BOSek urriaren 1erako antolatutako ezohiko errezitaldiak “Ez dago sarrerarik” kartela eseki du txarteldegietan irailaren 16az geroztik. Lang Lang piano-jotzaile txinatarraren errezitaldia ezohikoa eta abonutik kanpokoa da. Errezitaldiak bat egiten du artistak BOSen denboraldian egindako aurreko agerpenaren hamargarren urteurrenarekin. Orduan, etorkizun bikaineko bakarlari gaztea zen, eta Rachmaninoven Hirugarrena lan ahaztezina interpretatu zuen. Orain, berriro izango da … Jarraitu irakurtzen “Lang Langen errezitaldirako sarrerak agortuta daude”
Kontzertu hauek abonamenduko azken kontzertuak dira, eta, bertan, gure orkestrako hiru biolin-jotzaile historikok parte hartuko dute. Emakumezko bi irakaslek eta gizonezko irakasle batek erretiratzeko adina izango dute denboraldiaren amaieran, eta, beraz, erabil bitez lerrook gure agur beroa emateko.
Goetheri egokitzen zaion esaldia ezaguna da: “Hitzak amaitzen diren lekuan, musika hasten da”. Pentsamendu hori izan daiteke, beharbada, soinu-hizkuntzaren atributu antzemanezin eta garrantzi handikoa ondoen definitzen duena, eta hori bera da hemen aurkezten dizuegun Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2013-2014 denboraldiaren ideia egituratzailea.
Hain zuzen ere, kontzeptu hori presente dago urte honetako gure abonu tematikoa osatzen duten lau kontzertuetan: “Hitzak baino harago”; kontzertuek badute faktore bat komunean: euren esangura hitzen hizkuntza-eremua baino harago joan da, baita musikarena berarena baino harago ere. Bokazio unibertsaleko lanak dira, oso espiritualak, eta ondo ulertzen ez dugun baina absolutu edo transzendente bezalako hitzekin identifikatzen dugunarekin konektatzen gaituzte nola edo hala. Denboraldiaren ardatz egituratzaile horretan, honakoak aurki daitezke: Wagnerri eskainitako monografikoa (bere jaiotegunaren bigarren mendeurrenean), Beethovenen Bederatzigarren sinfonia, Brucknerren Laugarren sinfonia (bere sinfoniak “hitzik gabeko mezak” bezala definitu dira), eta Mahlerren Lurraren abestia. Azken hori bizitzak duen lurreko izaerari eta edertasunari agur esateko abesti polita da, eta egitarau bikain batekin uztartzen da, Schuberten “Bukatu gabea” Sinfoniarekin, alegia.
Soinu-monumentu hauen zerbitzura, ospe handiko artistak izango ditugu. Anja Kampe eta Stuart Skelton, bikainak Wagnerren errepertorioan; ahozko laukote orekatua eta Bilboko Koral Elkartea, Bederatzigarrenerako; gure zuzendari titularra, Brucknerren aditua; eta, azkenik, Mahlerrentzat, Lilli Paasikivi, joan den urteko Gurreliederrengatik gogoratzen duguna, eta Michael Weinius tenorra.
Gure egitarauan, lau mugarri hauek are lurtarragoak diren musiketatik igarotzera eramango gaituzte, eta, horregatik, bizitzaren gozamen hutsean gozarazteko egokiagoak izan daitezke. Modu horretan, Mendelssohnen “Eskoziarra” Sinfonia, Bizeten Sinfonia Don, Tchaikovskyren Laugarrena, Beethovenen Zortzigarrena, eta errepertorioko beste lan handi batzuk, Berliozen Fantastikoa, Mahlerren Bosgarrena eta Manuel de Fallaren musika kasu.
Berritasunen atalean, uste dugu zinez erakargarria egin dakiokeela publikoari Philip Glassen tinbal birentzako Kontzertua; erritmo menperatzailea duen lana da, eta Luciano Beriok Brahmsen Sonata klarinetearentzat lanaren gainean egindako orkestrazioa ere badu. Gure sormen-lan hurbilenetatik, Haizorratz lanaren estreinaldia da aipatzekoa, Zuriñe Gerenabarrena gipuzkoar konpositorearen lana, alegia.