Albisteak

10 Abe 2012

BOSek KULTURA BONUA kanpainarekin bat egin du berriro

Beste urte batez, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bat egin du Eusko Jaurlaritzak sustatutako KULTURA BONUA kanpainarekin. Gogorarazi nahi dugu, ekimen honen bitartez, KULTURA BONUA eskuratu daitekeela (ikusi baldintzak) 25 euroren truke; horri esker, 40 euroko gastua egin daiteke. Bonuarekin, BOSen kontzertuetarako sarrerak erosi ahal izango dira. Bonua 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean egongo … Jarraitu irakurtzen “BOSek KULTURA BONUA kanpainarekin bat egin du berriro”

Leer más
25 Aza 2012

BOS-EK ATHLETICEN HIMNOA JOKO DU SAN MAMES FUTBOL ZELAIAN, BERE 90. URTEURRENA OSPATZEKO

Azaroaren 25ean arratsaldeko 17:00etan, Athletic Club eta Deportivo de la Coruña taldeek jokatuko duten partiduaren hasieran, hain zuzen, Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Bizkaiko 60 abeslari lagun, Athleticen himnoa joko du. Horrez gainera, kontzertu laburra emango du atsedenaldian; besteak beste, «Ospe martxa eta 1. zirkunstantzia» joko du. Ekitaldi hori BOSen 90. urteurrena (1922-2012) ospatzeko programaren barruan dago.

Leer más
1 Aza 2012

Haurtxoentzako kontzertuak

Azken bi denboraldietan lortutako arrakastaren ondoren, MUSICALMENTE konpainia portugaldarra, Paulo Lameirok zuzenduta, berriro itzuliko da gure Kontzertuak Familian ekimenera, Haurtxoentzako Kontzertuak txalotuekin.
Haurtxoen, beraien familien eta artisten arteko konplizitate-esperientzia ahaztezina. Bertan, soinuek eta isiltasunek den-denak harrituko dituzte.
Kontzertuak 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoei daude zuzenduta; senideak lagunduta etor daitezke, baina, gehienez ere, 3 pertsona haurtxo bakoitzeko.
SARREREN SALMENTA
Euskaldunako leihatila: 17:00etatik 20:00etara
Prezioa: 7€ orokorra – 6€ (BOSen abonatuak)

Leer más
22 Urr 2012

BOSEK LAU KONTZERTU DIDAKTIKO ESKAINIKO DITU BIZKAIAN

Orkestra Lurralde Historiko osora hurbilarazteko filosofiari eutsiz, BOSek, urriaren amaiera aldera, bira bat egingo du Bizkaiko lau udalerritatik, "Moldava – Musikak ibai handi baten ibilbidetik eramango gaitu" kontzertu didaktikoa interpretatuz
 
 

Leer más
17 Urr 2012

BOSEN 2012-2013KO DENBORALDIAREN IREKIERA KONTZERTUA

BOSek, aste honetan, 2012-2013ko denboraldi sinfonikoa abiaraziko du. Aurtengo denboraldiari "bikaina" adjektiboa jarri nahi izan diogu. Bikaina, gure 90. urteurrena ospatzen jarraitzen dugulako, eta bikaina, denboraldi bakana eta apartekoa eskaini nahi diogulako gure publikoari.

Leer más