Azken orduko sarrerak itzuli dira. Orain online ere , eta 24 ordu lehenagotik hasita, erosi daitezke.

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapen berezia abian jarri dugu.

Sustapen honetan, Bilbotik kanpo bizi diren  eta gaur egun gure kontzertuetara etortzerik ez duten abonatuei baliogabetutako sarrerak erabiliko ditugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute,  jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Oraingoz, hauek dira sustapenean sartzen diren denboraldi sinfonikoko egitarauak:

  • 08. Abonua (otsailak 4 eta 5)
  • 09. Abonua  (otsailak 11 eta 12)

Aipatu egitarauetan, saio bakoitzeko , gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik  erosi litezke.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta, online erosteko, gure webgunera jo beharko da.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

08 Abonua
Osteguna 12:00etan: BOSORK0801
Osteguna 19:30etan: BOSORK0802
Ostirala 17:00etan: BOSORK0803
Ostirala 19:30etan: BOSORK0804

09 Abonua
Osteguna 12:00etan: BOSORK0901
Osteguna 19:30etan: BOSORK0902
Ostirala 17:00etan: BOSORK0903
Ostirala 19:30etan: BOSORK0904

Egungo egoera sanitarioa ikusirik, eta erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.