MUSIKA HURBILETIK
IX. zikloa
Musika XX. mendean: aniztasuna eta kolorea
Irakaslea: Mercedes Albaina
Ikastaroaren edukia
XX. mendea baliabide musikalen zabalkunde handi baten lekuko izan da: ehundura irekiak, melodia berriak, inspirazio tribaleko erritmo zorrotzak, ausardia harmonikoak, esperimentazio tinbrikoa, fusio estilistikoak, esparru arkaikora itzultzea eta berrikuntzara jauzi egitea. Gauzak ez errepikatzeko gogoak biderkatu egin zituen musikaren kontzepzio berriak, eta horrek eragin handia izan zuen garai hartako kontzientzia artistikoan. Ondorioz, helburu estetikoen eta soinu-profilen sorta ia infinitua agertu zen.
Hitzaldi-ziklo honen bitartez, hizkera musikalak XX. mendean izandako dialekto nagusietako batzuetara hurbilduko gara: posterromantizismoa, estetika inpresionista, espresionismoa, jazza, zinemarako musika, ekialdeko sentsualtasuna, neoklasizismoa, minimalismoa, esperimentalismoa, mundu erdiko folkloreak… Azken batean, musika hainbat eratara agerrarazi zuen guztia: amorratua eta utopikoa, basatia eta hunkigarria, sutsua eta futurista, nazionalista eta kosmopolita; paradoxikoki, independentea eta bere garaiaren gatibu.
Egunak, ordutegia, lekua eta prezioa
- 6 saio, astelehenetan: urriaren 24 eta 31n; azaroaren 7, 14 eta 28an; eta abenduaren 5ean.
- 19:00etatik 20:15era.
- Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriuma.
- Izena emateko eguna: urriaren 10etik (astelehena) aurrera.
- Prezioa:
- 45 € (BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lagunak)
- 65 € (jendearentzat, oro har)
Plaza-kopurua bete arte.
Informazio gehiago eta izen-emateak
BOSen bulegoak. Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea 4
Tel.: 94 403 52 05 – Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara