Albisteak

16 Mai 2017

Bakarlari aldaketa, BOSbaroque programan

Osasun arazoak direla-eta, Iestyn Davies kontratenorrak ezingo du gure programa barrokoan parte hartu, maiatzaren 18an (osteguna) eta 19an (ostirala). Iestyn Davies kontratenorra ondoezik dago, eta, ondorioz, ezingo du parte hartu BOSek barrokoarekin duen hitzorduan. Aipatutako ekimen horretan, hala musika instrumentala nola Händel operaren eszena bikain batzuk entzungo ditugu. Vivica Genaux izango da haren ordezkoa. Ipar … Jarraitu irakurtzen “Bakarlari aldaketa, BOSbaroque programan”

Leer más
3 Mai 2017

BOSEK IGOR STRAVINSKYREN “OBRA GALDUA” INTERPRETATUKO DU ASTE HONETAN

Maisu errusiarrak 1908an idatzitako ‘Hileta-kantua’ orkestra-konposizioa interpretatuko du BOSek. Obra Errusiako Iraultzaren garaian galdu zen, eta 2015ean aurkitu zuten San Petersburgoko kontserbatorioan. Ostegun eta ostiralean, gure Denboraldi Sinfonikoaren 15. egitarauaren barruan, BOSek “Hileta-kantua” interpretatuko du. Igor Stravinsky (Oranienbaum, Errusia, 1882-New York, 1971) konpositore errusiarrak 1908an idatzitako obra da; behin bakarrik interpretatu zen, 1909an, San Petersburgon. … Jarraitu irakurtzen “BOSEK IGOR STRAVINSKYREN “OBRA GALDUA” INTERPRETATUKO DU ASTE HONETAN”

Leer más
2 Mai 2017

Erik Nielsenek 3 urtez berritu du BOSen zuzendari titularra izateko kontratua

Erik Nielsen estatubatuarrak Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin duen konpromisoa berritu du beste hiru denboraldirako, eta, beraz, 2021eko abuztura arte luzatu du bere kontratua. Nielsen 2015eko irailean hasi zen orkestran, 2018. urtera arte sinatutako lehenengo kontratuarekin. Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioaren Patronatuak, Nielsen zuzendari titular izendatzeko, kontuan izan zituen, garai hartan, bai maisuaren “errendimendu bikaina”, … Jarraitu irakurtzen “Erik Nielsenek 3 urtez berritu du BOSen zuzendari titularra izateko kontratua”

Leer más
2 Mai 2017

BOSen 2017-2018 Denboraldiaren aurkezpena

Apirilaren 24an, BOSen 2017-2018 denboraldi berria aurkezteko prentsaurrekoa egin zen Euskalduna Jauregian. Bertan izan ziren Ibon Arambarri, BOSen zuzendari nagusia; Erik Nielsen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria, eta Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa. Prentsaurrekoaren bideoa (zuzenean eman zen, gure online kanalen bitartez): “Somos tu orquesta. Zure orkestra gara” lelopean, denboraldi zirraragarria aurkeztu zen. Frantziako eta Euskal … Jarraitu irakurtzen “BOSen 2017-2018 Denboraldiaren aurkezpena”

Leer más
5 Api 2017

BOSLARIAK IV PROGRAMAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Larunbat honetan, apirilaren 8an, egingo da musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren laugarren edizioko amaierako kontzertua. Kale Nagusiko BBK Aretoan, BOSek musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren laugarren edizioaren barruan trebatu diren ganberako taldeak aurkeztuko ditu bi kontzertutan (12:30etan eta 18:30etan). 12:30tako kontzertuan antzeztuko diren obrak honako … Jarraitu irakurtzen “BOSLARIAK IV PROGRAMAREN AMAIERAKO KONTZERTUA”

Leer más
28 Ots 2017

STRADIVARIUS BATEN SOINUA IZANGO DUGU BOSEKIN BATERA, MUSIKA-MÚSICA PROGRAMAN

BOSek Musika-Música 2017 jaialdian eskainiko dituen kontzertuetan, II biolinen ataleko lehenengo atrilean izango da noizbehinka gurean gonbidatu gisa izaten dugun musikari bat: Vicente Cuevas. Baina oraingoan, BOSera egindako bisitak oso balio berezia dauka: BOSeko gainerako kideekin batera, Mahler eta Dvorák interpretatuko ditu, eskuetan harribitxi mitiko bat duela: 1691ko Antonio Stradivari “Auer” biolina. Instrumentua Roger eta … Jarraitu irakurtzen “STRADIVARIUS BATEN SOINUA IZANGO DUGU BOSEKIN BATERA, MUSIKA-MÚSICA PROGRAMAN”

Leer más