Albisteak

21 Abe 2023

Bueltan da Kontzertu Aurreko Musika: J.C. Arriaga kontserbatorioko ikasleak gure denboraldian

Bueltan da J.C. Arriaga Kontserbatorioaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko lankidetza-proiektua. Gerturatzen direnek aukera izango dute gure denboraldi sinfonikoko bost kontzertutan Arriaga Kontserbatorioko ikasleek osatutako taldeen emanaldiez gozatzeko. Kontzertu Aurreko Musika izenarekin, kontzertu horiek Euskalduna Jauregiko “Foyer Botaduran” egingo dira. Bertan, ikasleek musika jotzeko leku bat izango dute, baita entzule talde baten aurrean jotzeko aukera … Jarraitu irakurtzen “Bueltan da Kontzertu Aurreko Musika: J.C. Arriaga kontserbatorioko ikasleak gure denboraldian”

Leer más
15 Abe 2023

Musikarik onena oparitzeak ondo jotzen du belarrira, ezta?

Gabonetan oparitu BOSen neurrirako abonuak, eta musikarik onenaz gozatzeko atea magikoa irekiko duzu. “Nahieran 6” edo “Nahieran 9” abonuetako bat aukera dezakezu, eta urtarriletik aurrera eskainiko diren 2023-2024 denboraldiko kontzertuen artean (8. programatik 17. programara) nahi dituzunak aukeratu. Beraz, badakizu, 25,32 euro (abonu gaztea) eta 76,58 eurotatik hasita (abonu normala), zure oparia jasoko duen horrek BOSen erritmora … Jarraitu irakurtzen “Musikarik onena oparitzeak ondo jotzen du belarrira, ezta?”

Leer más
30 Aza 2023

Zure iritzia funtsezkoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) hobetzeko

Bilbao Orkestra Sinfonikoan hausnarketa estrategikorako prozesu bat martxan jarri dugu datozen 2024-2030 urteetan gure jarduna gidatuko duten erronkak zehazteko. Horretarako, gure kontzertuetara joaten den publikoaren laguntza izan nahi dugu, baita Bizkaiko herritar guztiena ere. Helburua Bilbao Orkestra Sinfonikoari  buruz duzuen iritzia ezagutzea da, egungo ikuspegitik, baina arreta berezia jarriz datozen urteetan: zer mantendu  behar dugun, zer hobetu, … Horretarako, inkesta bat prestatu dugu … Jarraitu irakurtzen “Zure iritzia funtsezkoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) hobetzeko”

Leer más
29 Aza 2023

Musikahazi 2023-2024

Hemen da, beste urte batez, Musikahaziren 36. edizioa: BOSek antolatzen dituen jarduera didaktiko eta gizarte-inklusiorako jarduera guztiak biltzen dituen programa. Urtero bezala, Musikahazik jarduera esklusibo eta inklusiboak eskaintzen ditu: kontzertuak familian, kontzertu didaktikoak, haurrentzako tailerrak, musika- eta gizarte-tailerrak, entsegu orokorretarako bisitak eta beste hainbat jarduera. Horren bidez, zaren modukoa zarela, gustukoen duzun erara gozatu ahalko duzu musikaz. … Jarraitu irakurtzen “Musikahazi 2023-2024”

Leer más
22 Aza 2023
Andrzej Gaszek

Agur maitagarria

Andrzej Gaszekek, biola ataleko kidea, erretiroa hartu du 37 urtez BOSen parte izan ondoren. Zorterik onena opa diogu hasi berri duen etapa honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diogu urte guzti hauetan egindako lana, izan ere, eskaintzeko zuen onena eman baitigu Orkestra hazten laguntzeko.

Leer más
6 Aza 2023

Aldaketa denboraldi sinfonikoko 15. programan

BOSetik gure denboraldi sinfonikoaren 15. programak jasan duen aldaketa baten berri eman nahi dizugu; izan ere, 2024ko apirilaren 25ean eta 26an, M. Ravelen Ezkerreko eskuarentzako kontzertua antzeztu beharrean, C. Saint-Saëns-en Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Fa maiorrean, 103. op. “Egiptoarra”, interpretatuko da. Barkamena eskatzen dizugu aldaketa horrek eragin diezazkizukeen eragozpenengatik, eta Erik Nielsenek orkestraren zuzendari … Jarraitu irakurtzen “Aldaketa denboraldi sinfonikoko 15. programan”

Leer más