Bilboko itxiera perimetrala. 2021-04-13
Indarrean dagoen araudiak aurrikusitako osasun parametroak gainditu direnez, Bilboko udalerrian pertsonak sartzea eta ateratzea murriztu egin da 2021-04-13tik aurrera. Ondorioz, aipatutako murrizketak irauten duten bitartean, bizilekua Bilbotik kanpo finkatuta duten pertsonek ezin izango dira Orkestrak programatutako kontzertuetara etorri.
Murrizketa-aldian, abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.
Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen, azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.