Abonu motak
2025-2026 DENBORALDI SINFONIKOA
Denboraldi osorako abonua (17 kontzertu)
Denboraldi osorako abonuak aukera ematen du deskontu handia izateko (txartel solteekin alderatuta), BOSek denboraldian eskaintzen dituen 17 kontzertu sinfonikoez gozatzeko.
Abonu tematikoa: Elkarrizketak (4 kontzertu)
Egitarauak: 2, 5, 11, 17
Musikako elkarrizketa bakarlaria duten kontzertuetan agertzen da argien, fenomeno horren aurpegi guztiak erakusten dituen musika-forman: entzutea, desadostasuna, elkar ulertzea, kontrajartzea, hainbat ahots biltzen dituen helburu komuna, adostasuna.
Denboraldi honetan bakarlaria duten hainbat kontzertu izango ditugu, elkarren artean oso desberdinak direnak, generoaren aberastasunaren erakusle:
Sibeliusen Biolinerako kontzertua, Sergei Dogadinen eskutik; Gabriel Erkorekaren Zuhaitz, Kalakan taldearentzat idatzia, naturarekin eta arbasoekin estu lotutako musika organikoa eginez; Fazil Say pianista eta konpositore ospetsua pianorako Mother Earth kontzertu berriarekin, ingurumenarekin dugun harremanari buruz hausnartzen; eta Pacho Flores tronpeta- jotzailea Concerto venezolano dirdiratsua aurkeztuz, Paquito D’Rivera handiak berarentzat idatzia.
Ekialde urrunetik, adimenak eta irudimenak sultanaren ankerkeria gainditu dezaketela irakasten digu Sherezadek. Europan, Nietzsche-k Zaratustra profeta persiarraren irudia hartzen du, Supergizakiak gobernatuko duen mundu berri bat predikatzeko. Richard Strauss-ek dimentsio sinfoniko zoragarria eman zion diskurtso horri. Ofelia pertsonaiak beste ahots bat hartzen du Hans Abrahamsen konpositorearen Let me tell you obran. Eta, azkenik, Berlioz-ek artista erromantikoaren arketipoa ekartzen du bere Symphonie fantastique ospetsura.
Eraztunen Jauna trilogiari bukaera emateko Erregearen Itzulera dakargu. Amaiera ikusgarria, 11 Oscar sari irabazi zituena, tartean jatorrizko soinu-banda onenarena Howard Shorerentzat. Peter Jacksonen filmaren proiekzio osoa Euskaldunako pantaila handian, BOSekin eta Bilboko Koral Elkarteko ahotsekin, musika- eta zinema-ikuskizun bikain batean.
Berriz ere oratorio handi bat dakarkigu gurera Bachen Pasioa San Joanen arabera lanak, abeslari espezialista nabarmenak eta San Juan Bautista Abesbatzako ahots gazteak lagun, Carlos Menaren zuzendaritzapean. BOSen podiumean estreinatuko diren izen handien artean aipatzekoak dira Vasily Petrenko (Shostakovichen Leningrado Sinfonia), Thomas Dausgaard edo Nil Venditti turkiarra. Pianoak, gainera, presentzia berezia izango du, aipatutako Fazil Sayen, Martín Garcíaren, Yeol Eum Son bertutetsuaren eta Kit Armstrong irudimentsuaren bisitak jasoko baititugu.
Sormen-lan berrienen atalean nabarmentzekoak dira itsasoa inspirazio-iturri duten bi lan, Oceans, Sigfúsdóttir islandiarrarena, eta Unda maris, Javier Quislant bilbotarrarena (Reina Sofía Musika Konposizio Saria). Bestalde, Moisés P. Sánchez sortzaileak, klasikoan eta jazzean heziak, Omenaldia Manuel de Fallari estreinatuko du Cádizko konpositorearen 150. urteurrenean.
Auditoriumeko edozein eserlekutan erabil daiteke, A+ zonako eserlekuetan izan ezik.
Hastapeneko abonua (6 kontzertu)
Egitarauak: 3, 4, 6, 10, 13, 17
Era askotako 6 kontzertu biltzen ditu, berehalako gozamena bilatzen dutenak eta musika sinfonikoaren mundurako sarrera gisa balio dutenak.
Auditoriumeko edozein eserlekutan erabil daiteke, A+ zonako eserlekuetan izan ezik.
Abonua nahierara – 6 (6 kontzertu)
Abonu honek malgutasun handiena eskaintzen du, neurrira egindako 6 kontzertu hautatzeko aukera ematen baitu.
Auditoriumeko edozein eserlekutan erabil daiteke, A+ zonako eserlekuetan izan ezik.
Abonua nahierara – 9 (9 kontzertu)
Abonu honek malgutasun handiena eskaintzen du, neurrira egindako 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen baitu.
Auditoriumeko edozein eserlekutan erabil daiteke, A+ zonako eserlekuetan izan ezik.
