Abonu motak
2022-2023 DENBORALDI SINFONIKOA. ABONU MOTAK
Denboraldi osorako abonua (17 kontzertu)
Denboraldi osorako abonuak aukera ematen du deskontu handia izateko (txartel solteekin alderatuta), BOSek denboraldian eskaintzen dituen 17 kontzertu sinfonikoez gozatzeko.
Abonu tematikoa : Musika eta kontsolamendua (4 kontzertu)
Egitarauak: 1, 11, 15, 17
“Poeta batek gaur egin dezakeen gauza bakarra abisatzea da”. Hitz hauek Wilfred Owen-enak dira, hots, Benjamin Britten-ek bere War Requiem ospetsurako hartu zituen bertsoen egilearenak. Owen-ek 25 urterekin hil zen Frantziako Sambre kanaleko frontean, Lehen Mundu Gerran. Mende bat baino gehiago geroago, duela hilabete batzuk pentsaezina zirudien zerbait gertatu da. Poetaren abisuak gorabehera, Europa odoletan dago berriro, oraingoan Ukrainan. Nahasmen testuinguru honetan, musikak duen beste bertute batekin jotzen du guregana, eta agian, horixe da duen bertuterik garrantzitsuena: kontsolamendua eskaintzea.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2022-2023 denboraldian orkestraren mendeurrena ospatzen jarraitzen dugu, baina, horrez gain, ezezagunaren misterioari buruz hausnartzen eta, baltsamoa balitz bezala, lasaitzen laguntzen diguten obra batzuk ere eskaintzen dizkigu. Horrela gertatzen da denetan ospetsuena den obrarekin, hots, Mozart-ek lehen pertsonan idatzi zuen Requiem-arekin. Errepertorio klasikoan funtsezkoa den Maasaki Suzuki-ren batuta jakintsuak zuzendurik entzungo dugu obra hori, Iruñeko Orfeoiko ahotsak ere protagonista direlarik. Amaitu gabeko beste lan ospetsu batek, Bruckner-en Bederatzigarren sinfoniak, musika aratzak gure bizitzaren amildegira hurreratu eta hitzik gabeko galderak egin ditzakeela erakusten digu. Zalantzarik gabe, gauzen mugapen edo amaikortasunaren kontzientziak jakintsu egiten gaitu, eta, hortaz, Bruckner-ek agur gisa planteatu zuen bere Bederatzigarren Sinfonia, Mozart-en Requiem-arekin tonalitatea bera ere (Re minor) partekatuz. Strauss gazteak ere, poema sinfonikoaren generoa jorratuz, galdera horietako batzuk ekartzen ditu gogora ‘Heriotza eta Itxuraldaketa’ izeneko obran. Eta programa berean, gaur egungo ikuspegitik, Victoria Borisova-Ollas konpositoreak bere Angelusaren bertsioarekin liluratuko gaitu. Hain zuzen ere, Municheko Filarmonikak hiriaren 850. urteurrena zela eta estreinatu zuen obra hori.
Musikan aurkitzen dugun kontsolamendu hori opa nahi diogu Ukrainako herriari, eta gure irekierako programa Reinhold Glière-ren figuraren eskutik Ukrainako musika ohoratzera bideratuta dago, zeren eta Glière, ziur aski, Kiev-eko hiriak eman duen konpositorerik garrantzitsuena baita. Harparako kontzertu bikaina eskaintzen dugu Marie-Pierre Langlamet Berlingo Filarmonikako harpa jolearen eskutik, konpositoreak idatzi zituen hiru sinfonia bikainetatik bigarrena den sinfonia emanez.
Hastapeneko abonua (6 kontzertu)
Egitarauak: 2, 7, 10, 14, 16, 17
Era askotako 6 kontzertu biltzen ditu, berehalako gozamena bilatzen dutenak eta musika sinfonikoaren mundurako sarrera gisa balio dutenak.
Abonua nahierara – 6 (6 kontzertu)
Abonu honek malgutasun handiena eskaintzen du, neurrira egindako 6 kontzertu hautatzeko aukera ematen baitu
Abonua nahierara – 9 (9 kontzertu)
Abonu honek malgutasun handiena eskaintzen du, neurrira egindako 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen baitu. Auditoriumeko edozein eserlekutan erabil daiteke, A+ zonako eserlekuetan izan ezik.
Abono berrien salmenta
- Denboraldi osorako abonuak : Ekainaren 27tik aurrera
- Abonuak Nahierara, hastapeneko abonua eta Abonu tematikoa : Irailaren 12tik aurrera
- Webgunean www.bilbaorkestra.eus
- Euskaldunako txartel-leihatilak
2022-2023 DENBORALDI SINFONIKOA PREZIOAK
Abonu Arrunta
Abonu Osoa
- Kontzertuak17
- Zona A+ 356,15 €
- Zona A 327,59 €
- Zona B 259,08 €
- Zona B hegala* 233,92 €
- Zona C 131,24 €
- Zona C hegala* 118,83 €
Hastapen-abonua
- Kontzertuak6
- Zona A+ –
- Zona A 132,30 €
- Zona B 99,84 €
- Zona B hegala* 90,12 €
- Zona C 75,58 €
- Zona C hegala* 68,34 €
Abonua nahierara – 6
- Kontzertuak6
- Zona A+ –
- Zona A 139,02 €
- Zona B 104,94 €
- Zona B hegala* 94,62 €
- Zona C 79,20 €
- Zona C hegala* 71,52 €
Abonua nahierara – 9
- Kontzertuak9
- Zona A+ –
- Zona A207,18 €
- Zona B 157,41 €
- Zona B hegala* 142,02 €
- Zona C 118,80 €
- Zona C hegala* 107,28 €
Abonu tematikoa
- Kontzertuak4
- Zona A+ –
- Zona A 100,08 €
- Zona B 69,68 €
- Zona B hegala* 62,88 €
- Zona C 53,20 €
- Zona C hegala* 48,04 €
* Eserleku hauen ikuspena murritza da
Gazteak Abonua (30 urtearte)
Abonu Osoa
- Kontzertuak17
- Zona A+ 126,14 €
- Zona A 126,14 €
- Zona B 90,61 €
- Zona B hegala* 82,28 €
- Zona C 79,56 €
- Zona C hegala* 72,42 €
Hastapen-abonua
- Kontzertuak6
- Zona A+ –
- Zona A 47,04 €
- Zona B 35,04 €
- Zona B hegala* 31,80 €
- Zona C 25,44 €
- Zona C hegala* 23,22 €
Abonua nahierara – 6
- Kontzertuak 6
- Zona A+ –
- Zona A 49,44 €
- Zona B 35,94 €
- Zona B hegala* 32,64 €
- Zona C 27,00 €
- Zona C hegala* 24,60 €
Abonua nahierara – 9
- Kontzertuak 9
- Zona A+ –
- Zona A 74,25 €
- Zona B 54,00 €
- Zona B hegala*48,96 €
- Zona C 40,50 €
- Zona C hegala* 36,90 €
Abonu tematikoa
- Kontzertuak 4
- Zona A+ –
- Zona A 33,20 €
- Zona B 24,68 €
- Zona B hegala* 22,40 €
- Zona C 18,68 €
- Zona C hegala* 17,00 €
* Eserleku hauen ikuspena murritza da
Ganberako Denboraldia
Prezio Arrunta
Abonuak
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatuak 55,10 €
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatu Gabeak88,10 €
Sarrerak
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatuak10,85 €
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatu Gabeak10,85 €
Prezio Gazteak
Abonuak
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatuak 27,60 €
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatu Gabeak44,10 €
Sarrerak
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatuak 5,85 €
- Denboraldi Sinfonikoan Abonatu Gabeak5,85 €