Albisteak

24 Urr 2013

BOS ETA MUSIKENE ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA

BOSek bere kontzertuetako batzuetan parte hartzeko aukera ematen die Musikeneko ikasleei, bai instrumentista gisa, bai zuzendari gisa, entseguetan zein jarduera pedagogikoetan.
 
Ibon Aranbarri BOSeren Zuzendari orokorra eta Patricio Goialde Musikeneren (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) kudeatzaile akademikoak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute gaur goizean.
Hitzarmenak, hasieran, 4 urteko iraupena dauka, eta bere helburua da BOSen ateak irekitzea Musikeneko ikasleei, praktikak egin ditzaten eta BOSek bere programazioaren barruan antolatzen dituen jardueretan parte hartu dezaten.
Modu horretan, Musikeneko azken ikasturteetako ikasleei orkestra sinfoniko baten barruan lan egitearen benetako esperientzia bizi ahal izango dute, eta horrek ezagutza praktikoa emango die aukeratu duten jarduera profesionala garatzeko orduan, halakorik ezin baita eskoletan jaso.
Gainera, hitzarmena bera erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da. Bi erakunde, bakoitza instituzio jakin baten menpekoa, eta egoitzak ere lurralde banatan dituztela, helburu bakarrarekin ari dira lankidetzan: gure herrialdean trebatzen diren musikari berrien prestakuntza hobetzea.
Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasleek BOSen jarduera hauetan hartu ahal izango dute parte:
a)     Musikeneko ikasleek instrumentista gisa jardungo dute BOSen abonuko kontzertuetan. Ikasleen aukeraketa Musikenen egingo da, hautagai guztiek ezagutuko duten prozedura publikoaren bitartez; modu horretan, interesdun guztien lehia librea bermatuta egongo da.
b)     Musikeneko Zuzendaritzako azken ikasturteetako ikasleek BOSek antolatutako “Kontzertu Pedagogikoak” ekimeneko kontzertuetako batzuk zuzenduko dituzte, eta beste zenbait lan ere egin ahal izango dituzte; esate baterako, BOSen maisu titularraren edo maisu gonbidatuen laguntzaile gisa aritu denboraldiko zenbait egitarautan. BOSek eta Musikenek erabakiko dituzte kontzertu-kopurua eta datak, bien adostasunez.
c)     Musikeneko Zuzendaritzako ikasleek hiru entsegu-egun egin ahal izango dituzte denboraldi bakoitzeko, BOSen orkestrako plantillarekin. Jarduera hori Musikeneko Orkestra Zuzendaritzaren irakasle titularrak koordinatuko du, BOSen zuzendaritzarekin bat etorriz.
d)     Musikeneko Pedagogia Saileko ikasleek BOSek antolatutako “Tailer Pedagogikoak” ekimenean hartuko dute parte, tailer horien arduradunarekin lankidetzan.
Ikasleen partaidetza izango duten BOSen Denboraldiko kontzertuak eta obra zehatzak, bai eta zein atriletan arituko diren ere, definituta daude jada. Egiaztatu daitekeenez, obra guztiak apartekotzat har daitezke, eta musikari profesionaletako askok urteak behar izaten dituzte bertan parte hartu ahal izateko:
 

BOSen Denboraldia 4.

Azaroak 14 eta 15
 
S. Prokofiev: 5. sinfonia, op. 100
 
Tchetuev, pianoa
Günter Neuhold, zuzendaria
 
Entseguak: azaroak 11, 12, 13 eta 14
 
Musikeneko ikasleak:
Klarinete 1
Perkusionista 1 edo 2
Biolin I 1
Biolin II 1
Biolontxelo 1
 
 

BOSen Denboraldia 6.

Abenduak 12 eta 13
 
G. Mahler: 5. sinfonia
 
Ana María Valderrama, biolina
Michel Tabachnik, zuzendaria
 
Entseguak: abenduak 9, 10, 11 eta 12
 
Musikeneko ikasleak:
Txirula 1
Tronpa 1
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
 
 

AMAKen ezohiko kontzertua

Abenduak 30
 
G. Verdi: Requiem
 
Carmen Solis, sopranoa;         Mª Luisa Corbacho, mezzosopranoa;
Andeka Gorrotxategui, tenorra;           Ruben Amoretti, baxua
 
Donostiako Orfeoia (J.A. Sainz Alfaro)
Oliver Díaz, zuzendaria
 
Entseguak: abenduak 27, 28 eta 30
 
Musikeneko ikasleak:
Tronpeta 1
 
 

BOSen Denboraldia 12.

Martxoak 27 eta 28
 
D. Shostakovich: 5. sinfonia, op.47
 
Alberto Urretxo, tronboia
Chi-YongChung, zuzendaria
 
Entseguak: martxoak 24, 25, 26 eta 27
 
Musikeneko ikasleak:
Perkusionista 1
 
 

BOSen Denboraldia 13.

Apirilak 3 eta 4
 
H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa, op. 14
 
Soo Jung Ann, pianoa
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
 
Entseguak: martxoak 31 eta apirilak 1, 2 eta 3
 
Musikeneko ikasleak:
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
Fagot 1
Tuba 1
Harpa 1
 
 
 

BOSen Denboraldia 16.

Maiatzak 15 eta 16
 
G. Mahler: Lurraren abestia
 
Lilli Paasikivi, mezzosopranoa
Michael Weinius, tenorra
Günter Neuhold, zuzendaria
 
Entseguak: maiatzak 12, 13, 14 eta 15
 
Musikeneko ikasleak:
Harpa 1
 
 
 

Leer más
7 Urr 2013

Gurrelieder Diskoa

Historiaren parte den diskoa

Gure 90. urteurrena ospatzeko kontzertuaren aurkezpenean promesa izandakoa errealitate bihurtu da orain, izan ere, Arnold Schönbergen Gurre-Lieder lan bikaina estreinakoz interpretatu genueneko kontzertua argitaratu dute.
Kontzertu hau zuzenean eta Bilboko ikus-entzuleen aurrean egin zen, hain berezia zitzaigun abagune batean. Eta, orain, kontzertu hori Bella Musica alemaniar disko-etxeak bere zigilu Thorofon-en argitaratu duela ikusi du BOSek.
Guretzat berebiziko garrantzia duen zerbait da hori.Orain dela urte eta erdi hura interpretatu genuenean ere garrantzia izan zuen (Euskadin estreinatzen zen, Vienan jo eta mende bat geroago), eta Günter Neuholdekin egin genuen, gure zuzendari artistiko eta titularrarekin; ez dezagun ahantzi, gainera, zuzendari austriarra dela bera.
Baina, orain, ezohiko gertakari horrek gertakari iragankorra izateari utzi dio eta denboran iraungo duen proiektu bihurtu da, balio berezia duen proiektua.Disko honi esker, mundu mailan egiten den "orkestrazio murriztuko" Steine-n bertsioaren lehen grabazioa sartu dugu merkatu diskografikoan (hau da, 99 musikariz, abesbatzako 166 abeslariz eta 6 abeslari bakarlariz osatutako orkestra).  Eta, gainera, badu beste balio erantsi bat ere:zuzeneko grabazioa dela, horrek dakarren magia eta zailtasun ororekin; 2012ko martxoaren 8an eta 9an egin zen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90. urteurrenaren kontzertu-ospakizunean.
BOSen gogo biziaren eta lankidetzaren ondorioz sortutako diskoa da hau, bai eta kontzertu haietan parte hartu zuten abesbatzei eta esku hartu zuten bakarlariei esker ere.Baina, batez ere, gure zuzendari Günter Neuholden ahalegin eta bultzadaren ondorioa da.Proiektua aurrera ateratzeko erakutsi zuen konpromisoak errealitate bihurtu du ametsa.
Lan hau, BOSen diskografiarekin bat egiteaz gainera, euskal konpositoreen musikari eskainita ez dagoen gure lehen diskoa da.Orain arte, gure diskoek Jesús de Guridiren, Pablo Sarasateren, Jesús Aranbarriren edota gure Fundazioari izena ematen dion konpositore bilbotar Juan Crisóstomo de Arriagaren musika eskaintzen zuten.Hemendik aurrera, berriz, merkataritza-grabazio bat dugu, hain zuzen ere, Orkestra eroso sentitzen den musika esparru batean: sinfonismo handian, alegia.
Comprar el disco
 
 

Leer más
1 Urr 2013

MUSIKA HURBILETIK

VI. zikloa: Soinu-ibilbideak. Musikarekin bidaiatzea
Irakaslea: Mercedes Albaina
 
Bidaiatzen dugunean, bisitatzen ditugun paisaiei edo hiriei begiratzen diegu eta argazkiak egiten ditugu.
 
Hitzaldi-ziklo honetan, ibilbidea egingo dugu hainbat herrialdetako musiketatik, aditasunez entzutea soinu-begirada bihurtu dadin.

Leer más
17 Ira 2013

Lang Langen errezitaldirako sarrerak agortuta daude

BOSek urriaren 1erako antolatutako ezohiko errezitaldiak “Ez dago sarrerarik” kartela eseki du txarteldegietan irailaren 16az geroztik. Lang Lang piano-jotzaile txinatarraren errezitaldia ezohikoa eta abonutik kanpokoa da. Errezitaldiak bat egiten du artistak BOSen denboraldian egindako aurreko agerpenaren hamargarren urteurrenarekin. Orduan, etorkizun bikaineko bakarlari gaztea zen, eta Rachmaninoven Hirugarrena lan ahaztezina interpretatu zuen. Orain, berriro izango da … Jarraitu irakurtzen “Lang Langen errezitaldirako sarrerak agortuta daude”

Leer más
5 Eka 2013

ESKERRIK ASKO, HIRU MUSIKARI MAITERI

Kontzertu hauek abonamenduko azken kontzertuak dira, eta, bertan, gure orkestrako hiru biolin-jotzaile historikok parte hartuko dute. Emakumezko bi irakaslek eta gizonezko irakasle batek erretiratzeko adina izango dute denboraldiaren amaieran, eta, beraz, erabil bitez lerrook gure agur beroa emateko.

Leer más