BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAK HIRU HITZORDU HANDI DITU PIANOAREKIN 2023-2024 DENBORALDIARI AMAIERA EMATEKO
BOSen 2023-2024 denboraldia pianoaren munduari eta zuzendari handi baten presentziari lotuta dauden hiru hitzordu handirekin itxiko da.
Gure lehen hitzordua igande honetan, ekainaren 2an, izango da, Yuja Wang piano-jotzaile txinatarrak eskainiko digun errezitaldiarekin. Pianista honen ezaugarri nagusiak bere teknika liluragarria, interpretazio espresiboa eta presentzia eszeniko karismatikoak dira.
Errezitaldian S. Barber, D. Xostakovitx eta F. Chopinen piezak eskainiko dizkigu eta, seguruenik, urteko musika-hitzordu handienetakoa izango da.
Bigarren hitzordua, halaber, gure ganbera-denboraldiari amaiera emango dion errezitala da, kasu honetan bi piano-jotzaileren eskutik, 2019an gure denboraldi sinfonikoaren eta ganbera-denboraldiaren barruan eskaini zituzten kontzertuetara joan zen publikoaren artean sentsazio izugarri ona utzi zutenak.
Lucas & Arthur Jussen anaiak BOSera itzultzen dira ekainaren 3an, W. A. Mozart, F. Schubert, F. Chopin, C. Debussy eta S. Rakhmaninoven obren interpretazioez gozatzeko aukera eskainiz.
Aste bereko ostegun eta ostiralean BOSekin bat egingo dute 2023-2024 denboraldiari amaiera emateko. Ekitaldian S. Barber, W. A. Mozart eta J. Brahmsen obrak interpretatuko dira. Zuzendari gonbidatu gisa gaur egungo artista ospetsuenetako bat izango dugu, Leornard Slatkin. 2022an, BOSen mendeurreneko kontzertuan, G. Mahlerren 2. Sinfonia do minorrean “Berpizkundea” ahaztezina eskaini zigun. Hori etenik gabe interpretatuko da M. Ravelen Deux mélodies hébraïques, Kaddisch-en ondoren.
Pianoa protagonista nagusi duten hiru hitzordu, hiru interprete nagusiren eta bere curriculumaren arabera New Orleans, St. Louis, Washington DC, Londres, Detroit eta Lyongo orkestretako zuzendari titularra ez ezik, Pittsburgh, Los Angeles, Minneapolis eta Clevelandeko orkestren zuzendari gonbidatua izan den zuzendari baten eskutik.
2024ko ekainaren 2a, igandea. 19:30ean
Euskalduna Jauregia
Piano errezitaldia
Yuja Wang
2024ko ekainaren 3a, astelehena. 19:30ean
Euskalduna Jauregia
Ganbera demboraldia
BAKARLARI HANDIAK ERREZITALDIAN
Lucas & Arthur Jussen, piano duetoa
2024ko ekainaren 6an, osteguna, eta 7an, ostirala. 19:30ean
Euskalduna Jauregia
Denboraldi sinfonikoa
Slatkin eta Jussen anaiak
Leonard Slatkin, zuzendaria
Lucas y Arthur Jussen, piano duetoa