Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoeraren adierazpenak jarduera artistikoa bertan behera uztera behartu gintuen, martxoaren 13an. Gure bulegoak itxita daude, eta administrazioko langileak urrutitik ari dira lanean, lan-jarduerari eusteko eta langileei gomendatutako konfinamendua errazteko.

Aurrekoaren arabera, kontzertu hauek bertan behera utzi behar izan ditugu:

DENBORALDI SINFONIKOA

  • 12. Egitarau sinfonikoa (martxoak 19 eta 20)
  • 13. Egitarau sinfonikoa (martxoak 26 eta 27)
  • 14. Egitarau sinfonikoa. (apirilak 16 eta 17)
  • 15. Egitarau sinfonikoa. (maiatzak 14 eta 15)
  • 16. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 4 eta 5)
  • 17. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 11 eta 12)

GANBERAKO DENBORALDIA

  • 8. Kontzertua (martxoak 16)
  • 9. Kontzertua (apirilak 20)
  • 10. Kontzertua (ekainak 8)
  • 11. Kontzertua (ekainak 15)

KONTZERTUAK FAMILIA GIROAN

  • “La leyenda del fauno”. (apirilak 25)

 

Bilbao Orkestra Sinfonikoak kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei barkamena eskatzen die zinez.

Orkestrak abonuei eta sarrerei dagozkien zenbatekoak, jarraian adierazten den legez itzuliko ditu:

ABONUAK

Helbideratutako abonuak:

  • Martxoan eta apirilean bertan-behera utzitako kontzertuak: Itzuli dugu iada, banku-transferentzia bidez, kontzertu horiei dagokien zenbateko proportzionala.
  • Maiatzean eta ekainean bertan-behera utzitako kontzertuak: Kontzertu horien zenbateko proportzionala denboraldiaren amaieran itzuliko dugu, banku-transferentzia bidez.

Abonuen ordainketa helbideratu ez duten abonatuek, aukera hauek dituzte:

  • Dirua itzultzeko kontu-zenbaki bat adieraztea, edo
  • Itzulketa gure bulegoetan jasotzea, berriro irekitzen direnean.

SARRERAK

Sarreren zenbatekoak, haiek erosteko bide bera erabilita itzuliko dira.

Euskaldunako txarteldegian erositako sarrerak bertan itzuliko dira, berriro irekitzen direnean.