Bilboko Udalak «Hiriko Enbaxadore» izendatu du BOS
Gaurkoan oso harro eta esker oneko sentitzen gara.
Bilboko Udalak, BOSen patronatuko kideak, «Hiriko Enbaxadore» izendatu gaitu. Gure mendeurrenaren urtean, ez diogu albiste onak jasotzeari uzten.
Eskerrik asko!
Hauxe adierazi du Bilboko Udalak:
Juan Mari Aburto Alkateak ezagutzera eman ditu “Bilboko 2022ko Ospetsuak”: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez. Gainera, Hiriaren 2022ko Enbaxadore izendatu du Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS), joan den martxoan lehen mendeurrena ospatu zuena.
Bilboko Hiriaren Enbaxadorea 2022: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS):
“Bere mendeurrenean, Bilboko izena munduan zehar profesionaltasun eta kalitate handiz eramateagatik, Musikak pertsonak batzen gaituela eta bihotzak partitura ederren erritmoan taupadarazten dituela erakutsiz”.
“Bilboko Ospetsuen” zerrendan, 115 izen daude orain arte: musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialarik, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak, enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak, modako profesionalak, artistak, jatetxeak… Zerrenda honen barruan, Hiriaren hiru Enbaxadore ere nabarmendu behar dira: Athletic Club (2012), Guggenheim Bilbao Museoa (2017) eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (2022).
Udalaren informazio osoa: https://labur.eus/yAWPU