Martin Helmchen pianistak bakarlari lanak egingo ditu gure denboraldi sinfonikoaren 8. programan (otsailaren 4an eta 5ean). Garrick Olhsson ordezkatuko du, pandemiaren egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu.
Egilea: trek
Urtarrilaren 25eko ganbera-kontzertua bertan behera egin da.
Parte hartuko zuen musikari baten ondoeza dela eta, eta hain denbora laburrean ordezkapenik aurkitzea ezinezkoa denez, urtarrilaren 25eko ganbera-kontzertua bertan behera utzi da.
Barkatu eragozpenak.
Urtarrileko kontzertu bereziak
2021 era onean hasi nahi dugu, hau da, emanaldiekin. Hori dela eta, urtarrilerako hiru hitzordu prestatu ditugu entzuleekin, eta 25erako aurreikusita dagoen ganbera kontzertuari gehituko zaizkio.
Hiru kontzertu dira, eta hiru agertokitan egingo ditugu.
Kontzertu berezia Elkarte Filarmonikoan
Urtarrilaren 15eko 19:15ean, Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan, bi erakundeen artean antolatutako kontzertu bat eskainiko dugu.
Kontzertu horretarako ez da sarrerarik izango, eta bi erakundeetako bazkide edo abonatuak gonbidapen bidez sartu ahal izango dira.
BOSek 170 gonbidapen jarriko ditu abonatuen eskura, eta hemen adierazten diren oinarrien arabera banatuko dira.
W.F. Bach: Sinfonia re minorrean (Adagio eta Fuga)
J.S. Bach: Kontzertua oboe eta biolinerako do minorrean, BWV 1060
Mendelssohn: 10. hari-sinfonia si minorrean
Mendelssohn: 7. hari-sinfonia re minorrean
Nicolas Carpentier, oboea
Giulia Brinckmeier, bakarlaria eta zuzendaria
Kontzertu berezia Euskalduna Jauregian
Urtarrilaren 20ko 19:30ean, Euskalduna Jauregiko gure egoitzako Auditoriumean, kontzertu berezia eskainiko dugu. 400 eserleku izango dira, 6 euroko prezio bakarrean.
F. Schubert: Rosamunda, obertura
P.I. Tchaikovsky: 1. kontzertua piano eta orkestrarako, Op. 23
Z. Kodaly: Galantako dantzak
Adrian Hodor, pianoa
Jaume Santonja, zuzendaria
Kontzertuak Bizkaian. Muxikebarri Zentroa (Getxo)
Urtarrilaren 21ean, 19:00etan Getxoko Udaleko Kultura Etxeko jardueren barruan, aurreko eguneko kontzertuko egitarau bera eskainiko dugu. Sarrerak Getxoko Kultura Etxeko webgunean eskuratu ahal izango dira.
BOSen kontzertuak YouTuben: Gabonetako egitaraua
Gure YouTubeko orrian eskuragarri dago jada Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Gabonetako Kontzertuaren emanaldia. 2020ko abenduaren 17an (osteguna) grabatutako 7. kontzertua da; amaieran interpretatu zen Hator Hator kanta aurreratu genuen jada, Gabonetako zorionak emateko formatuan.
Kontzertura joaterik izan ez bazenuen, edo esperientzia errepikatu nahi baduzu, L.V. Beethovenen lau obraz gozatzeko aukera eskaintzen dizugu:
· 1. sinfonia Do Maiorrean, Op. 21
· 2. erromantza biolin eta orkestrarako Fa Maiorrean, Op. 50
· Fantasia piano, koru eta orkestrarako do minorrean, Op. 80
· Kristo olibondoen mendian, Aleluia, Op. 85
Gainera, jakinarazten dizugu gure egitarauetako bideoak igotzen jarraituko dugula Youtubeko gure kanalera, haietaz gozatu dezazun.
BOSen kontzertuak YouTuben
Aste honetan hasiko gara Bilbao Orkestra Sinfonikoak denboraldi sinfonikoan interpretatutako obren bideoak YouTubeko gure kanalean ikusgai jartzen.
Esperientzia honi ekiteko, bi bideo jarriko ditugu: Euskalduna Jauregian abenduaren 3an eta 4an eman genuen gure Denboraldi Sinfonikoko 6. egitarauko bi lan dira. Egitarau horretan, Lars Vogt pianista eta zuzendari ospetsuak zuzendu zuen Orkestra, zeinak Mozarten eta Beethovenen bi sorkuntza nagusienak interpretatu zituen: 21. kontzertua piano eta orkestrarako Do Maiorrean K. 467 eta 6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 “Pastorala”, hurrenez hurren.
Kontzertura ezin izan bazenuen joan edo esperientzia errepikatu nahi baduzu, aukera eskaintzen dizugu errepertorioko funtsezko bi obraz gozatzeko.
Gainera, jakinarazi nahi dizugu gure egitarauen bideoak igoko ditugula aurrerantzean ere gure YouTubeko kanalera, horiez goza dezazun.
Bizkaiko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak kentzen dira
Javier Perianesen ganbera kontzertuak badu data berria: Abenduaren 1ean izango da
Atzeratu behar izan genuen Javier Perianesen kontzertuak badu data berria: Abenduaren 1ean, asteartea, izango da.
Abonatuek etxean jasoko dituzte dagozkien sarrrerak.
Javier Perianesen azaroaren 16ko ganbera kontzertua atzeratzen da
Artistaren ondoeza dela eta, azaroaren 16ko ganbera kontzertua atzeratu beharrean gaude.
Data berria ahal bezain pronto jakinaraziko dugu.
Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa.
Barkatu eragozpenak.
Azaroaren 9ko ganbera kontzertua bertan behera geratu da
Gaurko, 2020ko azaroaren 9ko, ganbera kontzertuan parte hartzekoak ziren zenbait musikariren bat-bateko berrogeialdia dela-eta, zoritxarrez, bertan behera utzi behar izan dugu kontzertua.
Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa.
Barkatu eragozpenak.
Ostiral honetan, azaroaren 6an, 19:30ean, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean
360º bideo mota dela eta, aurreikusi baino denbora gehiago behar izaten ari gara prozesatzeko. Emisioan kalitaterik handiena eskaintzeko asmoz, emanaldia bihar ostiralera atzeratu beharrean ikusten gara, gaurko aurreikusita geneukan ordu berean: 19: 30ean.
Ostiral honetan gure Denboraldiko hirugarren egitaraua ikusteko aukera emango diegu Euskalduna Jauregira joan ezin duten pertsona guztiei. Kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, agertokiaren erdian “kokatuta” eta gure musikariek inguratuta baleude bezala.
BOSen eta Fair Saturday Fundazioaren elkarlanari esker, kontzertua 360 º-ko kamera bat baliatuta emango da, musikarien interpretazioa etxetik ikusteko. Gainera, une oro aukeratu ahal izango duzu orkestraren zer ikuspuntu ikusi nahi duzun, eta biratu ahala musikariak eta zuzendaria ikusteko, orkestraren erdian bazeunde bezala.
19:30ean hasiko da kontzertuaren emanaldia, eta gure YouTubeko orritik (youtube.com/OrquestadeBilbao) jarraitu ahal izango da. Bertara errazago sartzeko, lotura zuzenak egongo dira gure Facebook eta Twitterreko orrietan.
Proba ezazu gure orkestraz gozatzeko modu berri hau.
LUDWIG VAN BEETHOVEN
Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61
4. sinfonia Si bemol Maiorrean Op. 60
Clara-Jumi Kang, violín.
Pablo González, director.
Iraup.: 60’ (g.g.b.)