Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa

Koronabirusaren prebentzio eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, Bilboko Orkestra Sinfonikoak ondorengo kontzertuak bertan behera utzi ditu:

DENBORALDI SINFONIKOA

  • 12. Egitarau sinfonikoa (martxoak 19 eta 20)
  • 13. Egitarau sinfonikoa (martxoak 26 eta 27)
  • 14. Egitarau sinfonikoa. (apirilak 16 eta 17)

GANBERAKO DENBORALDIA

  • 8. Kontzertua (martxoak 16)
  • 9. Kontzertua (apirilak 20)

KONTZERTUAK FAMILIA GIROAN

  • “La leyenda del fauno”. (apirilak 25)

 

Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei barkamena eskatzen die zinez.

Orkestrak abonuei eta sarrerei dagozkien zenbatekoak, jarraian adierazten den legez itzuliko ditu:

 

ABONUAK

Abonatuek transferentzia bidez jasoko dituzte aipatu kontzertuei dagozkien zenbatekoak, apirilaren 3Orako beranduenez. (banku-transferentzia)

Abonuen ordainketa helbideratu ez duten abonatuei, itzulpena egiteko, beraien kontu korrontearen zenbakia adierazteko eskatzen diegu.

SARRERAK

Sarreren zenbatekoak, haiek erosteko bide bera erabilita itzuliko dira.

Euskaldunako txarteldegian erositako sarrerak bertan itzuliko dira.