Abonamenduak eta sarrerak :
COVID-19ak eragindako aldaketei buruzko informazioa

Ezohiko garaiak bizi ditugu. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak erabat aldatu ditu ikuskizun publikoak. Egoera aldakorra bizi dugu, eta, gaur egun, osasun-agintariek erabaki dute gehienez 600 pertsona egon daitezkeela gure Denboraldi Sinfonikoan. Horrek salgai jar dezakegun sarrera kopurua baldintzatu eta erdira baino gutxiagora murrizten du.

Erabaki horietara egokitzeko, BOSek hurrengo neurriak hartu ditu Denboraldi Sinfonikoarekin lotuta:

  • Programen hirugarren saio bat sortu da ostegunetan, 12:00etan. Ostegun eta ostiraletan 19:30ean egiten ditugunei batuko zaie.
  • Anonatuak: COVID-19aren egoerak iraun bitartean, eguna soilik ostegun goizeko saiora aldatu ahal izango da. Hala, ezin izango da aldatu ostegun edo ostiral arratsaldeko saioetara.
  • Kontzertuetan ez da atsedenaldirik izango.
  • Eskuragarri dauden eserleku guztiak Auditoriumeko besaulki-patioan kokatuta daude.
  • Bi ikusleren artean, gutxienez, besaulki bateko tartea egongo da.
  • Salmenta librerako eskuragarri dauden besaulkiak mugatuak izango dira.
  • Irailaren 28tik aurrera, salgai jarriko dira 1. eta 2. kontzertuetarako eskuragarri geratzen diren sarrerak. Gainerako kontzertuetarako sarrerak noiz jarriko diren salgai geroago jakinaraziko da.
  • CrediBOS: bertan behera, COVID-19ak eragindako egoerak irauten duen bitartean.
    Azken orduko sarrerak: bertan behera, COVID-19ak eragindako egoerak irauten duen bitartean.

Gure asmoa da edukiera mugak murriztu ahala egokitzen joatea, ahal denean gure jatorrizko egiturara itzul gaitezen, alegia, auditoriumaren edukierara eta saioen ordutegira.