BOSen bi programa emango ditu ETBk urrian

Urrian, BOSen denboraldi sinfonikoko bi programa emango ditu ETBk.

Larunbatean, urriaren 7an, goizeko 11:00etan, ETB2 katean emango dute 2022ko ekainaren 9an grabatutako kontzertua.

Achúcarro eta erakusketa bateko koadroak

Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Joaquín Achúcarro, pianoa

AUGUSTA HOLMÈS

Andromède, Poema sinfonikoa

CÉSAR FRANCK

Bariazio sinfonikoak piano eta orkestrarako

Joaquín Achúcarro, pianoa

MODEST MUSSORGSKY / MAURICE RAVEL

Erakusketa bateko koadroak

  • I. Promenade – Gnomus
    II. Promenade – Erdi aroko gaztelua
    III. Promenade – Tulleriak
    IV. Promenade – Bydlo
    V. Arraultza-oskolaren barruan txitak dantzan
    VI. Samuel Goldenberg eta Schmuyle
    VII. Limoges – Merkatua
    VIII. Katakonbak (Sepulcrum Romanum)
    IX. Oilo-hanken gaineko etxola (Edo Baba-Yagaren txabola)
    X. Kieveko ate handia

 

Informazio gehiago eta egitarauari buruzko oharrak


Larunbatean, urriaren 14an, goizeko 11:00etan, ETB2 katean emango dute 2023ko apirilaren 20an grabatutako kontzertua.

Helmchen eta Brahmsen lehenengoa

Erik Nielsen, zuzendaria
Martin Helmchen, pianoa

ROBERT SCHUMANN

Obertura, Scherzo y Finale Op. 52

  • I. Obertura
    II. Scherzo
    III. Finale

SAMY MOUSSA

Elysium*

JOHANNES BRAHMS

1. kontzertua piano eta orkestrarako re minorrean Op. 15

  • I. Maestoso
    II. Adagio
    III. Rondo

Martin Helmchen, pianoa

*Estreinaldia Espainian..

Informazio gehiago eta egitarauari buruzko oharrak

Félix Ayo biolinista hil da

Bilbao Orkestra Sinfonikoak atsekabe handiz jaso du Félix Ayo euskal biolinista handiaren heriotzaren albistea.

Sestaon, 1933ko uztailaren 1ean jaiotako biolinista instrumentu horren munduko bakarlari handienetako bat izan zen hainbat mendetan zehar.

BOSek eta Félix Ayok harreman sendoa eta iraunkorra izan dute, 60 urte iraun duena. Musikariak 1949an, hamasei urte zituela, BOSekin debutatu zuenean hasi zen harreman hori. Ordutik, harrotasunez esan dezakegu berarekin agertokia partekatzeko zortea izan dugula bakarlari gisa gurekin aritu den 30 aldietan baino gehiagotan. Elkarrekin eskaini genuen azken kontzertua 2008. urtean izan zen.

Bilboko Kontserbatorioan bere prestakuntza hasi eta hamalau urterekin diploma lortu zuen, Biolin eta Ganbera Musikako Karrera Amaierako Lehen Sari Berezia jasota. Hamasei urte zituela, Ibañez de Betolaza lehiaketa irabazi zuen Bilbon, baita ikasketak hobetzeko beka bat jaso ere. Beka horri esker, Parisera, Sienara eta Erromara joan zen.

Bere ibilbidean, biolin-bakarlaria, zuzendaria eta Erromako Santa Cecilia Akademiako hobekuntza-ikastaroetako irakaslea izan da; horrez gain, Kanadan, Australian, Danimarkan, Ameriketako Estatu Batuetan, Espainian, Italian, Alemanian eta Japonian eskola magistralak eman ditu eta munduko biolin-lehiaketa garrantzitsuenetako batzuen epaimahaikide izan da.

Félix Ayo I Musici talde ospetsuaren sortzaileetako bat izan da, eta talde horretako lehen biolin bakarlaria izan zen hamasei urtetan. 1970ean Quartetto Beethoven di Roma taldea sortu zuen, munduko piano-laukoterik onenetakoa.

Haren heriotza galera handia da euskal kulturarentzat eta musika klasikoarentzat. Bere grabazioak eta ikasleekin hamarkada luzeetan zehar partekatutako ezagutzak gordeko ditugun arren, huts handia eta betirako aztarna utziko du gure orkestran.

Goian Bego

 

Felix Ayok bakarlari gisa eman zuen azken kontzertuaren programa

Dagoeneko salgai daude 2023-2024 denboraldiko sarrerak

Irailaren 11z geroztik salgai daude 2023-2024 denboraldiko sarrerak, bai irailaren 28an hasiko den denboraldi sinfonikorako, bai ganbera-denboraldirako; azken horri dagokionez, urriaren 16an eskainiko da lehenengo ganbera-kontzertua.

Gogoratu Yuja Wangek 2024ko ekainaren 2an eskainiko duen abonutik kanpoko emanaldi berezirako sarrerak eskuragarri daudela oraindik.

Kasu guztietan, sarrerak gure webgunean edo Euskalduna Jauregiko leihatiletan eros daitezke.

Gure denboraldiko abonuak ere salgai daude, modalitate guztietan, baita CrediBOS ere. Horiekin deskontu handiak lor ditzakezu, sarrera solteak erostea baino aukera merkeagoa baita.

Bueltan dira kontzertu aurreko hitzaldiak

BOSek kontzertu aurreko hitzaldiak berreskuratu ditu, eta 2023-2024 denboraldian honako egutegi honen arabera eskainiko dira:

Egitaraua Eguna Ordua Tokia
2. egitaraua 2023/10/05 18:00 Euskalduna. 5A aretoa
3. egitaraua 2023/10/20 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza
7. egitaraua 2023/12/21 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza
11. egitaraua 2024/03/07 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza
12. egitaraua 2024/03/21 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza
15. egitaraua 2024/04/26 18:00 Euskalduna. 5H Aretoa Terraza

Sarbidea emango da iriste-hurrenkeraren arabera, leku guztiak betetzen diren arte.

Hitzaldira sartzeko, nahitaezkoa izango da kasuan kasuko hitzaldiari dagokion programarako sarrera edo abonua erakustea. Ostegun zein ostiraletako sarrerak erabili ahalko dira.

Mercedes Albainak emango ditu hitzaldiak.

Musikako goi-mailako tituluduna da, aisian eta giza-garapenean doktorea eta psikologiako lizentziaduna. Horrez gain, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Entzumen Hezkuntzako irakasle titularra ere bada, eta Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Ikasketen Institutuko Musika irakaslea.

 

Aukeratu zure abonua

Dagoeneko salgai daude BOSen Denboraldi Sinfonikorako 5 abonu-motak. Aukeratu ezazu hobekien datorkizuna eta zatoz prestatu dugun denboraldi zoragarriaz gozatzera.

Abonu-motak

Denboraldi osorako abonua

Denboraldirako 17 kontzertuak ikusteko aukera ematen du, ezertxo ere gal ez dezazun.

Neurrira egindako abonuak

Denboraldi osoan zehar eskainiko diren 6 edo 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen du.

Hastapeneko abonua

2., 3., 7., 11., 12. eta 15. programek osatzen dute abonu hau, BOS ezagutzen joan zaitezen.

Gaikako abonua

«XX Century Classics» ziklo laburreko 2, 4, 10, y 14 programek osatzen dute, XX. urtean argitaratutako obrak eskainiko dituena.

Abonua nola lortu

Abonua lortzeko hauxe besterik ez duzu egin behar:

– Sar zaitez https://www.bilbaorkestra.eus/eu/2023-2024-denboraldia/ webgunean, eman begiratu bat denboraldiari eta aukeratu nahiago duzun abonua.

– Etor zaitez BOSen bulegoetara, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, jaso informazioa eta eskuratu zure abonua.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 94 4 035 205 telefono-zenbakira.

Maximilian Schmitt tenoreak Benjamin Burns ordezkatuko du osteguneko, hilak 1, eta ostiraleko, hilak 2, egitarauan

Osasun-arazoak direla eta, Benjamin Burns tenoreak bertan behera utzi behar izan du BOSen 2022-2023 denboraldi sinfonikoan zuen hitzordua, non Mozarten requiem obran parte hartzekoa baitzen.

Maximilian Schmitt-ek ordezkatuko du. Tenore alemaniarrak Municheko Bayerische Staatsoper-en Opera Studioko kide gisa eskuratu zuen bere lehen esperientzia eszenikoa; ondoren, 2008an, Mannheim-eko Antzoki Nazionalarekin bat egin zuen. 2012an, Amsterdamgo Operan debuta egin zuen, Tamino gisa, Marc Albrechten zuzendaritzapean. Harrezkero, etengabe lan egin izan du opera-denboraldi garrantzitsuetan. 2015an BOSen denboraldian parte hartu zuen.

Egitaraua

J. Haydn
44. sinfonia mi minorrean Hob. I:44 “Trauer”

 Takemisu
Requiem

 A. Mozart / M. Suzuki
Requiem Kv 626

Masaaki Suzuki, zuzendaria
Jone Martínez, sopranoa
Roxana Constantinescu, mezzosopranoa
Maximilian Schmitt, tenorra
Christian Imler, baxua
Orfeón Pamplonés (Igor Ijurra, zuzendaria)

Yuja Wangen errezitaldia

Eguna: 2024-06-02
Ordua: 19:30

Dagoeneko salgai daude Yuja Wangen  piano-errezitaldirako sarrerak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2024ko ekainaren 2rako antolatu duena.

Ezohiko kontzertu bat izango da, gure abonu-denboralditik kanpo eskainiko dena, eta bertaratuek piano-jotzaile txinatar ospetsuaren birtuosismoaz, karismaz eta kalitateaz gozatzeko aukera izango dute.

Errezitaldi honetarako sarrerak 32,40 euro eta 60 euro artekoak izango dira. BOSen abonatuek prezio horien gaineko % 20ko deskontua izango dute (leihatilan).

Informazio gehiago eta sarrerak

PrBOSen 2023-2024 denboraldiaren aurkezpena

Eguna: Apirilak 21
Ordua: 10:00
Tokia: BOSen entsegu aretoa – Euskalduna Jauregia

Bihar, ostirala, apirilaren 21ean, 10:00etan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entsegu aretoan (sarbidea Euskalduna Jauregiaren zabaldegiko ezkerreko muturrean dauden BOSen bulegoetatik), 2023-2024 denboraldia aurkezteko prentsaurrekoa egingo da.

Prentsaurrekoan honako hauek izango dira:

  • Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua eta BOSen presidentea
  • Erik Nielsen, BOSen zuzendari titularra
  • Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia
  • Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa

Prentsaurrekoa streaming bidez ere ikusi ahalko da BOSen Facebookeko orritik eta YouTubeko kanaletik.

Guggenheim/BOS – Sormen-prozesua. Musika eta antzerkiaren arteko elkarrizketak

Per Poc txotxongilo-konpainiak Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) programazioan parte hartzen du, El retablo de Maese Pedro lanarekin (Erik Nielsenek zuzendua). Konpainiaren zuzendariak, Santi Amal eta Anna Fernandez, haien ibilbide joriaz arituko dira BOSen zuzendari teknikoa den Borja Pujolekin solasean. Obra berezi honen mendeurrena betetzen denean aurkezten da antzezlana eta, Manuel de Fallaren jatorrizko konposizio eszenikoari jarraituz, pertsonaiak txotxongiloek interpretatuko dituzte; batzuk tamaina naturalekoak.

BOSekin lankidetzan eta Museoaren TopARTE programaren esparruan antolatutako jarduera

Prezioa: Dohanik.
Lekua: Auditorio Guggenheim.
Argibide gehiago: 60 min. Sarrerak: doan eskura daitezke leihatiletan eta web gunean. Plaza-kopurua mugatua da.

Maitasunez betetako agurra

Ostiral honetan, martxoaren 17an, Tafallan eskainiko dugun kontzertuan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak gonbidatuta, Freyr Sigurjonsson flauta solistak eta Malcolm Wright kontrafagotak erretiroa hartuko dute, 40 urtez BOSen parte izan ostean.

Zorterik onena opa diegu hasi berri duten etapa berri honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu lau hamarkada hauetan egindako lana, barruan zuten onena eman baitute orkestra hazten laguntzeko.