BOSen 2017-2018 Denboraldiaren aurkezpena

Apirilaren 24an, BOSen 2017-2018 denboraldi berria aurkezteko prentsaurrekoa egin zen Euskalduna Jauregian. Bertan izan ziren Ibon Arambarri, BOSen zuzendari nagusia; Erik Nielsen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria, eta Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa.

Prentsaurrekoaren bideoa (zuzenean eman zen, gure online kanalen bitartez):

“Somos tu orquesta. Zure orkestra gara” lelopean, denboraldi zirraragarria aurkeztu zen. Frantziako eta Euskal Herriko musikaren arteko harremana izango da denboraldiaren ildo nagusia, eta hauxe izango da bere irudia:

BOS Temporada 2017-2018
BOS Temporada 2017-2018

 

Arriagatik hasi eta, Ravel ere barne hartuta, gaur egun arte, euskal konpositore askok bidaiatu dute Parisera, ikasketak egin eta konposatzeko. Modu berean, konpositore frantziarrak euskal tradizioan oinarritu dira beren obrak konposatzeko. Piernéren musika eta Ramuntchoren legenda jorratuko ditugu, baita Saint-Saens eta bere “Organo” sinfonia, Berlioz eta bere Sinfonia Fantastikoa, eta Dukas eta bere Sinfonia Don ere. Iparraldeko konpositore Ravelekin itxiko dugu denboraldia, haren heriotzaren 80. urteurrena gogora ekartzeko kontzertu monografiko batekin.
Era berean, ahozko musika ere protagonista izango da, maila goreneko abeslarien eskutik: Hanna-Elisabeth Müller, Johannes Martin Kränzler eta Alice Coote. Eta Gabonetako Kontzertu tradizionala ere bai, Bilboko Abesbatzarekin.
Entzute handiko bakarlariak arituko dira, hala nola, Christian Zacharias pianista eta zuzendaria eta Truls Mørk biolontxelo-jotzailea; era berean, dagoeneko ospea eskuratu duten interpretatzaile gazteak ere arituko dira: Benjamin Grosvenor piano-jotzailea, Edgar Moreau biolontxelo-jotzailea, Ray Chen biolin-jotzailea eta tronpeta-musika garaikidearen ikur handia den Pacho Flores.
Ibilbide luzeko Giancarlo Guerrero eta John Axelrod zuzendariak, besteak beste, Martin Nagashima eta Alondra de la Parra zuzendari gazteekin arituko dira.