Abonuak berritzea

Abonuak berritzea

Modu automatikoan berrituko dira denboraldi osoko abonuak, bai eta abonu laburrak (hastapenekoa, nahierakoa eta tematikoa) ere, ordainketa helbideratuaren bitartez. Abonuen ordainketa helbideratu ez duten denboraldi osoko abonatuek 2024ko irailaren 20ra arte egin ahal izango dute ordainketa, BOSen bulegoetan. Epe hori igaro ondoren, ez da bermatuko ordura arteko eserlekua mantenduko denik.

Aldaketa-eskaerak

Abonuetan aldaketak egin nahi dituzten abonatuek 2024ko ekainaren 10etik 19ra arte egin beharko dute eskaera, posta elektronikoz edo BOSen bulegoetara joanda (09:00etatik 14:00etara).

Bajak

Abonuak bajan eman nahi dituzten pertsonek horren berri eman beharko dute posta elektronikoz edo BOSen bulegoetara joanda (09:00etatik 14:00etara), 2024ko ekainaren 19ra arte.