Musika-Música 2022

Musika-Música Jaialdia bueltan da

Musika-Música Jaialdia martxoko lehenengo asteburuan ospatuko da (martxoaren 4an, 5ean eta 6an) haren 21. aldia, natura gaitzat hartuta.

Musika-Música “NATURA” Jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu, era guztietako publikoentzat eta ohiko maratoi formatuan, nagusiki Euskalduna Jauregian, baina baita ere Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, halaber,  lehenengo aldiz, Arriaga antzokian, non, martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, Haydnen Kreazioa emango baita hasierako kontzertu moduan, Robert Howarh-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

1 Kontzertua

Arriaga Antzokia
Martxoak 4a · 19:00

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809)
La Creación

Alicia Amo  sopranoa
Guy Cutting  tenorra
Matthew Brook  baxua
Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Robert Howarth zuzendaria

Informazio gehiago eta sarrerak

9 Kontzertua

Euskalduna Jauregia · Auditorioa
Martxoak 5a · 13:15

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809)
Las estaciones (selección)

Alicia Amo sopranoa
Guy Cutting tenorra
Matthew Brook baxua
Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral del Bilbao
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Rob Howarth zuzendaria

Informazio gehiago eta sarrerak

Pangea. Kontzertua Familian

Duela 2OO milioi urte, kontinente bakar eta erraldoi bat zegoen gure planetan: Pangea. Kontinente hori banatzen hasi zen, eta denborak aurrera egin ahala gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren. Kontzertu honen bidez bidaia bat proposatzen dizuegu, musikaren bidez berriro ere planeta elkartzeko.

Pangea ikuskizun didaktiko eta entretenigarri bat da, eta beste kultura batzuetara hurbilduko gaitu, Abraham Cupeiro eta María Ruizen musika originalaren bidez.

Kontzertu honetan mota askotako musika izango dugu entzungai: Ozeania australeko soinuak, bertako maskorren oihartzunen bidez sortutakoak; Txinako mendi misteriotsuetako soinua, hulusiaren melodia melismatikoek marraztutakoa; Ipar Amerikako lautada handietako musika; Hego Amerikako oihanetakoa; Senegalgo peule txirula; gaita bulgariarra; zurna desafiatzailea, edota milaka urte dituzten artzain kornak… Soinu horiek guztiek gure Lurra beste behin bateratuko duen jantzia ehunduko dute.

Pangea kontzertuari indarra emateko, beren beregi sortutako irudiak proiektatuko dira, ikuskizun didaktiko, arin eta dibertigarri bat eskainiz.

Pangea gure planetaren kultura aniztasunaren aldeko kantu bat da eta adin guztietako publikoari zuzenduta dago.

 

Eguna: 2022ko apirilaren 1a
Euskalduna jauregia. Auditorioa.   19:30

Solista eta narratzailea: Abraham Cupeiro
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Dímas Ruíz Santos.
Iraupena: 1 ordu.
Euskalduna Auditoriuma
Narrazioaren hizkuntza: gaztelania
Gomendatutako adina: 6 urtetik 99 urtera.

Sarreren prezioa:
– Orokorra: 8 €
– BOS abonatuak :7 € (soilik leihatilan eta akreditazioa erakutsi ondoren)

Sarrerak salgai

DAGOENEKO EZ DA BEHARREZKOA COVID ZIURTAGIRI DIGITALA AURKEZTEA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUETARA SARTZEKO

Aste honetako programaren baitan eskainiko diren kontzertuetan (hilak 3, osteguna, eta hilak 4, ostirala) ez da EBren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztu beharko kontzertu-aretoetara sartzeko. Hala ere, edukiera-mugak bere horretan mantenduko dira, beraz, gure kontzertuetara 800 pertsona etorri ahalko dira gehienez.

Eskerrak eman nahi dizkiogu publikoari, izan ere, prestutasuna eta ulermena erakutsi du kontzertuetara sartzeko Covid Ziurtagiri Digitala erakutsi behar izan den aldian.

Auditorioa irekitzeko ohiko ordutegia berreskuratu dugu (19:00etan)

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 10. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

10. Abonua (otsailak 3 eta 4).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 40 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

  • Osteguna 19:30etan: BOSORK0110
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK0210

Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

BOS Sortze-prozesua

Isabel Urrutia: Utopiak

Otsailak 15, 18:00
Guggenhein Entzungela

Isabel Urrutia: Utopiak

Otsailak 15, 18:00
Guggenhein Entzungela
Salmenta-puntua: Leihatila eta webgunea
Plaza kopuru mugatua; musukoa jantzita eduki behar da une oro

Isabel Urrutia konpositore bizkaitarrak BOSen zuzendari tekniko Borja Pujolekin hitz egingo du orkestrarako egin duen azken obraren sortze-prozesuari buruz. Utopiak izeneko lan horretan, Urrutiak garrantzi berezia ematen dio orkestrako familia bakoitzaren tinbre-ezaugarriari eta, era horretan, soinu-perspektiben mundu aberats eta dinamikoa sortzen du.

José Luis Campanarekin batera, Isabel Urrutiak konposizio-metodo berri bat sortu zuen Parisko Radio France irratian: “World Timbres Mixture”. Haren bidez, munduko musika-tresna herrikoien tinbreak sartzen dira orkestra klasikoetan.

TopARTE programaren baitan, eta Museoaren 25. urteurrena dela-eta, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) elkarlanean arituko gara haren 100. urteurrenean.

HIZKETALDIAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Emakumea musikan. Clara Schumannen garaitik gaur egunera

Otsailak 2: 18:00etan.
Deustuko Unibertsitateko paraninfoan

Deustuko Unibertsitatearen eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko lankidetza berria, BOSen mendeurrenaren esparruan.

Denboraldi sinfonikoaren aste honetako programak hiru emakume izango ditu protagonista: Clara Schumann konpositorea, Shiyeon Sung zuzendaria eta Gabriela Montero pianista. Ildo horretatik, asteazkenean hizketaldi bat egingo da izenburu honen pean: “Emakumea musikan. Clara Schumannen garaitik gaur egunera”, non Gabriela Montero pianistak, Fernando Bayón irakasleak eta Borja Pujol BOSeko zuzendari teknikoak parte hartuko duten.

Deustuko Unibertsitateko paraninfoan egingo da solasaldia eta sarrera doakoa izango da tokiak bete arte.

Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra

Lehen haurtzarorako (0tik 36 hilabetera) musika-hezkuntzako tailerra da, Edwin Gordonen musika-ikaskuntzaren teorian oinarrituta. Horren arabera, musika komunikazio-kanala da, abestien, erritmoaren, mugimenduaren, isiltasunaren, jokoaren, bat-batekotasunaren eta dantzaren bitartez.

Edurne Urutxurtu Valera: ahotsa, pianoa eta akordeoia
Malen Zobaran (ahotsa, triki eta panderoa)
Ivan Allue (multi-instrumentista)

Leku-kopurua: 20 haurtxo. Gehienez heldu 1 haurtxo bakoitzeko.
Iraupena, gutxi gorabehera: 55’
0 – 3 urte
Hizkuntza: hitzik gabe.

Datak:
Otsailak 5 – 10:00 BETETA
Otsailak 5 – 11:30 BETETA

Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao.
musikahazi@bilbaorkestra.eus / 944 035 205

Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan

4 tailer musikal haurrekin BOSaren entseguetarako aretoan.

Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao

musikahazi@bilbaorkestra.eus / 944 035 205

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

4-8 urte
Leku-kopurua: Gehienez 25 ume. Gehienez heldu 1 haur bakoitzeko
Iraupena: 75min.
Hizkuntza: elebiduna euskara / gaztelania.

Datak:
Otsailak 26- 11:30 BETETA
Martzoak 12 – 11:30 BETETA
Martzoak 26 – 11:30 BETETA
Apirilak 30 – 11:30 BETETA

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 9. Abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenen sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

  • 9. Abonua (urtarrilak 20 eta 21).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 40 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

  • Osteguna 19:30etan: BOSORK0109
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK0209

Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

BOS SORTZE-PROZESUA. Birke Bertelsmeier

2017an, Zeru urdinetik estreinatu zen Bilbon, Gernikako bonbardaketan inspiratuta Birke Bertelsmeier konpositore gazteak (Ernst von Siemens Fundazioaren 2015ko sariduna) sortutako obra zirraragarria. Orain, lau urte geroago, harekin hitz egiteko aukera dugu haren sortze-prozesuari buruz, BOSen denboraldian haren pieza berria interpretatuko delako: Frischzellenkur. Ekitaldian, orkestraren zuzendari titularra izango da harekin, Erik Nielsen, konpositorearen musikaren oso zalea baita.

Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) elkarlanean, TopARTE programaren esparruan eta Museoaren 25. urteurrena dela eta.

Maskara jantzita izan behar da une oro.

  • • Lagunentzako aurresalmenta: abendua 16tik aurrera.
  • • Jarraitzaileentzako aurresalmenta: abenduaoa 23tik aurrera.
  • • Sarreren salmenta orokorra: abendua 30tik aurrera.

2021eko abenduaren 14ko 47/2021 dekretuak ezarritako aginduei jarraituz, 12 urtetik gorako bisitariek Europar Batasuneko Covid ziurtagiri digitala eta nortasun-agiria erakutsi beharko dute Museora sartzerakoan.

Sarrerak