Kontzertuak
BOS 4
John Adams 70 urte Hastapeneko abonua
Erik Nielsen, zuzendaria
Ludwig Van Beethoven (1770 – 1827): Egmont, Obertura Op. 84
J. Adams (1947): Absolute Jest
Cuarteto Quiroga, hari laukotea
Ludwig Van Beethoven (1770 – 1827): 7. Sinfonia La Maiorrean Op. 92
I. Poco sostenuto – Vivace
II. Allegretto
III. Presto – Assai meno presto
IV. Allegro con brio
* Lehenengo aldiz BOSek
DATAK
- 16 azaroa 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 17 azaroa 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Beethoven berrikusten
Ludwig van Beethovenek (Bonn, 1770-Viena, 1827) gaur entzungo ditugun lanak idatzi zituen garaian, bazituen beste gai batzuk ere esku artean, itxaropena ernarazi, eta haren mirarizko energiaren zati handi bat jaso zutenak. Alde batetik, lan-eskaintza erakargarri bat jaso zuen, ondo ordaindutako eta betebehar gutxiko bizi guztirako enplegu batekin. Napoleon anaiak Westfaliako errege izendatutako Jerôme Bonaparteren zerbitzuan Kasseleko kaperako maisua izateko lanpostua zen. Beethoven aukera horretaz baliatu zen Vienan –hark buruan zuen karrera garatzeko askoz interesgarriagoa zen hirian– antzeko baldintzak lortu ahal izateko. Bizitza afektiboan ere –konpositoreak hor izandako porrotak arlo profesionalean lortutako arrakastekin batera gertatu ziren beti–, Beethovenek bazuen proiektu bat gogoan: Therese Malfattirekin ezkondu nahi zuen, garai hartan bere medikua zenaren iloba zenarekin. Hortaz, bere itxura eta arropa zaintzen hasi zen, eta Bonnetik bataiatze-agiria bidal ziezaioten eskatu zuen. Hala ere, ezkontzeko proposamenari uko egin zioten, eta konpositoreak sormenean eta bere barneko indar izugarrian aurkitu zuen kontsolamendua. Egun horiexetan amaitu zuen Egmont, pozez bete zuen enkargua. Herbehereak espainiarren menderakuntzatik askatzeko borrokatzen zuen, eta ausardia eta adorea galdu gabe hil zen Errenazimentuko pertsonaia batean oinarrituta zegoen Goetheren tragedia horretako musika intzidentalaren konposizioa oso gogoko zuen Beethovenek, hainbat arrazoi zirela-eta. Alde batetik, argumentua ezin hobekto lotzen zen haren borondatearen indarrarekin eta askatasuneko ideia erromantikoekin, eta, gainera, frantziarrek Viena okupatzearekin identifikatzen zuen ekintza. Bestetik, enkarguak harremanetan jartzen zuen berriz antzerkiarekin, eta, batez ere, gogokoen zuen egilearekin, benetan gurtu egiten baitzuen egile hori.
Obraren estreinaldia 1810eko ekainaren 15ean izan zen Vienan. Protagonistak dituen ezaugarrien bidez, ezin hobeto adierazten du Erromantizismoak gizateria hobea eraikitzeko izan zuen balioetako bat: banakako heroismoa.
Itzultzerik ez duen ezin saihestuzko ibilbide zirraragarri horretan, Beethovenek Sostenuto baten apaltasunez ekiten dio abenturari, modu minorrean tindatutako eta iluntasunetik sortutako akorde bortitzekin, zuren argitasunak arinki argitu arren homofonian dentsoa den soinu espaziotik ateratako akordeekin. Gero, Allegroak eta Allegro con briora arteko azken bilakaerak garamatzaten unibertsoan, suhartasun pertsonalak eta sortzeko ausardiak bat egiten dute konpositorearen birtuosismo teknikoarekin. Hogeita hamar urteak atzean utzita eta musika-munduko jendearen iritziak aintzat hartu gabe, musikagilea konposatzeko heldutasunaren eta bere segurtasunaren gailurrean zegoen.
Eta Beethoven ez zen erabat urrundu, gure artean jarraitzen du. John Adamsen (Worcester-Massachusetts, 1947) ahotsaren bidez entzun ahal dugu, horrek, esku artean patchwork lan bat edukiko balu bezala, bere konposizioa ehuntzen baitu, Beethovenen motibo batzuk abiaburutzat hartu, eta bere hizkera pertsonalaren hariarekin josiz. Emaitza Absolute Jest da, scherzoaren tonu bereizgarriari heltzen dion kolorez beteriko lana: freskoa, alaia eta kementsua. Tituluan bertan, musikagileak jest hitzaren zentzu bikoitzarekin jolastu nahi du. Alde batetik, hitz ingeles hori broma edo txantxa modura itzuli daiteke, umore gorena eta bizitza ospatzeko Beethovenen obran sumatzen den poza lotuz, konposizio introspektiboenetako batzuetan ere nabaritzen baita hori, adibidez, Opus 131, Opus 135 eta Grosse Fuge hari-kuartetoetan. Adamsek horien zati batzuk hartu zituen bere diskurtsoa eratzeko. Bestetik, musikagileak beste zentzu bat ematen dio jest hitzari, hain zuzen, latinezko gesta edo balentria, haren hitzak hona ekarrita: “obra hau konposatzeko ekintza nik sekula izan dudan ‘asmakuntza’ hutseko esperientziarik handiena izan da. Hura sortzea kontrapuntuko, eraldaketa tematikoko eta diseinu formaleko ikasgai kitzikagarria izan da niretzat. Atsegin dut gogora ekartzea balentria bat, irudimenaren, ekintzen eta asmakuntzaren bidez asmamenak berak egindako ariketa gisa”. San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria zen Michael Tilson Thomasek agindu zion konposizioa egiteko enkargua, orkestraren mendeurrena ospatzeko. Stravinskyk bere Pulcinellan erabili zituen neoklasizismoko teknikak izan zituen gogoan Adamsek, baina aipatutako Beethovenen kuartetoen motibo batzuk hartu zituen, hitzez hitz esan zuenez, “nerabezarotik maite zituelako”. Gainera, erakargarri iruditu zitzaion errepertorioko hutsune bat betetzea, haren ustez ez baitago horretarako aitzakiarik: agertoki berean, orkestra sinfoniko bat eta hari-laukote bat bateratzea. 2012ko martxoaren 15ean izan zen Absolute Jest lanaren estreinaldia, agindua egin zutenen eta St. Lawrence laukotearen eskutik.
Eta musika garbi itzuli zen bere iturrira. Beethovenen miraria agerian da berriz, haren originaltasunaren ezin eutsizko bulkada eta ideia musikalen borborra akatsik gabe antolatu, eta osotasun koherente eta zehatz batean txertatzeko zuen ahalmen miragarri eta bakana ikusita. Mugimendu erromantikoak Beethovenen bizitzaren izaera tragikoa nabarmendu zuen, baina, hala ere, jaio zen garai ilustratuko semea izan zen eta fede kartsua izan zuen beti gizateriarengan. La maiorreko tonalitatean idatzitako Zazpigarren Sinfonia aldi berean da oparia belarrientzat eta gozamena bihotzarentzat. Haren grinaren eta musaren indarren menderakuntza diskurtso alai eta boteretsu batean islatzen du, konposizioko baliabide berriei atea zabal-zabal jartzeaz batera, dagoeneko menderatuta eskaintzen baititu. Beethovenek aski hizkera txundigarria erabiltzen du obra honetan, sormen erromantikoari bidea errazteko modukoa. Bereziki nabarmentzen dira musika lantzeko egin zuen ahalegina, hainbeste energia askatzen duten crescendi miragarrietan ezin hobeki adierazia, eta formaren zabalkuntza eta orkestra-ehuna tratatzeko berrikuntza, ehun hori indartu egiten baita, haize-instrumentuek garrantzi handiagoa hartzean, hari-instrumentuen mende ez egotean, eta taldeko kide guztiei abilezia handia eskatuta. Konpositoreak 1813ko abenduaren 8an egin zuen sinfoniaren estreinaldia, Vienako Unibertsitateak Hanauko batailan zauritutako soldaduen alde antolatu zuen kontzertuan. Poco sostenuto – Vivace batekin hasten da, eta –Natura amarekiko sentitzen zuen maitasunarekin eta esker onarekin bat eginda– latz samarra den kantu bare baten ondoren, erritmo-sare jori bat hedatuz garatzen da, alderdi, asmo eta argi desberdinen azpian nonahi loratuz, baina mugimendua inoiz ahultzen ez den bizi-energiaz egituratuz. Allegrettoak beti txunditu ditu entzuleak, estreinaldia izan zenetik, eta hala da, neurri handi batean, etengabe egiten duelako aurrera, jolas harmoniko erakargarria duelako, eta liluratzen duen motibo soil batean bariazioak eta iraunkortasunak aldi berean agertu behar dutelako, mirarizko era batean. Prestoan, metrika boteretsu batek lehen planoa berreskuratzen du, baina bi aldiz uzten du ideia sosegatu baterako, scherzo liluragarri batean. Amaierako Allegro con briok, Édouard Schuréren hitzetan, “indar ausarta eta edertasun gogorra” hedatzen ditu, amaitzen denean ere dardarka uzten baitu inguratzen gaituen airea.
Zazpigarren Sinfonia sortu eta handik gutxira, gaur egun Txekiar Errepublikan dagoen Tepliceko bainuetxera joan zen Beethoven. Hiri hori neutrala zen, Europako inperioek sortutako kaosaren erdian (Napoleonek Errusia inbaditu baitzuen); hargatik, eta hango ur termal bikainengatik, inperio austrohungariarreko hainbat pertsonaia ezagunen eta aristokrata eta artista askoren elkargunea zen. Han bete ahal izan zuen ametsa Beethovenek: ez nobleziarekin harremanak izatea, baizik eta Goethe bera bertatik bertara ezagutzea. Beti miretsi izan zuen poeta hori, eta grinaz irakurri zuen, baina sekula ez zuen ulertu, ez partekatu hark etiketa sozialari egin zizkion kontzesioak: “Goethe atseginez beteegi sentitzen da gorte-giroan, poeta bati dagokiona baino asko gehiago”. Beethovenek baino hogeita bat urte gehiago izanda, beste garai batekoa zen Goethe, eta, beraz, guztiz musikazalea izan arren, ez zitzaizkion gehiegikeriak gustatzen, ez jokaeran, ez eta soinuaren artean ere: “Haren talentuak harri eta zur utzi ninduen; zoritxarrez, nortasun guztiz hezigabea du (…) Bestetik, erraza da desenkusatzea, eta hartaz erruki izan behar dugu gainera, gortzen ari baita; horrek, agian, gutxiago hondatuko du haren izaeraren alde musikala, alde soziala baino”. Ohar hauen bukaerarako, baina, nahiago dut beste poeta baten bertsoak ekarri, Beethovenen heriotzaren lehen mendeurrenerako Gerardo Diegok idatzi zituenak, hain zuzen:
Munduaren gaineko argi hori, poz hori,
oinazetik tinko eta onik ernea,
eta estasi hebaindu hori, eta
girlanda birakari hori gau eta egun,
eta musika hori, hitz batez, hala egiten al zuen
barre Julietak, hala begiratzen Teresak?…
Goza ezazue.
Mercedes Albaina
CUARTETO QUIROGA
Quiroga laukotea “bikaina” da New York Timesen arabera, eta “soinu eder eta akatsik gabeko teknikakoa”, The Straden esanetan. Laukotearen izenak ohore egiten dio Galiziako Manuel Quiroga biolinista handiari. Museo Cerralbo Fundazioko laukote egoiliarra da, eta, 2014. urtetik gaurdaino, baita Madrilgo Errege Jauregiko Stradivariusen Bilduma Palatinoko arduraduna ere. Europako belaunaldi berriko talderik nabarmenetako bat dela uste da, eta nazioarteko kritikarien eta entzuleen onespena jaso du, interpretazio ausart eta berritzaileei esker.
Sariak jaso ditu hari-laukoterako nazioarteko lehiaketarik ospetsuenetan (Bordele, Paolo Borciani, Geneva, Pekin, Paris, etab.), bai eta RNEren Ojo Critico saria eta Bartzelonako Palauren Urrezko Domina ere. Quiroga laukotea ohikoa da munduko agertoki nagusietan: Berlin, New York, Amsterdam, Paris, Londres, Stockholm, Erroma, Praga, Lisboa, Bogotá, Buenos Aires, Los Angeles, Washington DC, etab.
Ohiko lankideen artean, Martha Argerich, Veronika Hagen, Valentin Erben, Javier Perianes eta maila bereko musikariak izaten ditu, eta musika-arloan harreman estu eta emankorra du haiekin.
Cobra eta Harmonia Mundi disko-etxeekin atera duen eta handituz joan den diskografiak Estatuko eta nazioarteko kritikarien txaloak eta sariak jaso ditu; era berean, Europako eta Amerikako irrati-etxerik garrantzitsuenek grabatzen eta ematen dituzte haren kontzertuak.
Erabat engaiatuta daude kamera-musikaren irakaskuntzarekin, Aragoiko Goi-mailako Kontserbatorioko irakasleak dira, eta ikastaroak emateko gonbidatu ohi dituzte Espainiako eta atzerriko unibertsitateetan eta kontserbatorioetan.
ERIK NIELSEN, zuzendaria
Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.
2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.
Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.
Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.
2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.
Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.
Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
BOSeko Hari Laukotea
Lekua: Sestao Musika eskola
M. Ravel: Cuarteto para cuerda
L. van Beethoven: Cuarteto n. 4, op.18 en do menor
Azer Lyutfaliev, biolina
Iñigo Grimal, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea
J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria