INSTRUMENTISTAK HAUTATZEKO DEIALDI PUBLIKOA. Behin betiko zerrenda
Behin betiko zerrenda
Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda
Zer nahi dugu?
Entzumena adi daukagula, musikarekin musikaz kanpoko kontzeptuak eta elementuak adierazteko era desberdinak jasotzea.
Entzute aktiboa ahalbidetzea, musika-adierazpen desberdinak era atseginean bizitzeko bitarteko gisa.
Musika-diskurtsoaren elementu bereizgarritzat hartzea giza faktorea eta musika-estetikaren bilakaera historian zehar, Arte Ederren Museoaren lanen proiekzioak ilustratuz.
Nori dago zuzenduta?
Musika zaletasuna duen eta zaletzeko interesa duen edozeini. Ez da behar prestakuntza berezirik.
Musikaren mundua hobeto ezagutu eta mundu horretaz gehiago gozatu nahi izatea baino ez da behar.
Nola antolatzen sa Zikola?
6 saio, urriaren 27an, azaroaren 3, 10 eta 17an eta abenduaren 1 eta 15an (asteazkenak) Mercedes Albaina adituaren eskutik.
Ordutegia: 19:15etik 20:30era.
Lekua: Bilboko Arte Eder Museoko auditorioa.
Gonbidapena BOSen entsegu orokorretara.
Inskripzioa
Urriaren 11tik (asteazkena) aurrera.
6 saioen prezioa:
40 €: BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Eder Museoaren lagunak.
60 €: publikoa orokorrean.
Plaza-kopurua bete arte.
Informazio gehiago eta inskripzioa
En las oficinas de la BOSen bulegoak
T.: 94 403 52 05
Palacio Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea 4
Ordutegia/Horario 9:00 – 14:00 BOSen eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetza
Euskalduna Jauregia handitzeko lanak direla-eta, datozen hilabeteetan zenbait aldaketa izango dira aparkalekuko sarbideetan eta txartel-leihatiletan. Aldaketa horiek eragina izan dezakete BOSeko kontzertuetara doazenengan: Irailaren 19tik aurrera, itxita egongo da -1 solairuko aparkalekuko oinezkoen sarbidea (aparkalekuko sarbide zuzena txartel-leihatilara eta kafetegira). Jauregiaren aurrealdeko zabaldegira ematen duten oinezkoen beste bi sarbideak erabili beharko dira. Irailaren 19tik urriaren … Jarraitu irakurtzen “Aldaketak Euskalduna Jauregiko zerbitzuetan, jauregia handitzeko lanek eraginda”
Urriaren 14an bukatzen da, BOSek deitutako lanpostuen entzunaldietara aurkezteko epea. Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuak hauexek dira: Perkusioko bakarlaria/ Timbalko bakarlariaren laguntzailea, eta Bigarren biolinetako bakarlaria. Informazio guztia hemen eskura dezakezu:info
José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du BOSeko abonu-denboraldiko kontzertu hauetan, Michael Schaderen ordez; izan ere, azken hori ezin izango da aritu, osasun arazoak direla-eta.