Bilbao Orkestra Sinfonikoak bat egin du Athletic babesteko tsunamiarekin

Apirilaren 6an, Athleticek beste Kopa bat irabazteko aukera izango du, eta horrekin 25 izango lirateke euskal taldeak 1898an sortu zenetik irabazitako Errege Kopak.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bihotza Bilbo eta Bizkaiari lotu-lotua duenak, omenaldia egin nahi dio taldeari, eta babesa adierazi. Aparteko talde horrek ondo baino hobeto merezi baitu. Aupa Athletic!!!

BOSeko musikariekin, Mikeldi Atxalandabaso tenorearekin eta Giancarlo Guerrero zuzendariarekin

Bilbao Orkestra Sinfonikoa gonbidatua izango da Orkestra Nazionalaren denboraldian

Espainiako Orkestraren eta Koro Nazionalen denboraldiko 15. programan gonbidatu gisa Madrilen eskainiko dugun programak, Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean, kosmopolitismoa batzen du euskalduna dena Europako musika-kulturaren bektore gisa aldarrikatzearekin. Programan, besteak beste, Asier Polo nazioarteko bakarlari bilbotarra eta Andrés Isasi eta Maurice Ravel konpositore euskaldunak (Espainia eta Frantzia arteko mugako bi aldeetakoak) daude.

1898an estreinatua, “Don Quijote” obra Strauss gazteak forma klasikoekiko azaldu zuen lotsagabekeria kalkulatuaren erakusgarri ausarta da, obra bakarrean kontzertu bakarlariaren formatua —biolontxelorako—, ospetsu bihurtu den bariazioen forma eta poema sinfonikoaren berezko programa literario bat —klasiko cervantino hilezkorra— batzen baititu.

Straussen eredua —efektu inpresionistekin eta zortziko-apunte laburren batekin apaindua— erraz antzeman daiteke da Andrés Isasi konpositore bilbotarraren “El oráculo” obran; Berlinen egina eta estreinatua 1913an, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren atrilek berreskuratua 1996an —zortzi mendez ahaztuta egon ostean—. Programa hau euskal konpositorerik unibertsalentzat hartu daitekeenak itxiko du, bere “Bolero” dionisiakoarekin.

RICHARD STRAUSS Don Quijote, variaciones fantásticas sobre un tema caballeresco op. 35
ANDRÉS ISASI El oráculo, op.18
MAURICE RAVEL Bolero

Informazioa eta sarrerak

Obra-aldaketa Ganbera-denboraldiaren 7. programan (apirilak 8)

Apirilaren 8ko ganbera-programan aldaketa bat egongo da interpretatuko diren obrei dagokienez.

Webern-en Langsamer Satz harien laukoterako obrak ordezkatuko du hasiera batean programatuta zegoen obra: Michel Bert-en Kintetoa Frank Zappari, gitarra, oboe, biolin, kontrabaxu eta marinbarako.

Pärt: Frates
Daniel Wohl: Exchange
BOSen hari eta perkusio ensemblea

Webern: Langsamer Satz
BOSen hari-laukotea

Brahms: Harietarako sestetoa si bemol maiorrean, op. 18
BOSen hari-seikotea

Francisco Valero-Terribasek ordezkatuko du Chloé Van Soeterstède ostegun eta ostiral honetako gure programan (urtarrilak 11 eta 12)

Osasun arrazoiak direla eta, Chloé van Soeterstède zuzendariak bertan behera utzi du 2023-2024 denboraldiko 8. programan aurreikusita zuen parte-hartzea.

Haren ordez, Francisco Valero-Terribas maisuak lehen aldiz zuzenduko du gure orkestra.

Programan ez da inolako aldaketarik izango.

Francisco Valero-Terribasek Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin zuen klarinete-jotzaile formazioa eta, ondoren, Orkestra Zuzendaritzan espezializatu zen.

Gero eta ospe handiagoa lortzen ari da, besteak beste, Lorin Maazel, David Zinman, Bernard Haitink eta Isaac Karabtchesky zuzendari entzutetsuek bermatutakoa. Era berean, Francisco Valero-Terribasek arrakasta handia lortu du nazioartean, honako orkestra hauekin aritu izanagatik: KBS Symphony, Bucheon Philharmonic (Seul), Orchestre Philharmonique (Strasbourg), Haifako Sinfonikoa (Israel), Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Costa Ricako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Medellingo Orkestra Filarmonikoa eta Porto Alegreko Orkestra Sinfonikoa.

Programa

I

LILI BOULANGER (1893 – 1918)

D’un matin de printemps*

 

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)

Concierto nº 2 en sol menor para violín y orquesta Op. 63

I. Allegro moderato
II. Andante assai
III. Allegro, ben marcato

Alena Baeva, biolina

 

II

ROBERT SCHUMANN (1810 – 1856)

Sinfonía nº 2 en Do Mayor Op. 61

I. Sostenuto assai – Un poco più vivace
II. Scherzo (Allegro vivace)
III. Adagio espressivo
IV. Allegro molto vivace

 

* Lehen aldiz BOSen eskutik

Bueltan da Kontzertu Aurreko Musika: J.C. Arriaga kontserbatorioko ikasleak gure denboraldian

Bueltan da J.C. Arriaga Kontserbatorioaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko lankidetza-proiektua. Gerturatzen direnek aukera izango dute gure denboraldi sinfonikoko bost kontzertutan Arriaga Kontserbatorioko ikasleek osatutako taldeen emanaldiez gozatzeko.

Kontzertu Aurreko Musika izenarekin, kontzertu horiek Euskalduna Jauregiko “Foyer Botaduran” egingo dira. Bertan, ikasleek musika jotzeko leku bat izango dute, baita entzule talde baten aurrean jotzeko aukera izan ere. Hortaz, gure orkestraren entzuleek, batetik, jarduera horretaz gozatu ahalko dute eta, bestetik, J.C. Arriaga Kontserbatorioan egiten den lana ezagutu.

Lehenengo emanaldia abenduaren 21ean izango da (osteguna), 19:00etan, BOSen Gabonetako Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago. Brass Ensemble batek joko du eta hogei minutu inguru iraungo du.

Hona hemen proiektu hau garatuko den gainerako programak. Bertan, jardueraren egun zehatza ere adierazten da. Guztiak 19:00etan izango dira eta hogei minutu inguru iraungo dute:

12. programa: martxoaren 21ean, osteguna – Saxo hirukotea/laukotea
13. programa: apirilaren 12an, ostirala – Hari-laukotea
14. programa: apirilaren 18an, osteguna – Txirula taldea
17. programa: ekainaren 6an, osteguna – Akordeoi taldea

Musikarik onena oparitzeak ondo jotzen du belarrira, ezta?

Gabonetan oparitu BOSen neurrirako abonuak, eta musikarik onenaz gozatzeko atea magikoa irekiko duzu.

“Nahieran 6” edo “Nahieran 9” abonuetako bat aukera dezakezu, eta urtarriletik aurrera eskainiko diren 2023-2024 denboraldiko kontzertuen artean (8. programatik 17. programara) nahi dituzunak aukeratu.

Beraz, badakizu, 25,32 euro (abonu gaztea) eta 76,58 eurotatik hasita (abonu normala), zure oparia jasoko duen horrek BOSen erritmora hasiko du urtea.

A! Gogoan izan Olentzerori Credibos bat eska diezaiokezula, baita beste norbaiti oparitu ere; horren truke 2023-2024 denboraldiko sei sarrera eskuratu ahalko dituzu 79,50 eurotatik hasita. (Deitu ezazu gure bulegoetara: 94 403 52 05).

Zure iritzia funtsezkoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) hobetzeko

Bilbao Orkestra Sinfonikoan hausnarketa estrategikorako prozesu bat martxan jarri dugu datozen 2024-2030 urteetan gure jarduna gidatuko duten erronkak zehazteko.

Horretarako, gure kontzertuetara joaten den publikoaren laguntza izan nahi dugu, baita Bizkaiko herritar guztiena ereHelburua Bilbao Orkestra Sinfonikoari  buruz duzuen iritzia ezagutzea da, egungo ikuspegitik, baina arreta berezia jarriz datozen urteetan: zer mantendu  behar dugun, zer hobetu, …

Horretarako, inkesta bat prestatu dugu formatu digitalean, eta telefonotik edo ordenagailutik bete dezakezue.

Inkesta abendu osoan egongo da aktibo, eta gure kontzertuetako digitala esku-programetatik, gure webgunetik eta esteka honetatik eskuratu ahal izango da: Inkesta

Musikahazi 2023-2024

Hemen da, beste urte batez, Musikahaziren 36. edizioa: BOSek antolatzen dituen jarduera didaktiko eta gizarte-inklusiorako jarduera guztiak biltzen dituen programa.

Urtero bezala, Musikahazik jarduera esklusibo eta inklusiboak eskaintzen ditu: kontzertuak familian, kontzertu didaktikoak, haurrentzako tailerrak, musika- eta gizarte-tailerrak, entsegu orokorretarako bisitak eta beste hainbat jarduera. Horren bidez, zaren modukoa zarela, gustukoen duzun erara gozatu ahalko duzu musikaz. Ez huts egin!

2023-2024 programari buruzko informazio guztia PDF HONETAN eta gure web orrian kontsulta daiteke («KONTZERTUAK FAMILIAN» eta «JARDUERA DIDAKTIKOA» ataletan).