Albisteak

5 Urr 2020
egitaraua

BOSen kontzertu sinfonikoen «eskuko egitarauak»

Gure eskuko egitarau tradizionalak eskura ematea eragotzi izana da COVID-19ak BOSen ohiko jardueran eta funtzionatzeko moduan eragin duen aldaketetako bat. Dokumentu hori oso tresna baliagarria zen Orkestrarentzat, gure abonatuekin komunikatzeko. Kontzertuaren egitarauarekin batera, honako hauek irakur zitezkeen bertan: egitarauari buruzko oharrak, zuzendariaren eta bakarlarien biografiak, Orkestraren osaera egitarau horretan, eta ikusleentzat interesgarri ikusten genuen bestelako … Jarraitu irakurtzen “BOSen kontzertu sinfonikoen «eskuko egitarauak»”

Leer más
30 Ira 2020

Erik Nielsenen mezua gure orkestrako ikus-entzuleei

Edukiera gehienez 600 eserlekura mugatuta duen denboraldi bereziaren hasiera dela-eta, gure zuzendari titular Erik Nielsenek mezua bidali nahi izan die gure kontzertuaz gozatzeko irrikaz dauden pertsona guztiei. Bi eratara egin du: bideo batekin eta gutun batekin. Hain zuzen ere, gure kontzertuetara lasaitasun osoz joateko arrazoiak azaldu nahi dizkie musikazale guztiei. Kontzertuetara bertaratzea espero dugu. Zain … Jarraitu irakurtzen “Erik Nielsenen mezua gure orkestrako ikus-entzuleei”

Leer más
17 Ira 2020

Abonamenduak eta sarrerak :
COVID-19ak eragindako aldaketei buruzko informazioa

Ezohiko garaiak bizi ditugu. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak erabat aldatu ditu ikuskizun publikoak. Egoera aldakorra bizi dugu, eta, gaur egun, osasun-agintariek erabaki dute gehienez 600 pertsona egon daitezkeela gure Denboraldi Sinfonikoan. Horrek salgai jar dezakegun sarrera kopurua baldintzatu eta erdira baino gutxiagora murrizten du. Erabaki horietara egokitzeko, BOSek hurrengo neurriak hartu ditu Denboraldi Sinfonikoarekin lotuta: Programen … Jarraitu irakurtzen “Abonamenduak eta sarrerak :
COVID-19ak eragindako aldaketei buruzko informazioa”

Leer más
7 Ira 2020

BOSen jarduera irailean

Irailean zehar, ohikoa den bezala, Bilbao Orkestra Sinfonikoak abuztuan hasi zuen udako jarduera bereziarekin jarraituko du. Orkestrak 4 emankizun izango ditu, guztiak Bizkaian. AZKUNA ZENTROArekin lankidetza BOSek eta AZKUNA ZENTROAk udako lankidetzan jarraitzen dute, “Musika Loturak”-en azken kontzertua eskainiz. Kontzertu horietan, BOSek kontzertu laburrak eskaintzen ditu, eta egitarauek hainbat garai eta estilotako obrak dituzte. Kontzertuen … Jarraitu irakurtzen “BOSen jarduera irailean”

Leer más
27 Uzt 2020

BOS-EN JARDUERA ABUZTUAN

Abuztuan zehar, Bilbao Orkestra Sinfonikoa berriro hasiko da «orkestra oso» gisa jotzen, eta ekainean martxan jarri zituen formatu txikiko kontzertuekin ere jarraituko du. BOSek 9 kontzertu emango ditu hastear dagoen abuztu honetan. Covid-19ak ekarritako geldialdiaren ondoren, BOSek joan den ekainean ekin zion berriz bere jarduerari: Arriaga Antzokian bi ganbera kontzertu eskaini zituen. Abuztuan, Bilboko Orkestra … Jarraitu irakurtzen “BOS-EN JARDUERA ABUZTUAN”

Leer más
15 Eka 2020

BOSek bi kontzertu emango ditu jendaurrean, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean

Konfinamenduaren ondoren, BOS jendaurrean arituko da berriz; hain zuzen, bi ganbera kontzertu emango ditu, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean. Bata, Jesús Guridiri eskainia eta bestea, berriz, Ludwig Van Beethoveni. COVID-19aren eraginez izandako konfinamendu luzean, BOSek lanean jarraitu du, eta jarraitzaileekin harremanetan jarraitu du, birtualki, sare sozialen bitartez. Orain, agertokira itzuliko gara, jendaurrean jotzera, Arriaga Antzokiak ekainerako antolatu … Jarraitu irakurtzen “BOSek bi kontzertu emango ditu jendaurrean, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean”

Leer más