Albisteak

24 Urr 2023

BOSlaris itzuli da, eta badoaz 10

Beste denboraldi batez, BOSen formakuntza programa aitzindaria itzuli da, musikari amateurrentzako ganbera musikaren hastapen, praktika eta hobekuntzari buruzkoa. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren helburua, BOSlarisen bitartez, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa haustea da, eszena profesionala ez den gizarteko beste esparru batzuetan musikaren praktika sustatuz, BOSeko irakasleen eta zaletuen arteko loturak ezarriz. Informazio gehiago eta izen-emateak

Leer más
6 Urr 2023

BOSen bi programa emango ditu ETBk urrian

Urrian, BOSen denboraldi sinfonikoko bi programa emango ditu ETBk. Larunbatean, urriaren 7an, goizeko 11:00etan, ETB2 katean emango dute 2022ko ekainaren 9an grabatutako kontzertua. Achúcarro eta erakusketa bateko koadroak Giancarlo Guerrero, zuzendaria Joaquín Achúcarro, pianoa AUGUSTA HOLMÈS Andromède, Poema sinfonikoa CÉSAR FRANCK Bariazio sinfonikoak piano eta orkestrarako Joaquín Achúcarro, pianoa MODEST MUSSORGSKY / MAURICE RAVEL Erakusketa … Jarraitu irakurtzen “BOSen bi programa emango ditu ETBk urrian”

Leer más
26 Ira 2023

Félix Ayo biolinista hil da

Bilbao Orkestra Sinfonikoak atsekabe handiz jaso du Félix Ayo euskal biolinista handiaren heriotzaren albistea. Sestaon, 1933ko uztailaren 1ean jaiotako biolinista instrumentu horren munduko bakarlari handienetako bat izan zen hainbat mendetan zehar. BOSek eta Félix Ayok harreman sendoa eta iraunkorra izan dute, 60 urte iraun duena. Musikariak 1949an, hamasei urte zituela, BOSekin debutatu zuenean hasi zen … Jarraitu irakurtzen “Félix Ayo biolinista hil da”

Leer más
19 Ira 2023

Dagoeneko salgai daude 2023-2024 denboraldiko sarrerak

Irailaren 11z geroztik salgai daude 2023-2024 denboraldiko sarrerak, bai irailaren 28an hasiko den denboraldi sinfonikorako, bai ganbera-denboraldirako; azken horri dagokionez, urriaren 16an eskainiko da lehenengo ganbera-kontzertua. Gogoratu Yuja Wangek 2024ko ekainaren 2an eskainiko duen abonutik kanpoko emanaldi berezirako sarrerak eskuragarri daudela oraindik. Kasu guztietan, sarrerak gure webgunean edo Euskalduna Jauregiko leihatiletan eros daitezke. Gure denboraldiko … Jarraitu irakurtzen “Dagoeneko salgai daude 2023-2024 denboraldiko sarrerak”

Leer más
11 Ira 2023

Bueltan dira kontzertu aurreko hitzaldiak

BOSek kontzertu aurreko hitzaldiak berreskuratu ditu, eta 2023-2024 denboraldian honako egutegi honen arabera eskainiko dira: Egitaraua Eguna Ordua Tokia 2. egitaraua 2023/10/05 18:00 Euskalduna. 5A aretoa 3. egitaraua 2023/10/20 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza 7. egitaraua 2023/12/21 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza 11. egitaraua 2024/03/07 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza 12. egitaraua 2024/03/21 18:00 Euskalduna. 5H … Jarraitu irakurtzen “Bueltan dira kontzertu aurreko hitzaldiak”

Leer más
29 Eka 2023

Aukeratu zure abonua

Dagoeneko salgai daude BOSen Denboraldi Sinfonikorako 5 abonu-motak. Aukeratu ezazu hobekien datorkizuna eta zatoz prestatu dugun denboraldi zoragarriaz gozatzera. Abonu-motak Denboraldi osorako abonua Denboraldirako 17 kontzertuak ikusteko aukera ematen du, ezertxo ere gal ez dezazun. Neurrira egindako abonuak Denboraldi osoan zehar eskainiko diren 6 edo 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen du. Hastapeneko abonua 2., 3., … Jarraitu irakurtzen “Aukeratu zure abonua”

Leer más