Soyoung Yoon biolin-jotzaileak Fumiaki Miura ordezkatuko du

Soyoung Yoon biolin-jotzaileak bakarlari lanak egingo ditu gure denboraldi sinfonikoaren 11. egitarauan (martxoaren 18an eta 19an). Fumiaki Miura ordezkatuko du, pandemiaren egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu.

Bi “opari” gure publikoarentzat, gure 99 urteengatik

BOSek 99 urte bete ditu txerto onenaz gozatzen: publikoaren txalo zaparrada. Eta “dama agurgarri” honek bi opari jaso nahi ditu. Musikaren historiako bi “nueves” ospetsuei dagozkien bi une musikal.

Ludwig van Beethovenen 9. mugimenduaren azken mugimendua, 2019ko abenduaren 19ko zuzeneko bertsioan, Mirjam Mesak, Sofia Pavone, Richard Cox, Milan Siljanov eta Bilboko Koral Elkartearen ahotsekin, Erik Nielsenen gidaritzapean.

Eta Antonín Dvořáken 9. sinfonia, Jordi Francesen zuzendaritzapean, Fair Saturdayren lagunen FS Next plataforman eskuragarri dagoen 360º-ko teknologia ikusgarrian.

Ludwig van Beethovenen 9. mugimenduaren azken mugimendua

Antonín Dvořáken 9. sinfonia

Udal-konfinamendua bukatu da

Lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuak udal-konfinamendua indargabetu du.

Horrela , martxoaren 9tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duten pertsonak BOSeko kontzertuetara etor daitezke iada.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen, (www.bilbaorkestra.eus) azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

Gaur 99 urte bete ditugu

1922ko martxoaren 8an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bere lehenengo kontzertua eskaini zuen Arriaga Antzokian, lehenengo zuzendari titularra izandako Mr. Armand Marsicken zuzendaritzapean. Hain zuzen ere, Marsick jauna Bilboko Kontserbatorio sortu berria zuzentzera etorri zen Bilbora.

XIX. mende amaieraren eta XX. mende hasieraren artean, bilbotar haiek gaur egun Bilbon eta Bizkaian dugun egitura kulturalaren/musikalaren oinarriak sortu zituzten, eta, orain, gure lehen mendeurrenera hurbiltzen ari garen honetan, eutsi egiten diogu eurek markatutako bidean jarraitzeko konpromisoari. Zehazki, Sociedad Filarmónica de Bilbao
, Bilboko Koral Elkartea, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa, edo Bilbao Orkestra Sinfonikoa bera dira garai hartan sortutako kultur erakundeetako batzuk.

Garena gara, eta eurei esker existitzen gara, bai eta, bide luze honetan eta oso egoera konplikatuetan, BOSek aurrera segi dezan lortu duten guztiei esker ere. Bide hori egitea ezinezkoa izango litzateke, gure patronoen babesik gabe: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala, hain zuzen ere.

Bultzatzaileei, ikusleei, musikariei, langileei, erakundeei eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa den errealitate hau posible egin duten guztiei Eskerrik asko!!!

ETBk BOSen 2020-2021 denboraldi sinfonikoko bost kontzertu emango ditu

Gaur egun bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz zaila da jendea denboraldi sinfoniko berriko kontzertuetara joatea. Baina jendearekin daukagun lotura galdu nahi ez dugunez, kontzertuak grabatzen ari gara eta Youtubeko gure  kanalaren bidez ematen ari gara. Dagoeneko lau kontzertu dituzu bertan. Ekimen horrek harrera oso ona izan du jendearengan, eta etorkizunean horrekin jarraitzea espero dugu.

Aurreko asteko kontzertuan, hau da, denboraldi sinfonikoko 10. kontzertuan EAEko telebista publikoarekin, ETBrekin, lankidetzan hasi ginen; beraz, denboraldia amaitu arte telebista horrek gure bost kontzertu grabatuko ditu. 10. programako kontzertuaz gainera beste hauetakoak ere grabatuko ditu: 11, 13, 15 eta 17.

Grabatu eta editatu ostean, kontzertuak ETB 2n ikusi ahal izango dira larunbat goizetan. Ondoren, gure Youtubeko kanalean ere ikusi ahal izango dira.

Dena den, gure sare sozialen eta webgunearen bidez joango gara jakinarazten kontzertu bakoitza noiz emango den eta Youtuben noiz ikusi ahal izango diren.

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 10. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute,  jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

10. Abonua (otsailak 18 eta 19)

Aipatu egitarauan, saio bakoitzeko , gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik  erosi litezke.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta, online erosteko, gure webgunera jo beharko da.

Webgunean deskontuarekin erosteko , ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

10 Abonua

  • Osteguna 12:00etan: BOSORK1001
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK1002
  • Ostirala 17:00etan: BOSORK1003
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK1004

Egungo egoera sanitarioa ikusirik , eta erosketa-prozesua arintzeko , online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Aldaketak udal-konfinamenduan. Bilborekin mugakideak diren udalerriak.

Lehendakariaren otsailaren 12ko 7/2021 Dekretuak udal-konfinamenduko hainbat atal aldatzen ditu.

Horrela , otsailaren 15etik aurrera, Bilborekin mugakideak diren udalerrietan bizi diren abonatuak BOSeko kontzertuetara etor daitezke iada.

Hauexek dira Bilborekin mugakideak diren udalerriak: Alonsotegi, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Sondika, eta Zamudio.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen , (www.bilbaorkestra.eus) azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

Obra-aldaketa 11. programa sinfonikoan. (martxoak 18 eta 19)

11. programa sinfonikoan interpretatu beharreko obretako bat aldatu dela jakinarazten dugu.

C. Nielsen-en 5. sinfonia 50. op. F. Poulenc-en Sinfonietta obragatik aldatu da.

Hortaz, honako obra hauek interpretatuko dira aipaturiko programan:
F. Mendelssohn: Biolin eta orkestrarako kontzertua Mi minorrean, 64. op.
F. Poulenc: Sinfonietta

Fumiaki Miura biolin-jotzailea bakarlari gisa eta Johannes Debus zuzendari gonbidatu gisa.

Azken orduko sarrerak itzuli dira. Orain online ere , eta 24 ordu lehenagotik hasita, erosi daitezke.

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapen berezia abian jarri dugu.

Sustapen honetan, Bilbotik kanpo bizi diren  eta gaur egun gure kontzertuetara etortzerik ez duten abonatuei baliogabetutako sarrerak erabiliko ditugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute,  jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Oraingoz, hauek dira sustapenean sartzen diren denboraldi sinfonikoko egitarauak:

  • 08. Abonua (otsailak 4 eta 5)
  • 09. Abonua  (otsailak 11 eta 12)

Aipatu egitarauetan, saio bakoitzeko , gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik  erosi litezke.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta, online erosteko, gure webgunera jo beharko da.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

08 Abonua
Osteguna 12:00etan: BOSORK0801
Osteguna 19:30etan: BOSORK0802
Ostirala 17:00etan: BOSORK0803
Ostirala 19:30etan: BOSORK0804

09 Abonua
Osteguna 12:00etan: BOSORK0901
Osteguna 19:30etan: BOSORK0902
Ostirala 17:00etan: BOSORK0903
Ostirala 19:30etan: BOSORK0904

Egungo egoera sanitarioa ikusirik, eta erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Udal-konfinamendua

Gaur egun indarrean dagoen araudiak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzea eta ateratzea, eta Erkidego barruko mugikortasuna  murrizten ditu. Gure kasuan honek esan nahi du, aipatutako murrizketek irauten duten bitartean, Bilbotik kanpo bizi diren  abonatuek  ez dutela orkestrak programatutako kontzertuetara joaterik izango.

Murrizketa-aldian, aipatutako abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da  aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen (www.bilbaorkestra.eus), azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

Gure abonatuei eskerrrik asko fideltasuna erakusteagatik eta egoera ulertzeagatik, ziurgabetasun garai hauetan.