Musika hurbiletik 2011 – HELDUENTZAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA – SOINUZKO BEGIRADAK

Zer nahi dugu?

Entzumena adi daukagula, musikarekin musikaz kanpoko kontzeptuak eta elementuak adierazteko era desberdinak jasotzea.
Entzute aktiboa ahalbidetzea, musika-adierazpen desberdinak era atseginean bizitzeko bitarteko gisa.
Musika-diskurtsoaren elementu bereizgarritzat hartzea giza faktorea eta musika-estetikaren bilakaera historian zehar, Arte Ederren Museoaren lanen proiekzioak ilustratuz.

Nori dago zuzenduta?

Musika zaletasuna duen eta zaletzeko interesa duen edozeini. Ez da behar prestakuntza berezirik.
Musikaren mundua hobeto ezagutu eta mundu horretaz gehiago gozatu nahi izatea baino ez da behar.

Nola antolatzen sa Zikola?

6 saio, urriaren 27an, azaroaren 3, 10 eta 17an eta abenduaren 1 eta 15an (asteazkenak) Mercedes Albaina adituaren eskutik.
Ordutegia: 19:15etik 20:30era.
Lekua: Bilboko Arte Eder Museoko auditorioa.
Gonbidapena BOSen entsegu orokorretara.

Inskripzioa

Urriaren 11tik (asteazkena) aurrera.
6 saioen prezioa:

40 €: BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Eder Museoaren lagunak.
60 €: publikoa orokorrean.

Plaza-kopurua bete arte.

Informazio gehiago eta inskripzioa

En las oficinas de la BOSen bulegoak
T.: 94 403 52 05
Palacio Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea 4
Ordutegia/Horario 9:00 – 14:00 BOSen eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetza
 

Eraskin bat erantsi da hemen

Aldaketak Euskalduna Jauregiko zerbitzuetan, jauregia handitzeko lanek eraginda

Euskalduna Jauregia handitzeko lanak direla-eta, datozen hilabeteetan zenbait aldaketa izango dira aparkalekuko sarbideetan eta txartel-leihatiletan. Aldaketa horiek eragina izan dezakete BOSeko kontzertuetara doazenengan:
Irailaren 19tik aurrera, itxita egongo da -1 solairuko aparkalekuko oinezkoen sarbidea (aparkalekuko sarbide zuzena txartel-leihatilara eta kafetegira). Jauregiaren aurrealdeko zabaldegira ematen duten oinezkoen beste bi sarbideak erabili beharko dira.
Irailaren 19tik urriaren 3ra arte, txartel-leihatiletara 1. ateko (Auditoriuma) igogailu panoramikoen ondoan dauden eskaileretatik joan beharko da.
Urriaren 3tik aurrera, txartel-leihatila 1. ateko (Auditoriuma) sarrera-eremuan egongo da.
Handitze-lanei buruzko informazioa: http://www.euskalduna.net/ampliacion/index.asp?idioma=es

José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du

José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du BOSeko abonu-denboraldiko kontzertu hauetan, Michael Schaderen ordez; izan ere, azken hori ezin izango da aritu, osasun arazoak direla-eta.
 

JOSÉ FERRERO, tenorra
Albaceten jaio zen, eta kantu ikasketak egin zituen Valentzian, Ana Luisa Chovarekin. Hainbat zuzendarirekin aritu izan da, besteak beste: Antoni Ros Marbá, Klaus Arp, Yuri Ahrahmovich, Victor Pablo Pérez, Josep Pons, Enrique García Asensio, Phillippe Entremont, Alberto Zedda, Rafael Frübeck de Burgos, M.A. Gomez Martinez, Günther Herbig, Pedro Halffter, Lorenzo Ramos, Miguel Roa, Max Valdés, Yaron Traub eta Sebastian Weiglerekin.
Antzerki eta Jaialdi ospetsuetan aritu izan da: Cuencako “Musika Erlijiosoaren Astea”, Düsseldorfeko Opera, Veneziako La Fenice Antzokia, Lisboako San Carlos Antzokia, Madrilgo Zarzuela Antzokia eta Madrilgo Errege Antzokia, Bartzelonako Liceu, Valentziako Palau de la Música, Valentziako Palau de les Arts, A Coruñako Mozart Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Parisko Mogador Antzokia, Turingo RAIren Auditoriuma, Granadako Jaialdia, Turingo Regio Antzokia, etab. Eta, orkestrei dagokienez ere, ospetsuekin aritu izan da: Parisko Orkestra, Turingo RAIren Orkestra, Lyongo Orkestra, RTVEko Orkestra, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra, Valentziako Orkestra eta Ciutat de Barcelona Orkestra.
Antzinako musikan eta musika barrokoan interesatua, José Ferrerok Capilla Antigua de Chinchilla (Chinchillako Kapera Zaharra) muntaia sortu zuen 2002an, eta lan horrekin disko bat grabatu du Naxosentzat: “Endechar”. Antzinako musikako kontzertuak eskaini ditu hainbatekin: Pere Ros, Juan Carlos Rivera eta Juan Luís Martínez
El Oro del Rin (Ringo Urrea) lanean “Froh” gisa orain gutxi egin zuen interpretazioagatik, Sevillako Maestranzako Antzokiak berriro kontratatu du La Valkiriako “Sigmund” abesteko 2011ko azaroan. 2011ko urtarrilean, arrakasta handiz abestu du Pablo Casalsen “Pessebre”, Montpellierreko Operan, Mº Lawrence Fosterekin, eta, Batzelonako Liceun, 2011ko apirilean, Cavalleria Rusticanaren “Turiddu”.
Eskoziako operak ere kontratu du 2011/12 denboraldian, gutxienez 14 funtziotan abestu dezan, Toscaren “Cavaradossi” gisa. Era berean, Monte Carloko Operan El Oro del Ring (Ringo Urrea) lanaren “Froh” interpretatuko du 2013ko udazkenean.

 

Hiru musikari berri sartu dira BOSen

BOSek martxoaren 13, 14 eta 15erako deitutako entzunaldiak egin ondoren, Orkestrak atseginez jakinarazten du hemendik gutxira hiru irakasle berri sartuko direla bere musikarien plantillan.

Tronpa bakarlaria: Ewelina Sandecka. Titulatu berria, kalifikazio gorenekin, Reina Sofía Musikako Goi Eskola ospetsuan. Polonian jaio zen.
Hirugarren tronpa: Estefanía Beceiro. As Pontesen jaio zen (Galizia). Esperientzia profesionala dauka Londresko orkestra ospetsuenetan, hala nola, London Symphony Orchestra eta London Philarmonic Orchestran.
Biolontxelo bakarlaria: Teresa Valente. Lisboan jaio zen. Sariak irabazi ditu lehiaketa ugaritan, eta esperientzia dauka bakarlari gisa Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoan eta Lisboako Orkestra Metropolitarrean.

Ongi etorria eman nahi diegu BOSen sartu diren hiru irakasle berriei, eta onena opa diegu gure artean.

 

MUSIKHAZI BOS-BBK. DIDAKTIKA SAILAREN JARDUEREN AURKEZPENA

Urteetan zehar, BOS orain dela 23 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musikaprestakuntzaren sailarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.


Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2010-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen prestakuntza-jarduerak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.


Horietako batzuk adin guztiei daude zuzendurik, eta 4 euroren truke ikus daitezke (3 euro, BOSeko bazkidea bazara). Beste batzuk, berriz, gazteenei berariaz zuzendurik daude, eta, ikastetxeak tartean daudela, doako jarduerak dira. Azkenik, jarduera batzuk Denboraldi sinfonikoaren jarduerari berari lotuta egiten dira edota Bilboko bestelako kultur elkarteekin lankidetzan, Arte Ederren Museoarekin kasurako.


Jarduerok, halaber, adin tarte guztientzat dira. Aurten inoiz baino errealagoak dira, izan ere, adin tartea 0 urtetik 99 urtera artekoa da. Oro har, jarduera hauek 12.000 pertsonarengana iritsiko dira, 2010-2011 denboraldi osoan.

Eraskin bat erantsi da hemen