Albisteak

19 Ira 2022

2022-2023 DENBORALDI SINFONIKOAREN ABONAMENDU GUZTIAK SALGAI DAUDE DAGOENEKO

Abonatuak Dagoeneko zure abonamendua aukeratu baduzu, laster jasoko duzu etxean, posta bidez, denboraldi honetan aukeratu dituzun kontzertuetara joateko txartela. Gogoratu “nahierako” abonatua izanez gero, aukeratu dituzun kontzertuen berri eman behar diguzula. Hori egiten ez duzun arte, ezingo dizugu txartela etxera bidali. Abonatu gabeak 2022-2023 denboraldi sinfonikorako prestatu ditugun abonamendu-mota desberdinak prest dituzu dagoeneko. Zure lehentasunetara … Jarraitu irakurtzen “2022-2023 DENBORALDI SINFONIKOAREN ABONAMENDU GUZTIAK SALGAI DAUDE DAGOENEKO”

Leer más
17 Abu 2022

Maitasunez betetako agurra

Iwona Przyleckak, biolinen lerroko kideak, eta Piotr Borutak, biolen lerrokoak, erretiroa hartu dute 39 urtez BOSen parte izan ondoren. Zorterik onen opa diegu hasi berri duten etapa berri honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu ia lau hamarkada hauetan egindako lana, barruan zuten onena eman baitute orkestra hazten laguntzeko.

Leer más
17 Eka 2022

BOSen musikari berriak

Gure mendeurrenaren denboraldiari amaiera emateko, BOSen hiru musikari berriren etorrera ospatu behar dugu: Ane Aguirre, biola tutti gisa Carolina Bartumeu, biolontxelo tutti gisa Alberto Menéndez, tronpa solista gisa Orkestrarentzako bizigarri berria dira. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.

Leer más
6 Eka 2022

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 17. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 17.Abonua(ekainak 09 eta 10). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 17. abonurako”

Leer más
1 Eka 2022

«Bi urteurren ospatzeko kontzertua» Gonbidapenak BOSeko abonatuentzat

Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 18an ospatuko dituzte urteurrenak; horretarako, doako kontzertu paregabe bat eskainiko dute, bi saiotan banatuta, 20:00etan eta 23:00etan. Lehenengo emanaldia, 20:00etakoa, BOSen abonatuei eta Museoko Lagunei eskainita dago. BOSek 120 sarrera ditu, eta abonatuen artean banatuko ditu prozedura honi jarraiki: Kontzertura joateko interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali … Jarraitu irakurtzen “«Bi urteurren ospatzeko kontzertua» Gonbidapenak BOSeko abonatuentzat”

Leer más
31 Mai 2022

BOSlarisVIII – Programaren amaierako kontzertua. 01-06-2022

Ekainaren 1ean BOSlaris prestakuntza-programaren VIII. edizioaren amaiera kontzertua izango da. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan. Ganbera-musikako hastapen-, praktika- eta hobekuntza-programa aitzindari honetan parte hartu duten musikari amateurren interpretazioez gozatzeko aukera paregabea. Sarrera doan edukiera bete arte. Programa kontsultatu  

Leer más