Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 2. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

2. Abonua (urriak 7 eta 8).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

  • Osteguna 19:30etan: BOSORK0201
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK0202

Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Kontzertura joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 1. abonurako

2021-22 denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko promozio bereziarekin itzultzen gara.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

I. Abonua (irailak 30 eta urriak 1).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

  • Osteguna 19:30etan: BOSORK0101
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK0102

Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

MUSIKA HURBILETIK – XIV. zikloa

Errepertorio sinfoniko handia.
Hiritarren soinu-banda berdingabea.

Irakaslea: Mercedes Albaina

Izena emateko epea zabalik urriaren 4tik aurrera.
Lehen hitzaldia, urriaren 20an.

Zikloaren edukia

Mende batez, Bilboko Orkestrak etengabe hazten ari den hiriko –eta haragoko– soinu-paisaia margotu du. Ehun urte hauetan, Bilbo eta Bizkaia esanahiz betetako gertaera historiko, ekitaldi, omenaldi eta ekintzen lekuko izan dira, eta BOSek maila handiko soinu-banda jarri die horiei.

Orkestrak –haren lanaz gozatzen duten hiritarrek argi eginez eta elikatuta– Musikaren Historiako konposizio handiak jarri ditu atriletan; nazioarteko izen handiek zuzendu dute, eta lehen lerroko abesbatza eta bakarlariek lagunduta aritu da. Euskal musika-katalogo aberatsaren programazioa sustatu du, eta hainbat estreinalditan aritu da, bai eta hainbat ekoizpenetan parte hartu ere, beste eragile artistiko eta sozial batzuekin lankidetzan.

Hitzaldi-ziklo honetan, ibilbide berezi bat egingo dugu gure historian eta gure familietan barrena, eta errepertorio sinfoniko handia hartuko dugu oinarri gisa.

Egunak, ordutegia, lekua eta prezioa

  • Egunak: 2021eko urriaren 20an eta 27an; azaroaren 3an, 10ean eta 24an eta abenduaren 1ean. Asteazkenak, 6 saio.
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:15era.
  • Ikastaroa nola egin:
    1. aukera. Aurrez aurre: Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean (jende-kopuru txikia, edukiera bete arte).
    2.aukera. Online: astean behin kode bat bidaliko da, saio bakoitzeko bideoak ikusi ahal izateko.
  • Tarifak:
    1. aukera.65 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak).
    80 € (Publiko orokorra).
    2. aukera.
    55 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak).
    75 € (Publiko orokorra).

    Aurten, telefonoz edo emailez. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. T. 658 721 059 musikahazi@bilbaorkestra.eus

XII. MUSIKAGILEAK MUSIKA GARAIKIDEAREN ZIRKUITUA

2021eko irailak 23
Campos Elíseos Antzokia
Ordua: 19:30 h
Prezioa: 3 €

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Kontzertua

Musikagileak Musika Garaikidearen XII. Zirkuituaren inaugurazio kontzertua, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Pablo Rus Broseta zuzendari ospetsuaren gidaritzapean, kontzertuak euskal musika sortu berriaren aberastasuna erakutsiko du.

Oroimenak* (2020), Isabel Garmendia
Rondó (1992), Carmelo Bernaola
Soledad Segunda (2019), Manuel Hidalgo
Le lieu et la formule** (2019), Frank Bedrossian

(*) erabateko estreinaldia 
(**) estreinaldia 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA SARRERAK

Denboraldi honetan 100 urte betetzen ditugu

1922ko martxoaren 8an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bere lehenengo kontzertua eskaini zuen Arriaga Antzokian, lehenengo zuzendari titularra izandako Mr. Armand Marsicken zuzendaritzapean. Hain zuzen ere, Marsick jauna Bilboko Kontserbatorio sortu berria zuzentzera etorri zen Bilbora.

XIX. mende amaieraren eta XX. mende hasieraren artean, bilbotar haiek gaur egun Bilbon eta Bizkaian dugun egitura kulturalaren/musikalaren oinarriak sortu zituzten, eta, orain, gure lehen mendeurrena betetzen dugun denboraldi honetan, eutsi egiten diogu eurek markatutako bidean jarraitzeko konpromisoari. Zehazki, Sociedad Filarmónica de Bilbao, Bilboko Koral Elkartea, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa, edo Bilbao Orkestra Sinfonikoa bera dira garai hartan sortutako kultur erakundeetako batzuk.

Garena gara, eta eurei esker existitzen gara, bai eta, bide luze honetan eta oso egoera konplikatuetan, BOSek aurrera segi dezan lortu duten guztiei esker ere. Bide hori egitea ezinezkoa izango litzateke, gure patronoen babesik gabe: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala, hain zuzen ere.

Bultzatzaileei, ikusleei, musikariei, langileei, erakundeei eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa den errealitate hau posible egin duten guztiei, eskerrik asko!!!

2021-2022 denboraldiko lehenengo ganbera-kontzertuaren data aldatu da

Programazio arrazoiak direla eta, 2021-2022 denboraldiko lehenengo ganbera-kontzertuaren eguna aurreratu egin da, eta urriaren 25ean izan beharrean urriaren 11n egingo da.

 

EGITARAUA

Gabriel Pierné.
Hirukotea pianoarekin do minorrean, op.45
Hirukotea pianoarekin BOS

J.C. Arriaga.
“La húngara”ri buruzko bariazioak laukotearentzat

A. Isasi.
5. hari-laukotea do minorrean
BOSen hari-laukotea

 

2021-2022 denboraldi berriaren aurkezpena

Orkestraren mendeurrena ospatzen dugun denboraldia

Datorren astelehenean, ekainaren 14an, 10:00etan, gure denboraldi berria aurkeztuko dugu, BOSek 100 urte beteko dituen denboraldia, hain zuzen ere.

Ekitaldi hori Orkestrako entsegu aretoan egingo da, segurtasun neurri guztiak betez, eta bertan izango dira Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua eta BOSeko presidentea, Erik Nielsen, BOSeko zuzendari titularra, Ibon Aranbarri, BOSeko zuzendari nagusia, Borja Pujol, BOSeko zuzendari teknikoa eta Isabel Urrutia, konpositorea.

Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da BOSen webgunetik, bai eta gure Facebookeko orritik eta YouTubeko kanaletik ere.

 

Gure denboraldi sinfonikoko amaierako kontzerturako azken orduko sarrerak

Azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia amaitzen dugu gure denboraldi sinfonikoan.

Azken orduko sarrerek deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, promozioa denboraldi sinfonikoko azken saioaren lehen egunari zuzentzen zaio:

17. abonua (ekainak 3).

Gehienez azken orduko 50 sarrera jarriko ditugu salgai, egun horretako emanaldi bakoitzerako.

Sarrerak emanaldi bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Erosketa ezin da 2 sarrera baino gehiagokoa izan pertsona eta funtzio bakoitzeko.

Azken orduko sarrerak leihatilan eros ditzakezue, baita online ere, gure webgunearen bidez.

Webgunean deskontuarekin erosteko, sustapen-kode hauek sartu beharko dira:

17. abonua:

Osteguna 2021/06/03 12:00etan = BOSORK1701
Osteguna 2021/06/03 19:30etan = BOSORK1702

Egungo osasun-egoera dela eta, eta erosketa-prozesua arintzeko, on line erostea gomendatzen dugu, baita kreditu-/zordunketa-txartelarekin ordaintzea ere.

Etorkizuneko promozioen berri emango dugu gure webgunearen bidez.

Kontzertua familian: Zirku Soinua!

Datorren ekainaren 11n, kontzertua familian emango dugu, zirku batean jaio arren, bertan bere lekua aurkitzen ez duen haur baten istorioarekin.

Hartmannen “Feliperen historia” ipuinean oinarritutako lan honetan, Felipe beraren eta tronboiaren eskutik, Zirkuaren unibertso alai, zaratatsu eta koloretsuan barrena ibiliko gara, munduko ikuskizunik handienean.

Kontzertua euskaraz izango da, eta Hartmann, Dukas, Fucik, Offenbach, Shostakovich eta Khachaturianen lanak izango dira entzungai.

Gogoratzen dizuegu musukoa eramatea derrigorrezkoa dela entzule guztientzat, 6 urtetik beherako umeentzat ere.


Bilbao Orkestra Sinfonikoa (haize eta perkusio sekzioak)
Ignacio García-Vidal, zuzendaria
Ana Hernández-Sanchiz, narratzailea eta gidoigilea
Alfonso Alonso “Rufus Handia”, malabarista

Euskalduna Jauregia.
4 eta 8 urte bitartean gomendatua.
Gutxi gorabeherako iraupena: 50’
Euskaraz
Ekainak 11
Euskalduna Jauregia.  18:30 h.

Sarrerak erosi

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 16. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

16. Abonua (maiatzak 20 eta 21).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
16. Abonua:

  • Osteguna 12:00etan: BOSORK1601
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK1602
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK1603

Egungo egoera sanitarioa ikusirik, eta erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.