ELISABETH LEONSKAJAK BERTAN BEHERA UTZI BEHAR IZAN DU EMANALDIA. NIKOLAI DEMIDENKOK ORDEZKATUKO DU.
Piano-jotzaile errusiar ospetsua Elisabeth Leonskajaren ordezkoa izango da programa honetan. Programan ez da inolako aldaketarik egingo.
Piano-jotzaile errusiar ospetsua Elisabeth Leonskajaren ordezkoa izango da programa honetan. Programan ez da inolako aldaketarik egingo.
Hitzak amaitzen diren lekua
Goetheri egokitzen zaion esaldia ezaguna da: “Hitzak amaitzen diren lekuan, musika hasten da”. Pentsamendu hori izan daiteke, beharbada, soinu-hizkuntzaren atributu antzemanezin eta garrantzi handikoa ondoen definitzen duena, eta hori bera da hemen aurkezten dizuegun Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2013-2014 denboraldiaren ideia egituratzailea.
Hain zuzen ere, kontzeptu hori presente dago urte honetako gure abonu tematikoa osatzen duten lau kontzertuetan: “Hitzak baino harago”; kontzertuek badute faktore bat komunean: euren esangura hitzen hizkuntza-eremua baino harago joan da, baita musikarena berarena baino harago ere. Bokazio unibertsaleko lanak dira, oso espiritualak, eta ondo ulertzen ez dugun baina absolutu edo transzendente bezalako hitzekin identifikatzen dugunarekin konektatzen gaituzte nola edo hala. Denboraldiaren ardatz egituratzaile horretan, honakoak aurki daitezke: Wagnerri eskainitako monografikoa (bere jaiotegunaren bigarren mendeurrenean), Beethovenen Bederatzigarren sinfonia, Brucknerren Laugarren sinfonia (bere sinfoniak “hitzik gabeko mezak” bezala definitu dira), eta Mahlerren Lurraren abestia. Azken hori bizitzak duen lurreko izaerari eta edertasunari agur esateko abesti polita da, eta egitarau bikain batekin uztartzen da, Schuberten “Bukatu gabea” Sinfoniarekin, alegia.
Soinu-monumentu hauen zerbitzura, ospe handiko artistak izango ditugu. Anja Kampe eta Stuart Skelton, bikainak Wagnerren errepertorioan; ahozko laukote orekatua eta Bilboko Koral Elkartea, Bederatzigarrenerako; gure zuzendari titularra, Brucknerren aditua; eta, azkenik, Mahlerrentzat, Lilli Paasikivi, joan den urteko Gurreliederrengatik gogoratzen duguna, eta Michael Weinius tenorra.
Gure egitarauan, lau mugarri hauek are lurtarragoak diren musiketatik igarotzera eramango gaituzte, eta, horregatik, bizitzaren gozamen hutsean gozarazteko egokiagoak izan daitezke. Modu horretan, Mendelssohnen “Eskoziarra” Sinfonia, Bizeten Sinfonia Don, Tchaikovskyren Laugarrena, Beethovenen Zortzigarrena, eta errepertorioko beste lan handi batzuk, Berliozen Fantastikoa, Mahlerren Bosgarrena eta Manuel de Fallaren musika kasu.
Berritasunen atalean, uste dugu zinez erakargarria egin dakiokeela publikoari Philip Glassen tinbal birentzako Kontzertua; erritmo menperatzailea duen lana da, eta Luciano Beriok Brahmsen Sonata klarinetearentzat lanaren gainean egindako orkestrazioa ere badu. Gure sormen-lan hurbilenetatik, Haizorratz lanaren estreinaldia da aipatzekoa, Zuriñe Gerenabarrena gipuzkoar konpositorearen lana, alegia.
Viernes 1 de marzo
Auditorio Brigitte Engerer
19:00 h.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Ravel : Ballet en tres partes “Daphnis et Chloé"
Ravel : Poema para orquesta “La Valse”
Coral de Bilbao
Günther Neuhold zuzendaria
—————————————————————————-
Sábado 2 de marzo
Auditorio Brigitte Engerer
11:00 h.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Guridi: Diez melodías vascas
Falla:“El Sombrero de Tres Picos”, suite nº1 y suite nº2
Günther Neuhold Zuzendaria
————————————————————————–
Sábado 2 de marzo
Auditorio Brigitte Engerer
18:30 h.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Ravel: Pavana para una infanta difunta, versión para orquesta
Ravel: Concierto para la mano izquierda y orquesta en re mayor
Ravel: Bolero
Bertrand Chamayou pianoa
Günther Neuhold Zuzendaria
“Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1922-2012” erakusketa aurkezteko da datorren asteartean, otsailak 12, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan.
Ondare Aretoan
Maria Díaz de Haro,11
48013 Bilbo
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik-13:00etara; 17:00etatik-21:00etara
Larunbatak: 10:00etatik-14:00etara
Igande eta jaiegunetan: Itxita
Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda