Albisteak

17 Mar 2023

Maitasunez betetako agurra

Ostiral honetan, martxoaren 17an, Tafallan eskainiko dugun kontzertuan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak gonbidatuta, Freyr Sigurjonsson flauta solistak eta Malcolm Wright kontrafagotak erretiroa hartuko dute, 40 urtez BOSen parte izan ostean. Zorterik onena opa diegu hasi berri duten etapa berri honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu lau hamarkada hauetan egindako lana, barruan zuten onena eman baitute orkestra hazten … Jarraitu irakurtzen “Maitasunez betetako agurra”

Leer más
2 Mar 2023

Musika-Músican ia 120 urteko historia duen partitura bat darabilgu

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren partitura-artxiboan zenbait altxor txiki daude, BOSen historia biltzen dutenak, eta, sarritan, baita askoz gehiago ere. Altxor horietako bat da Felix Mendelssohn konpositorearen Uda gau bateko ametsa (Ein Sommernachtstraum), eta Musika-Música 2023 jaialdiaren hasierako kontzertuan interpretatuko dugu. Kontzertu hori ostiral honetan izango da, martxoaren 3an, 19:00etan. Obra horren partitura Breitkopf & Härtel argitaletxeak … Jarraitu irakurtzen “Musika-Músican ia 120 urteko historia duen partitura bat darabilgu”

Leer más
13 Ots 2023

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 100 URTE

BOSek ehun urte bete zituen 2022ko martxoaren 8an. Bizkaia osoan efemeride garrantzitsu hori ospatzeko, BOSek hainbat ekintza antolatu ditu urte osoan zehar. Sortu ginen gizartearekin, gure gizartearekin, batera ospatu nahi izan ditugu gure historiaren lehen ehun urte horiek. Aurten egindako jarduera guztien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: «Mendeurrenaren kontzertua» Erakusketa ibiltaria “100 urte musika … Jarraitu irakurtzen “BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 100 URTE”

Leer más
9 Ots 2023

Musika-Música 2023. Notak & Letrak

Hasieratik egin dugun moduan, BOSek Musika-Música jaialdiaren 2023ko edizioan parte hartuko du, martxoaren 3tik 5era bitartean. Musika klasikoaren jaialdi handi honen hogeita bigarren edizioak “bi kode uztartzen ditu elkarrekin, bi kode giza- komunikazioan nabarmendu direnak euren unibertsaltasun eta irismenagatik: letrak eta notak, zernahi esanahi -kontzeptu, sinesmen, sentimendu, ideia estetiko…- eta abarren irudikapen grafiko direnak”. Martxoaren … Jarraitu irakurtzen “Musika-Música 2023. Notak & Letrak”

Leer más
1 Ots 2023

BOSen musikari berriak

Pozarren adierazten dizuegu 2022-2023 denboraldiaren 10. egitarau honetan BOSen lau musikari berri izango ditugula: Juan Cuenca, biola Jaime Puerta, biolontxelo bakarlariaren laguntzailea Xabier Lijó, oboea/ korno ingelesa José Benavent, tronboi baxua Energia berria ekarriko diote gure orkestrari. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.

Leer más
13 Urt 2023

BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du

Gaur, urtarrilaren 13an, Sabino Arana Fundazioak jakinarazi du nortzuk izango diren Sabino Arana Sariak 2022 jasotzeko hautatu dituzten pertsonak eta erakundeak. Sarituen artean dago Bilbao Orkestra Sinfonikoa, orkestraren mendeurrenaren urtean hain zuzen ere. Oso harro gaude sari hau jaso izanaz eta hautatuak izan diren pertsona eta erakunde garrantzitsuekin sari hori partekatzeaz: ‘Irulegiko Eskua’ aurkitu zuen … Jarraitu irakurtzen “BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du”

Leer más