Euskalduna Jauregia handitzeko hasi berri diren lanak direla-eta, urtarriletik aurrera, Ganbera kontzertuetara 2. atetik sartu beharko da (Casilda Iturrizar Parkeko semaforoen aurreko zelaigunean dagoena)
BOSek bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonua programarekin, oso eskaintza berezia sartuz; izan ere, aparteko deskontua duten sarrera-paketeak sortu ditu. Horrela, bada, Kultura Bonuak duen 25 euroko kostuaren truke, beraien buruei edo beste batzuei BOSen sarrerak oparitzea erabakitzen dutenek prezio ofizialean 49,4 eta 52 euroko kostua izango luketen sarrerak lortu ahal izango dituzte. Horrenbestez, Kultura Bonu batekin, A eremuko sarrera bi, B eremuko hiru sarrera eta C eremuko lau sarrera eskuratu ahal izango dira.
Eskainitako sarrera-paketeak:
A eremuko sarrera bi. Prezio ofiziala: 24,7 € x 2 = 49,4 €. 9,4 €-ko aparteko deskontua.
B eremuko hiru sarrera. Prezio ofiziala: 17,2 € x 3= 51,6 €. 11,6 €-ko aparteko deskontua.
C eremuko lau sarrera. Prezio ofiziala: 13 € x 4=52 €. 12 €-ko aparteko deskontua.
Kultura Bonua kutxazainek ematen dituzten sarreren antzeko agiriak dira; berarekin, 40 euro kontsumitu daitezke kultur produktuetan establezimendu bakar batean, 25 euro baino ez badira ordaindu ere. Bonua abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era arte eskuratu daiteke (edo izakinak agortu arte) Kutxaren orotarako kutxazainetan (Gipuzkoa) eta BBKren orotarako kutxazainetan (Bizkaia); Arabaren kasuan, Caja Vital Kutxak interneten duen salmenta elektronikorako zerbitzuaren bitartez eskuratu daiteke.
KULTURA BONUA BOSek eskainitako sarrera-paketeak eskuratzeko edo Euskalduna Jauregiko Txartel-leihatiletan BOSen Denboraldi Sinfonikoko edo Ganbera Denboraldiko kontzertuetara sarrerak eskuratzeko erabili daiteke.
Ostegunean, azaroaren 11n, BOSen webgunearen zerbitzariak hacker kurdu batzuen erasoa jasan zuen. Eraso horrek, Orkestraren webguneaz gain, beste webgune askori eragin zien, eta, hain zuzen ere, ekintza hauek egin zituzten: • Webgune horietako guztietako artxiboak hondatu zituzten, eta, ondorioz, erabiltzaileak ezin ziren orrialdeetara sartu. • Hackerrek log-artxibo guztiak ezabatu zituzten, arrastorik ez uzteko. Log-artxiboak eta … Jarraitu irakurtzen “Hackerrek eraso egin diote BOSen web orriari”
Musikagileek musikari kolore jakin bat emateko erabiltzen dituzten tresnak ezagutzea: harmonia, melodia, erritmoa, tonalitatea, tinbrea. Horiei esker, musika era bizian, nostalgikoan, sutsuan, poetikoan… hartzen dugu.
Entzunaldi aktiboa ahalbidetzea, musikaz gehiago gozatzeko.
Kontzeptu horien bitartez, estetika musikalari buruzko gaiak aztertzea, Bilboko Arte Eder Museoaren lanen proiekzioetan oinarrituz
Nori dago zuzenduta?
Musika zaletasuna duen eta zaletzeko interesa duen edozeini. Ez da behar prestakuntza berezirik.
Musikaren mundua hobeto ezagutu eta mundu horretaz gehiago gozatu nahi izatea baino ez da behar.
Nola antolatzen sa Zikola?
6 saio, urriaren 27an, azaroaren 3, 10 eta 17an eta abenduaren 1 eta 15an (asteazkenak) Mercedes Albaina adituaren eskutik.
Ordutegia: 19:15etik 20:30era.
Lekua: Bilboko Arte Eder Museoko auditorioa.
Gonbidapena BOSen entsegu orokorretara.
Inskripzioa
Urriaren 13tik (asteazkena) aurrera.
6 saioen prezioa:
40 €: BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Eder Museoaren lagunak.
60 €: publikoa orokorrean.
Plaza-kopurua bete arte.
Informazio gehiago eta inskripzioa
En las oficinas de la BOSen bulegoak
T.: 94 403 52 05
Palacio Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea 4
Ordutegia/Horario 9:00 – 14:00 BOSen eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetza