Albisteak

2 Mai 2013

BOS- 2013-2014 Denboraldia

Hitzak amaitzen diren lekua

Goetheri egokitzen zaion esaldia ezaguna da: “Hitzak amaitzen diren lekuan, musika hasten da”. Pentsamendu hori izan daiteke, beharbada, soinu-hizkuntzaren atributu antzemanezin eta garrantzi handikoa ondoen definitzen duena, eta hori bera da hemen aurkezten dizuegun Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2013-2014 denboraldiaren ideia egituratzailea.
Hain zuzen ere, kontzeptu hori presente dago urte honetako gure abonu tematikoa osatzen duten lau kontzertuetan: “Hitzak baino harago”; kontzertuek badute faktore bat komunean: euren esangura hitzen hizkuntza-eremua baino harago joan da, baita musikarena berarena baino harago ere. Bokazio unibertsaleko lanak dira, oso espiritualak, eta ondo ulertzen ez dugun baina absolutu edo transzendente bezalako hitzekin identifikatzen dugunarekin konektatzen gaituzte nola edo hala. Denboraldiaren ardatz egituratzaile horretan, honakoak aurki daitezke: Wagnerri eskainitako monografikoa (bere jaiotegunaren bigarren mendeurrenean), Beethovenen Bederatzigarren sinfonia, Brucknerren Laugarren sinfonia (bere sinfoniak “hitzik gabeko mezak” bezala definitu dira), eta Mahlerren Lurraren abestia. Azken hori bizitzak duen lurreko izaerari eta edertasunari agur esateko abesti polita da, eta egitarau bikain batekin uztartzen da, Schuberten “Bukatu gabea” Sinfoniarekin, alegia.
Soinu-monumentu hauen zerbitzura, ospe handiko artistak izango ditugu. Anja Kampe eta Stuart Skelton, bikainak Wagnerren errepertorioan; ahozko laukote orekatua eta Bilboko Koral Elkartea, Bederatzigarrenerako; gure zuzendari titularra, Brucknerren aditua; eta, azkenik, Mahlerrentzat, Lilli Paasikivi, joan den urteko Gurreliederrengatik gogoratzen duguna, eta Michael Weinius tenorra.
Gure egitarauan, lau mugarri hauek are lurtarragoak diren musiketatik igarotzera eramango gaituzte, eta, horregatik, bizitzaren gozamen hutsean gozarazteko egokiagoak izan daitezke. Modu horretan, Mendelssohnen “Eskoziarra” Sinfonia, Bizeten Sinfonia Don, Tchaikovskyren Laugarrena, Beethovenen Zortzigarrena, eta errepertorioko beste lan handi batzuk, Berliozen Fantastikoa, Mahlerren Bosgarrena eta Manuel de Fallaren musika kasu.
Berritasunen atalean, uste dugu zinez erakargarria egin dakiokeela publikoari Philip Glassen tinbal birentzako Kontzertua; erritmo menperatzailea duen lana da, eta Luciano Beriok Brahmsen Sonata klarinetearentzat lanaren gainean egindako orkestrazioa ere badu. Gure sormen-lan hurbilenetatik, Haizorratz lanaren estreinaldia da aipatzekoa, Zuriñe Gerenabarrena gipuzkoar konpositorearen lana, alegia.

Leer más
19 Ots 2013

Musika – Musica 2013

Viernes 1 de marzo 
Auditorio Brigitte Engerer
19:00 h.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Ravel : Ballet en tres partes “Daphnis et Chloé"

Ravel : Poema para orquesta “La Valse”
Coral de Bilbao
Günther Neuhold zuzendaria
—————————————————————————-
 

Sábado 2 de marzo 
Auditorio Brigitte Engerer
11:00 h.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
               
                  Guridi: Diez melodías vascas 

                  Falla:“El Sombrero de Tres Picos”, suite nº1 y suite nº2
 
Günther Neuhold Zuzendaria
————————————————————————–
 

Sábado 2 de marzo 
Auditorio Brigitte Engerer
18:30 h.

  Bilbao Orkestra Sinfonikoa
              
Ravel: Pavana para una infanta difunta, versión para orquesta  

Ravel: Concierto para la mano izquierda y orquesta en re mayor   
Ravel: Bolero     
 
Bertrand Chamayou pianoa
Günther Neuhold Zuzendaria

 

Leer más
11 Ots 2013

ONDARE ARETOAK BOS-EN 90. URTEURRENAREN OSPAKIZUNEKO ERAKUSKETA JASOTZEN DU

“Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1922-2012” erakusketa aurkezteko da datorren asteartean, otsailak 12, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan.
 
Ondare Aretoan
Maria Díaz de Haro,11
48013 Bilbo

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik-13:00etara; 17:00etatik-21:00etara
Larunbatak: 10:00etatik-14:00etara
Igande eta jaiegunetan: Itxita

Leer más
18 Abe 2012

BOSen sarreren salmenta sisteman izango diren aldaketei buruzko informazioa

Urtarrilaren 1etik aurrera, BBK-k aldatu egingo du orotarako kutxazain, Internet eta telefono bidez sarrerak saltzeko sistema. Egun horretatik aurrera, Kutxabanken sistema horien bidez sarrerak erosi nahi dituzten pertsonek honakoa hartu beharko dute kontuan: 1.     Kutxabanken orotarako kutxazainetan eta webgunean sarrerak eskuratu ahal izango dira, eta komisio hauek kobratuko dira: a.     Erosketa Kutxabanken txartelekin egiten bada: … Jarraitu irakurtzen “BOSen sarreren salmenta sisteman izango diren aldaketei buruzko informazioa”

Leer más