari eutsita, eta Bizkaiko Foru Aldundiak udan antolatutako jardueren barruan, BOSek “Kontzertuak Bizkaian” programa hasiko du astelehenean Plentzian, eta Lurraldeko bost udalerritan izango da abuztuan eta irailean.
Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin uztartzen ditugu.
Orain dela hainbat denboraldi, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardueren barruan, “Kontzertuak Bizkaian” jarduera jarri genuen abian, abuztuan eta irailean Lurraldeko hainbat udalerri bisitatzeko asmoz, orkestra osoaren formatuan eta bakarlari eta zuzendari gazteek lagunduta. Ekimenak izan duen harrera onak, hala udalerrien aldetik nola publikoaren aldetik, udako hitzordu ohikoa bihurtu du, luzaroan irauteko asmoarekin.
Kontzertuak abuztuan
Udalerriak
2016/08/12 Plentzia, Santa María Magdalena, 20:30
2016/08/13 Lekeitio, Andra Mari, 22:00
2016/08/14 Gorliz, Andra Mari Sortzez Garbia, 20:00
Egitaraua
Juan Crisóstomo de Arriaga: Esklabo alaiak, Obertura (Parisko bertsioa)
Franz Anton Hoffmeister: Kontzertua biola eta orkestrarako Re maiorrean
Felix Mendelssohn: 4. sinfonia La maiorrean, op. 90 “Italiarra”
Gonzalo Martin, biola
Jon Malaxetxebarria, zuzendaria
Irailean, Getxon (2016/09/07) eta Santurtzin (2016/09/09) izango gara; programazioa desberdina izango da, eta irailean helaraziko dizuegu.