José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du
José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du BOSeko abonu-denboraldiko kontzertu hauetan, Michael Schaderen ordez; izan ere, azken hori ezin izango da aritu, osasun arazoak direla-eta.
José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du BOSeko abonu-denboraldiko kontzertu hauetan, Michael Schaderen ordez; izan ere, azken hori ezin izango da aritu, osasun arazoak direla-eta.
BOSek martxoaren 13, 14 eta 15erako deitutako entzunaldiak egin ondoren, Orkestrak atseginez jakinarazten du hemendik gutxira hiru irakasle berri sartuko direla bere musikarien plantillan.
Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda
Urteetan zehar, BOS orain dela 23 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musikaprestakuntzaren sailarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.
Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2010-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen prestakuntza-jarduerak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.
Horietako batzuk adin guztiei daude zuzendurik, eta 4 euroren truke ikus daitezke (3 euro, BOSeko bazkidea bazara). Beste batzuk, berriz, gazteenei berariaz zuzendurik daude, eta, ikastetxeak tartean daudela, doako jarduerak dira. Azkenik, jarduera batzuk Denboraldi sinfonikoaren jarduerari berari lotuta egiten dira edota Bilboko bestelako kultur elkarteekin lankidetzan, Arte Ederren Museoarekin kasurako.
Jarduerok, halaber, adin tarte guztientzat dira. Aurten inoiz baino errealagoak dira, izan ere, adin tartea 0 urtetik 99 urtera artekoa da. Oro har, jarduera hauek 12.000 pertsonarengana iritsiko dira, 2010-2011 denboraldi osoan.
ISO 9001:2008 egiaztagiria lortzen duen Estatuko lehenengo orkestra, eta, ditugun informazioen arabera, Europako lehenengo orkestra bihurtu eta hiru urtera, BOSek AENORen hirurteroko ikuskapena izan du, eta aldeko emaitza lortu. Eskuratutako eta orain beste hiru urteetarako berritutako ISO egiaztagiriak ,oinarrizko bi alde ditu, herritarrei zerbitzu zuzena eskaintzen dien kultur erakunde batentzat: kontzertuen kudeaketa eta abonu eta … Jarraitu irakurtzen “BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOAK ISO 9001:2008 EGIAZTAGIRIA BERRIZTATU DU”