«Bi urteurren ospatzeko kontzertua» Gonbidapenak BOSeko abonatuentzat

Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 18an ospatuko dituzte urteurrenak; horretarako, doako kontzertu paregabe bat eskainiko dute, bi saiotan banatuta, 20:00etan eta 23:00etan.

Lehenengo emanaldia, 20:00etakoa, BOSen abonatuei eta Museoko Lagunei eskainita dago. BOSek 120 sarrera ditu, eta abonatuen artean banatuko ditu prozedura honi jarraiki:

  • Kontzertura joateko interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: bos@bilbaorkestra.eus
  • Mezuak ostiraletik, ekainaren 3ko 09:00etatik, aurrera bidali beharko dira (ordu hori baino lehen jasotako mezuak ez dira kontuan hartuko).
  • Mezu horren gaian honako hau adierazi beharko da: Ekainaren 18ko kontzerturako sarrerak.
  • Eskaera egiten duen pertsona abonatuaren izena, bi abizenak, NANa eta telefono-zenbakia adierazi beharko dira.
  • Gehienez ere bi sarrera eskatu ahal izango dira. Pertsona batek mezu bat baino gehiago bidaltzen baditu, lehenengo mezua baino ez da kontuan hartuko.
  • Mezuak iristen diren hurrenkeraren arabera emango dira sarrerak, agortzen diren arte.
  • Mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko da sarrera lortu dela. Sarrerak ere posta elektroniko bidez bidaliko dira.

Kontzertuaren programa

Bilboko Sinfonikoaren mendeurrenarekin bat eginik, Guggenheim Bilbao Museoak 25. urteurrena ospatuko du. Ospatzeko arrazoi bikoitz horrekin, Museoaren Atrioa herritarrei irekitako kontzertu handi baten eszenatokia izango da. Kontzertu horren egitarauaren baitan “Erakusketa baten koadroak” obra izango dugu entzungai, Modest Mussorgskyk bere lagun Viktor Hartmanni omenaldia egiteko erabili zuen obra, hura hil ondoren haren zenbait obrekin antolatutako erakusketa baterako. Pieza horrek koadroz koadro irudikatzen du bisitariaren ibilbidea, deskripzio-estilo sendoarekin. Jatorrian pianorako konposatua, Maurice Ravelek behin betiko koloreztatu zuen musika orkestrazio bikain batekin. Klasiko bikain horrekin batera, historiak —beste lankide batzuekin batera— bidegabeki tratatu duen konpositore baten lana berreskuratuko dugu: Augusta Holmès frantziarrarena, hain zuzen. Publikoak Andromeda poema sinfonikoaz gozatzeko aukera izango du, lengoaia trinko eta boteretsua duena. Arteen arteko laguntasuna eta dialogoa goraipatzeko aukera ederra izango da.

Eguna eta ordua: Ekainaren 18an, 20:00etan.
Tokia: Museoko Atrioa
Sarrerak: doan
Babeslea: