Albisteak

30 Mai 2023

Maximilian Schmitt tenoreak Benjamin Burns ordezkatuko du osteguneko, hilak 1, eta ostiraleko, hilak 2, egitarauan

Osasun-arazoak direla eta, Benjamin Burns tenoreak bertan behera utzi behar izan du BOSen 2022-2023 denboraldi sinfonikoan zuen hitzordua, non Mozarten requiem obran parte hartzekoa baitzen. Maximilian Schmitt-ek ordezkatuko du. Tenore alemaniarrak Municheko Bayerische Staatsoper-en Opera Studioko kide gisa eskuratu zuen bere lehen esperientzia eszenikoa; ondoren, 2008an, Mannheim-eko Antzoki Nazionalarekin bat egin zuen. 2012an, Amsterdamgo Operan … Jarraitu irakurtzen “Maximilian Schmitt tenoreak Benjamin Burns ordezkatuko du osteguneko, hilak 1, eta ostiraleko, hilak 2, egitarauan”

Leer más
9 Mai 2023

Yuja Wangen errezitaldia

Eguna: 2024-06-02 Ordua: 19:30 Dagoeneko salgai daude Yuja Wangen  piano-errezitaldirako sarrerak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2024ko ekainaren 2rako antolatu duena. Ezohiko kontzertu bat izango da, gure abonu-denboralditik kanpo eskainiko dena, eta bertaratuek piano-jotzaile txinatar ospetsuaren birtuosismoaz, karismaz eta kalitateaz gozatzeko aukera izango dute. Errezitaldi honetarako sarrerak 32,40 euro eta 60 euro artekoak izango dira. BOSen abonatuek prezio … Jarraitu irakurtzen “Yuja Wangen errezitaldia”

Leer más
20 Api 2023

PrBOSen 2023-2024 denboraldiaren aurkezpena

Eguna: Apirilak 21 Ordua: 10:00 Tokia: BOSen entsegu aretoa – Euskalduna Jauregia Bihar, ostirala, apirilaren 21ean, 10:00etan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entsegu aretoan (sarbidea Euskalduna Jauregiaren zabaldegiko ezkerreko muturrean dauden BOSen bulegoetatik), 2023-2024 denboraldia aurkezteko prentsaurrekoa egingo da. Prentsaurrekoan honako hauek izango dira: Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua eta BOSen presidentea Erik Nielsen, … Jarraitu irakurtzen “PrBOSen 2023-2024 denboraldiaren aurkezpena”

Leer más
24 Mar 2023
Patricia Ruíz, flauta solista Rubén Ferreira, fagot-contrafagot

BOSen musikari berriak

Pozarren adierazten dizuegu 2022-2023 denboraldiaren 12. egitarau honetan BOSen bi musikari berri izango ditugula: Patricia Ruíz, xirula bakarlaria Rubén Ferreira, fagota-kontrafagota Energia berria ekarriko diote gure orkestrari. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.

Leer más
21 Mar 2023

Guggenheim/BOS – Sormen-prozesua. Musika eta antzerkiaren arteko elkarrizketak

Per Poc txotxongilo-konpainiak Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) programazioan parte hartzen du, El retablo de Maese Pedro lanarekin (Erik Nielsenek zuzendua). Konpainiaren zuzendariak, Santi Amal eta Anna Fernandez, haien ibilbide joriaz arituko dira BOSen zuzendari teknikoa den Borja Pujolekin solasean. Obra berezi honen mendeurrena betetzen denean aurkezten da antzezlana eta, Manuel de Fallaren jatorrizko konposizio eszenikoari … Jarraitu irakurtzen “Guggenheim/BOS – Sormen-prozesua. Musika eta antzerkiaren arteko elkarrizketak”

Leer más
17 Mar 2023

Maitasunez betetako agurra

Ostiral honetan, martxoaren 17an, Tafallan eskainiko dugun kontzertuan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak gonbidatuta, Freyr Sigurjonsson flauta solistak eta Malcolm Wright kontrafagotak erretiroa hartuko dute, 40 urtez BOSen parte izan ostean. Zorterik onena opa diegu hasi berri duten etapa berri honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu lau hamarkada hauetan egindako lana, barruan zuten onena eman baitute orkestra hazten … Jarraitu irakurtzen “Maitasunez betetako agurra”

Leer más