Albisteak

30 Aza 2022

Orkestraren argazki berriak

Jadanik eskuragarri dituzu BOSen argazki berriak. Argazkiok BOSen egoitzaren inguruan egin ziren, eta Orkestra bere mendeurrenean hilezkortzen dute. Argazkien atzealdeak mendeurrenaren horma-irudia, Bilbao Itsasmuseum (zeinaren laguntza eskertzen baitugu) eta Euskalduna Jauregia bera izan dira. Azken hori Orkestraren egoitza da, hain zuzen ere. Argazki-saioek ikusmin handia sortu zuten hirian. Jende begiluzea eta zaletua ere hurbildu zen … Jarraitu irakurtzen “Orkestraren argazki berriak”

Leer más
30 Aza 2022

Bilboko Udalak «Hiriko Enbaxadore» izendatu du BOS

Gaurkoan oso harro eta esker oneko sentitzen gara. Bilboko Udalak, BOSen patronatuko kideak, «Hiriko Enbaxadore» izendatu gaitu. Gure mendeurrenaren urtean, ez diogu albiste onak jasotzeari uzten. Eskerrik asko! Hauxe adierazi du Bilboko Udalak: Juan Mari Aburto Alkateak ezagutzera eman ditu “Bilboko 2022ko Ospetsuak”: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez. Gainera, Hiriaren 2022ko … Jarraitu irakurtzen “Bilboko Udalak «Hiriko Enbaxadore» izendatu du BOS”

Leer más
24 Aza 2022

Bueltan dira Boslariak, ez dituzu galduko, ezta?

BOSek BOSlarien IX. edizioa antolatu du, ganbera-musika egiten hasteko, praktikatzeko eta hobetzeko prestakuntza-programa bat, musikari amateurrei zuzendutakoa. Programa horren bidez, agertokiaren eta publikoaren arteko arrakala gainditu nahi dugu, musika profesionalaz haratago gizartearen beste esparru batzuetan ere musika egitea sustatzeko. Horretarako BOSen irakasleekin eta zaletuekin loturak ezarriko dira. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko

Leer más
21 Aza 2022

Zorion-agurra Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrari

Guk ere bat egin nahi dugu Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrak jaso dituen ondo merezitako zorion-adierazpenekin; izan ere, Grammy Latino saria lortu du moldaketa onenaren kategorian, «El plan maestro» abestian egindako lanagatik. Urteetan zehar, ohikoa izan da Fernando Velázquez Orkestraren podiumean ikustea. Gure “Kontzertu didaktikoen” baitan, Zipi eta Zape filmerako idatzi zuen soinu-bandaren interpretaziotik hasita, elkarrekin … Jarraitu irakurtzen “Zorion-agurra Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrari”

Leer más
21 Aza 2022

«100 urte musika egiten», BOSen komikia

BOSek «100 urte musika egiten» komikia aurkezten dizue. Aurten, gure mendeurrenaren zabalkunde publiko handiagoa lortzeko asmoz garatu ditugun proiektuetako bat da, Olabeagako horma-irudiarekin eta Bizkaia zeharkatu duen erakusketa ibiltariarekin batera. Kike Infame marrazkigileak sortu du komikia, eta bertan alegiazko batuta batek BOSen historia kontatuko digu. Batuta hori 1922an eman zioten BOSeko lehen zuzendariari, Armand Marsicki, … Jarraitu irakurtzen “«100 urte musika egiten», BOSen komikia”

Leer más
11 Aza 2022

Jada kontsulta daiteke BOSen Jerzy Semkow funtsa

Colette Semkow Braseyk, Jerzy Semkow poloniar-frantziar zuzendari ospetsuaren alargunak, bere senarraren musika funtsa dohaintzan eman zion Bilboko Orkestra Sinfonikoari, izan ere, zuzendariak eta orkestrak 12 urte baino gehiagoko (1994-2007) lankidetza harreman estua izan zuten. BOSentzat ohore eta erantzukizun handia da maisu ospetsu eta maitatu honen funtsa kontserbatzeko ardura izatea. Ondare aberats eta esanguratsu hau jasotzean, … Jarraitu irakurtzen “Jada kontsulta daiteke BOSen Jerzy Semkow funtsa”

Leer más